Web aplikazioen eraketa

Gaur egun, jendeari informazioa ezagutarazteko tresnarik malguena eta indartsuena da Web-orria. Izan ere, bitarteko hori izugarri zabaldu da azken urteotan. Informazioa argitaratzeko eta eskuratzeko modurik azkarrena, malguena eta merkeena da, eta, horri esker, komunikazio modernoaren eremuan oro har erabiltzen den tresna da.

Garapen-tresnak etengabe aurreratzen ari dira, erabiltzaileen eskarmentua gero eta zabalagoa da eta Internet pixkanaka unibertsalizatzen ari da gure inguruan. Hori dela-eta, tresna malguagoak behar dira gaur egun, informazioarekiko elkarreragina erraztuko duten eta informazioa erraz eta azkar eman eta jasotzeko aukera ematen duten tresnak, alegia. Horretarako, gero eta teknologia konplexuagoak eta aldi berean gero eta gardenagoak diren teknologiak behar dira.

Software Librearen filosofiak garapen hori erraztu eta sustatzen du, bai eta kodea berriz erabiltzea ahalbidetu ere (horregatik da —kode irekia—). Kasu gehienetan komunikazio-premiak oso antzekoak direla kontuan izanik, aukera horrek izugarri murrizten du helburu horietarako tresnak sortzeko egin beharreko ahalegina. Erakunde, enpresa eta kolektiboentzat oso baliagarriak diren web-aplikazioak (—atari— bat, esate baterako) sortzeko zailtasun handirik gabe instalatu eta pertsonalizatu daitekeen kode ireki ugari dago. Horri esker, erakunde, enpresa eta kolektiboek edukiaz ardura daitezke orain, teknologiaz soilik arduratu ordez.

Ikuspegi horri esker, web-orria oso teknologia interesgarria da lan pribatuaren inguruan ere, tokiko sareetan eta intraneten esate baterako. Izan ere, beharrezkoak diren tresnen garapenaren eta mantentze-lanen kostuak murrizten ditu: edozein nabigatzailek balio du datu-baseetako informazioa eskuratzeko, egiteko eta besteekin batera erabiltzeko.

 

ZERBITZUAK

 

ADIBIDEAK