|
a | abémaria | adarkári | agiñéko miñ | áinbesteraiño | Aitzian jaiotakuak aitzian nai | áizti | álanbre | aldéra-kárga | alkilerrísta | amágiñarréba | amokó | andrá-gizon | ankáluze | antzeratu | apaztu | arabazózo | arbola-gerri | aremaittáko | arítzao, -u | arótz-bánku | arrano zuri | arrebaérdi | arromuskara | Artékale | Asentzío | astégun | atara | atxo | aume | auspogin | aza-óstro | azpilddura a. (a). izenordaina. (Angiozar, Eibar, Leintz, Oñati, Ubera) Hura. Aquel.
A da nere anaia. Sin. áura. áaittik. (c). juntagailua. áGAITTIK. Hargatik, hagatik. Por ello, por aquella razón. Dirua zor notsan eta aaittik eneban nai berakin kalian trink eitterik./ Gerra denboran frentian erdixan geratu giñan, da aaittik alde egin biar izan giñuan etxetik. Gaur egun orregatik edo orregaittik da esanagoa. aalizate, aalizatie. (c). izena. (Leintz) Ahal izatea, ahalmena. Capacidad, poder. Goñik aalizatie bai galanta baiñe burue falta. áardi, áardixa. (d). izena. Txerri emea. Cerda, marrana
Igel jartzen zien, da orregaittik kapau itte zan, naiz aardixa ta naiz ordotza, bixak. Ant. ordótz. aasa. estepan. izena. (Eibar) "Zestogiñak otzarak eta antzerakuak egitteko darabillen erreminttia, helduleku bikua. Zestogiñak eta zumitzak refinatzeko erabiltzen dabe, zepillua moduan. Oiñ piñuak zuritzeko be bai". (SB Eibetno).
aáta, aatía. (b). izena. ARáTA, -íA. anas s.. Ahatea. Pato. Tanto el silvestre como el doméstico.
Paseko aata bat bota dau Julianek./ Aatak euki giñuzen aspaldi./ Aata-arrautzak eztie oilluanak bezin gozuak. Etxekoari paitta esaten zaio gehiago. Eibarren etxekoei, bili.
Sin. bili, páitta. aáztu. (a). du-zaio aditza. ARAZTU.
Olvidar.
Bi a ahoskatzen dira garbi. ARAZTU ere badio zenbaitek Bergarako kalean.
abáde, abadía. (a). izena. ABARE. Apaiza. Cura.
Ik. kúria, máixu. Abadiak aintzen daben errixan eta auntzak dabitzen txaran gauza onik ez. esaera. (Lar Antz).
Abadiak ainketan daben errixa, andrak manejetan daben etxia eta auntzak mozketan daben minteixa txarto. esaera. (Aran Gatz). Abadian lapikua txikixa baiña gozua; ikazgilliana aundixa baiña bastua. esaera. (Lar Antz).
Nolako abade, alako elizalde. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). abáde-estudiante, abáde-estudiantia. (c). izena. ESTUDIANTE. Apaizgaia. Seminarista.
Artizko abade-estudiantia egon da mezetan. abádegei, abádegeixa. (a). izena. ABADEGI. Apaizgaia. Seminarista.
Len abadegeixak pillan ibiltzen zien beren sotana beltzekin./ Neu be gaztetan abadegi ibilittakua naiz ba. abádetar, abádetarra. (d). adjektiboa. (Eibar) Elizkoia. Clerical. Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib). abádetxe, abádetxia. (a). izena. Abadearen etxea. Casa cural.
Uberako abadetxia utsik dago aspalditik. Azen.: abadetxía ere bai zenbait lekutan. abádetza, abádetzia. (b). izena. Abade ofizioa. La profesión de cura, sacerdocio.
Abade geixenak abadetziai laga ein dotse./ Abadetzan zebillen asko oiñ maixutzan dabill. abadíñau, abadiñáua. (d). izena. Gaztaina klase bat. Beste klase batzu(k) pe baeren, abadiñaua esate jakona beste bat eta. Ik. gaztáiña. ábailla, ábaillia. (c). izena. áBAILL. Honda. Abailliakin arrixak botatzen ibiltzen giñan./ Aintxinako pastoriak oso abillak zien abaillia manejatzen. Batzuek a organikorik gabe darabilte: ÁBAILL, ábailla. (d). Sin. tráilla. abandónau. 1. abandonau. (b). du aditza. Abandonar.
