KAM Telekomunikazio Aholkularitza
euZerbitzuak
Gure zerbitzuen barnean telekomunikazioen eremu zabala hartzen dugu, telefonia tradizionaletik hasita GNU/Linux sisteman oinarritutako web-aplikazioetaraino. Era berean, arlo horretako alderdi guztiei erantzuteko moduan gaude, baina, ezbairik gabe, tresna horiek bateratzeko eta uztartzeko aukera da interesgarriena. Egin ezazu klik dagokion estekan produktu eta zerbitzu bakoitzari buruzko xehetasun gehiago lortzeko:
- Sareak eta Telekomunikazioak: Egoitzen interkonexioa, sareen eratze- eta mantentze-lanak, wireless sareak...
- Linux: Sareen eraketa, zerbitzarien instalazioa, aplikazioak uztartzea, euskarria...
- Web Aplikazioak sortzea: Sarean erabiltzeko aplikazioak sortzea eta moldatzea, edukien web-orrien kudeaketa eta zerbitzua, intranet sareetarako tresnak...
- Ikastetxeak: Sareak zabaltzea eta moldatzea ikasleek erabiltzeko, hezkuntza-arloko eta ikastetxea kudeatzeko softwarea sortzea eta moldatzea...
- Udalak: Telekomunikazioen aholkularitza, sareen mantentze- eta eratze-lanak, sareetarako eta intranetetarako aplikazioak, egoitzen arteko interkonexioa...
Era askotako ((bezeroak)) ditugu, hala nola enpresak, ikastetxeak, erakundeak, udalak eta hainbat elkarte.
Sareak eta Telekomunikazioak
Teknologiaren aurrerapenari esker, egungo sare informatikoen arazoei eta premiei aurre egiteko aukera ugari dago gaur egun, nola konektibitate-alderdiei (Ethernet, zuntz optikoa, wireless sistema, ADSL, frame-relay...) hala sare-zerbitzuei (web-zerbitzariak, posta-zerbitzariak, segurtasun-kopiak, diskozerbitzariak...) dagokienez.
Softwareari dagokionez, Linux sistema eragilearen eta Software Librearen alde gaude argi eta garbi.
ZERBITZUAK
- Orientazioa eta laguntza.
- Sareen eraketa, plangintza eta ebaluazioa.
- Linux sistema erabiltzen duten zerbitzarien eta sare-sistemen instalazioa eta mantentze-lanak.
- Alboko egoitzen eta bananduta dauden egoitzen sare-interkonexioa.
- Informatikako eta telekomunikazioetako gailuak sarean txertatzea.
- Sare pribatuetarako tresnak (softwarea) sortzea.
ADIBIDEAK
- Telekomunikazio-proiektuetarako deialdia, esleipena eta proiektuen garapenaren jarraipena egiteko laguntza.
- Eraikinen interkonexioa zuntz optikoaren edo wireless sistemaren bidez.
- Kableak sartzeko proiektuak, eta proiektuok gauzatzeko lanen jarraipena.
- Intranet korporatiboak sortzea.
- Segurtasuna: birusen aurkako iragazkiak ezartzea, segurtasun-kopiak.
- Sare-elementuak (hub-ak, switch-ak, router-ak...) hautatzeko eta instalatzeko laguntza.
- Berehalako mezularitzako eta sakelako telefonoetara SMSak bidaltzeko zerbitzuak.
- Interneterako sarbidea, gailu mugigarrien bidez.
Linux sistemak
Software Libreak oro har eta Linux inguruneak bereziki abantaila handiak eskaintzen dituzte ordenagailu-sareak egiteko eta sare horientzako euskarriak egiteko, bai eta sare horietarako aplikazio espezifikoak garatzeko ere:
- Egonkortasuna eta eskalagarritasuna.
- Segurtasuna: LINUX sistema ataza anitzeko eta erabiltzaile anitzeko ingurunean jarduteko eratuta dago hasieratik. Beraz, aparteko euskarria da edozein sare motatarako. Ezaugarri horri esker, Interneten bidez kaltegarrienak izan daitezkeen birusek ez diote eragiten.
- Software librearen malgutasuna eta moldatzeko gaitasuna: iturri-kodea modu librean banatzeak eta horrek ematen duen erabiltzeko lizentziak sareetarako aplikazioak azkar garatzea ahalbidetzen dute, nola tokiko sareei edo intranetei hala Interneti dagokienez.
- Integratzeko ahalmena: GNU/Linux sisteman, garrantzi handia du sistemaren elkarreraginak eta gainerako ingurune informatikoarekin informazioa trukatzeak. Hori honako hauen bidez lortzen da: informazioaren estandarizazioaren bidez, era guztietako hardwarera egokitzeko gaitasunaren bidez, eta kanpoko softwareak edo jabedun softwareak (Microsoft, esaterako) egindako edo eusten duen informazioa eskuratzeko tresnak ezartzearen bidez.
