Sareak eta Telekomunikazioak
Teknologiaren aurrerapenari esker, egungo sare informatikoen arazoei eta premiei aurre egiteko aukera ugari dago gaur egun, nola konektibitate-alderdiei (Ethernet, zuntz optikoa, wireless sistema, ADSL, frame-relay...) hala sare-zerbitzuei (web-zerbitzariak, posta-zerbitzariak, segurtasun-kopiak, diskoï·“zerbitzariak...) dagokienez.
Softwareari dagokionez, Linux sistema eragilearen eta Software Librearen alde gaude argi eta garbi.
ZERBITZUAK
- Orientazioa eta laguntza.
- Sareen eraketa, plangintza eta ebaluazioa.
- Linux sistema erabiltzen duten zerbitzarien eta sare-sistemen instalazioa eta mantentze-lanak.
- Alboko egoitzen eta bananduta dauden egoitzen sare-interkonexioa.
- Informatikako eta telekomunikazioetako gailuak sarean txertatzea.
- Sare pribatuetarako tresnak (softwarea) sortzea.
ADIBIDEAK
- Telekomunikazio-proiektuetarako deialdia, esleipena eta proiektuen garapenaren jarraipena egiteko laguntza.
- Eraikinen interkonexioa zuntz optikoaren edo wireless sistemaren bidez.
- Kableak sartzeko proiektuak, eta proiektuok gauzatzeko lanen jarraipena.
- Intranet korporatiboak sortzea.
- Segurtasuna: birusen aurkako iragazkiak ezartzea, segurtasun-kopiak.
- Sare-elementuak (hub-ak, switch-ak, router-ak...) hautatzeko eta instalatzeko laguntza.
- Berehalako mezularitzako eta sakelako telefonoetara SMSak bidaltzeko zerbitzuak.
- Interneterako sarbidea, gailu mugigarrien bidez.