- Kostu txikia: LINUXen erabiltzeko sistemak ezartzeko behar den software guztia doakoa eta erraz eskura daiteke Interneten bidez.
- Laguntza: munduan milaka erabiltzaile dituenez, eta ingurunea irekia eta laguntzailea denez, oso lagungarria da sistema erabiltzen eta mantentzen den bitartean sortzen diren arazoak ikasteko eta konpontzeko.
ZERBITZUAK
Ingurune horretan egiten dugu lan, eta, horri esker, sistema ezartzeko eta Interneten bidezko sareetarako aplikazioak garatzeko laguntza eman dezakegu. Laburbilduz, honako hauek dira Linux sistemaren inguruan eskaintzen ditugun zerbitzuak:
- Sistema eragilearen oinarrizko instalazioa.
- Zerbitzariak instalatzea eta abian jartzea.
- Posta elektronikoko zerbitzariak.
- Web-zerbitzariak.
- Disko-zerbitzariak.
- Berehalako mezularitza-zerbitzariak.
- Suebakiak...
- Ekipoen eta zerbitzuen pertsonalizazioa.
ADIBIDEAK
- Linuxen gaineko Apache, MySQL eta PHP web-zerbitzariaren instalazioa.
- Posta elektronikoko birusaren aurkako iragazkiaren instalazioa, Intranet korporatiborako.
- ((Disko-irudien zerbitzariaren)) instalazioa.
Web aplikazioen eraketa
Gaur egun, jendeari informazioa ezagutarazteko tresnarik malguena eta indartsuena da Web-orria. Izan ere, bitarteko hori izugarri zabaldu da azken urteotan. Informazioa argitaratzeko eta eskuratzeko modurik azkarrena, malguena eta merkeena da, eta, horri esker, komunikazio modernoaren eremuan oro har erabiltzen den tresna da.
Garapen-tresnak etengabe aurreratzen ari dira, erabiltzaileen eskarmentua gero eta zabalagoa da eta Internet pixkanaka unibertsalizatzen ari da gure inguruan. Hori dela-eta, tresna malguagoak behar dira gaur egun, informazioarekiko elkarreragina erraztuko duten eta informazioa erraz eta azkar eman eta jasotzeko aukera ematen duten tresnak, alegia. Horretarako, gero eta teknologia konplexuagoak eta aldi berean gero eta gardenagoak diren teknologiak behar dira.
Software Librearen filosofiak garapen hori erraztu eta sustatzen du, bai eta kodea berriz erabiltzea ahalbidetu ere (horregatik da —kode irekia—). Kasu gehienetan komunikazio-premiak oso antzekoak direla kontuan izanik, aukera horrek izugarri murrizten du helburu horietarako tresnak sortzeko egin beharreko ahalegina. Erakunde, enpresa eta kolektiboentzat oso baliagarriak diren web-aplikazioak (—atari— bat, esate baterako) sortzeko zailtasun handirik gabe instalatu eta pertsonalizatu daitekeen kode ireki ugari dago. Horri esker, erakunde, enpresa eta kolektiboek edukiaz ardura daitezke orain, teknologiaz soilik arduratu ordez.
Ikuspegi horri esker, web-orria oso teknologia interesgarria da lan pribatuaren inguruan ere, tokiko sareetan eta intraneten esate baterako. Izan ere, beharrezkoak diren tresnen garapenaren eta mantentze-lanen kostuak murrizten ditu: edozein nabigatzailek balio du datu-baseetako informazioa eskuratzeko, egiteko eta besteekin batera erabiltzeko.
ZERBITZUAK
- Web-orriak/web-aplikazioak eratzeko, garatzeko eta mantentzeko orientazioa.
- Web-orrien/web-aplikazioen garapena.
- Ingurune pribatuetan (intranetak) datu-baseetan sartzeko eta webzerbitzua emateko tresnak sortzea eta txertatzea.
- Web-aplikazioak sarbide-teknologia batzuekin bateratzea: telefonia, sareak, haririk gabeko terminalak...
ADIBIDEAK
- Erakunde publikoen eta enpresen atariak, erabiltzaileen eta bezeroen arretarako eta zerbitzuak emateko komunikazio-tresna ugari dauzkatenak, hala nola http://www.oarsoaldea.net, http://www.lezo.net/index.php.
- Dibulgazio-atariak: http://em.luberri.net.
- Web-eduki espezifikoetarako aplikazio grafiko espezifikoak: http://www.oarsoaldea.net/indus/indus.html.
- Web-orriaren bitartez, ingurune pribatuetan informazioa besteekin batera erabiltzeko tresnak:
- Datu-base korporatiboen kudeaketa web-orriaren bidez
- Baten baino gehiagoren proiektuen agendak eta kudeatzaileak
- Dokumentuen eta artxibategien zerbitzariak, bilaketa-eragile espezializatuak dituztenak
- Produktuen katalogoak
- Bezeroen arretarako sistemak
- Web-kameren (webcam) instalazioa
Ikastetxeak
Interes berezia dugu Ikastetxeek telekomunikazioen arloan duten problematika espezifikorako irtenbideak eskaintzeko, honako arrazoi hauengatik, besteak beste: erabiltzaile ugari dute, era askotako sistemak erabili behar dira, Internet ezagutza-tresna gisa erabiltzeko aukera... eta Linux inguruneak eremu horretan eskaintzen duen aukera andana.
Izan ere, Linux ingurunea ataza anitzeko eta erabiltzaile anitzeko ingurunea da, erraz txertatzen da sare-sistemetan, doakoa eta kalitatezkoa da, eta etorkizunerako aukera ugari eskaintzen die erabiltzaileei.
ZERBITZUAK
- Sareen eraketa eta mantentzea.
- Orientazioa eta laguntza telekomunikazio-sistemetan eta –produktuetan.
- Intranetak sortzea.
- Sareetan eta Interneten informazioa kudeatzeko sistemak egitea.
- Interneterako sarbidea ezartzea.
- Teknologia berriei buruzko trebakuntza-ikastaroak.
ADIBIDEAK
- Mantentzeko errazak diren informatika-ikasgelen kudeaketa.
- Honako hauek kudeatzeko softwarea sortzea: liburutegiak, ikasleak, agiriak, etab.
- Erabiltzaile bakoitzarentzat (ikasleak eta irakasleak) propio egindako sistema eragileak kudeatzeko sistema.
- Segurtasuna: sarean sartzeko kontrola, segurtasun-kopiak, birusen aurkako iragazkiak eta Interneten sartzeko kontrola (edukientzako iragazkiak).
- Jendearen informazio-zerbitzurako atariak egitea.
- Ikasleentzako eta irakasleentzako posta elektronikoko zerbitzariak, POP sarbide, web-orri eta guzti.
- Alboko eraikinen interkonexioa zuntz optikoaren edo ((wireless)) sistemaren bidez.
- Zerbitzarien instalazioa eta mantentzea.
- Kableak sartzeko proiektuak eta proiektuok gauzatzeko lanen jarraipena.
- Webcam kameretako eta bideokonferentzia-zerbitzuetako sistemen instalazioa.
- Web-orriaren bidez kalitatea kudeatzeko sistemak eratzea eta egitea.
Udalak
Gure zerbitzuak Udalentzako ere badira. Izan ere, hainbat egoitza izan ohi dute, bai eta sare konplexuak eta zerbitzu ugari ere. Horrez gain, funtzionamendua etengabe optimizatu beharra dute, zerbitzuak bizilagunen premietara egokitzearren.
Gure inguruko udalek hiru zerbitzu mota eskatu digute batez ere: sare eta telekomunikazio bidezko aholkularitza, web-atariak sortzea eta tokiko erabilerarako aplikazioak edo intranet sareak sortzea.
ZERBITZUAK
- Sareak eta Telekomunikazioak:
- Bananduta dauden egoitzen interkomunikazioa.
- Sare-sistemei eta horiekin loturiko produktuei (routerrak, firewall-ak, zerbitzariak...) buruzko aholkularitza.
- Zentralitak eta barneko telefono-sistemak aukeratzeko laguntza.
- Telefono-gastuaren azterketa eta optimizazioa.
- Egoitzen arteko interkonexioa lehiaketa publikoaren bidez deitzeko eta esleitzeko laguntza.
- Haririk gabeko irtenbideak (wireless) egoitzen arteko interkonexiorako, eta Interneten erabilera publikoa.
- Udalen web-atariak (ezaugarriak):
- Udalaren departamentu guztietatik datuak zuzenean eguneratzeko aukera.
- Sistemaren eta edukien zuzeneko administrazioa.
- Euskarri elebiduna / eleanitza.
- Akten, ordenantzen eta gainerako agirien kudeaketa dokumentala.
- Udal-liburutegiko katalogoa txertatzea.
- Erabilera publikoko eta pribatuko foroak.
- Lurraldeko mapen zenbait eredu.
- Artxibategien eta agirien gordetegi publiko eta pribatua.
- Erabilera unibertsaleko posta elektronikoa.
- Tokiko enpresen, zerbitzuen eta erakundeen direktorioa.
- Gaurkotasun-albisteen atala, erabilera publikokoa.
- Erabileraren estatistika-jarraipena.
- Multimedia galeria.
- Aplikazioak sortzea:
- Datu-baseetarako Internet bidezko sarrera moldatzea eta ezartzea.
- Erabilera orokorreko datu-baseak eta aplikazioak sortzea.
- Groupware sistemako Open Source motako aplikazioak instalatzea eta moldatzea: agendak, atazen administrazioa, artxibategien administrazioa, etab.