Euskeria geuria da ta abandonatzia izengo litzake negargarrixa. Don. 2. abandonáu, abandonáua. (b). adjektiboa. Abandonado, -a. Eztot aiñ persona abandonaurik ikusi. abantzada, abantzadia. estepan. (Antzuola) "Ibilera azkarra. Ori da abantzadia doiatzuna. Nora zoiaz olako abantzadan." (Lar Antz). abanze, abanzia. (d). ABANTZE. Azken gerran, tropen aurreraka edo erasoa. Avance. Da gero etorri zan ori abantzioi, orra Asentzixoa. (Orm Aram).
ábao, -u, ábaua. (d). izena. Abaraska. Panal de miel.
Eztiz betetako abaua arrapau ta danon artian jan giñuan./ Argizai asko ta ezti gutxi zeukan abau arek. Sin. pánal. ábar, abarra(k). (a). izena. Arrama meheak, sutarako erabiltzen direnak. Ramaje delgado, una vez separado del tronco. Ekarri abar batzuk sua pizteko./ Piñuixa bota zeben eta baso guztia abarrez beteta dauke./ Abar baten trabau ta muturrez aurrera jausi nitzuan. Gehienetan pluralean.
abar-sórta, abar-sortía. (b). izena. Abarrez egindako sorta. Labesua egiteko, batik bat; saldu ere egiten ziren. Haz de ramaje. Abar-sortagiñan jarduten zeben, gero panaderixara saldu ta pezeta batzuk artzeko./ Labesu bakoitza eitteko, iru ero lau abar-sorta biar izaten zien. Sin. txortabar (Eib.). abárka, abarkía. (a). izena. Albarca. Lanerako, gomazko abarkak die onenak, dantzarako narruzkuak. Narruzkuak eta gomazkuak izaten dira. Gomazkoei abarka baltzak ere deitzen zaie. Artu bi marmintt, olaxe, mokor banatan olaxe eskuekin, abarka baltzak, buruko paiñeluak olaxe, taka, ttaka, ttaka, ttaka, Osintxura. Hil. Larruzkoei abarka narruzkuak deitzen die Enr.k.
Ik. nárru. abarkágiñ, abarkágiña. (d). izena. (Eibar) "El/la que hace albarcas. Lengo baserrittarrak, eurak abarkagiñak.” (Etxba Eib). Sin. abarkéro.
abárka-sóka, abárka-sokía. estepan. (b). izena. Abarka lotzeko soka. Cuerda para atar albarcas. Artillezko galtzak etxien einddakuek, eta baitta abarka-sokak e. Gure aittek eta amak baekixen, dornu bat baeben eitteko, arixa eitteko, da arekin eitte zittuen danak. Mateo./ Kurutzegi sortia abarka-sokaz lotzen zan.
abárka-zíri, abárka-ziríxa. (b). izena. Abarkak zulatzeko eztena. Punzón con el que se agujerean las albarcas. Narruzko abarkei sokia jartzeko, abarka zirixakin eitten jakuen zulua. Sin. abárka-ézten. abarkéro, abarkerúa. (b). izena. Abarkagilea. El/la que hace albarcas.
Abarkero ofiziua galduta dago aspalditxuan./ Basalgoko abarkeruan alabia gure laguna da. Sin. abarkágiñ. abárketa, abárketia. (a). izena. APáRGETA. Alpargata.
Abarketekin umedadetan ibili ezkero, katarrua seguru. / Apargetak bustittut. abarketia euki. (c). esapidea.
Tener mucho rollo.
Orrek jaukak abarketia orrek. Eztok ixiltzen. abarketéritza, abarketéritzia. (c). izena.
Abarketak eta horrelakoak saltzen dituzten denda. Alpargatería.
Sarrittan joaten giñan umetan Eibarko abarketeritzako tia bisittatzera. Eibarren bazen Maria Angela kalean Abarketéritzia deituriko denda, gure senitartekoena zena. abar-meta, abar-metia. izena. Abarrez egindako meta edo egur pila. Karobi onduan, karobia in bizanian, meta bat, abar-meta bat eitxe giñuan. Juan. abáro, abarúa. (d). izena. Arbolapeko babesa. Abarua ero keizpia; eurixa danian arbolapera joango gaittuk, abarua jak or da. Euzkixa danian ba keizpera. Eurixakin ba gordeleku bezela abarua. Don. Ik. áterpe, éstalpe. abárpilla, abárpillia. (b). izena. Abarrez egindako pila. Montón de ramaje delgado.
Etxeaurrian abarpillia egote zan basarrittan./ Eskerrak abarpillara jausi zanai, bestela azurrak pe apurtuko zittuan. abarrian. (c). posposizioa. Antzean, bezala... (testuinguruaren arabera) esan nahi duen postposizio moduzkoa. Posposición modal de diferentes matices según el contexto. Tontó ábarrian asi giñan alkarri bultzaka, jolasian, eta azkenian burrukan akabau giñuan./ Prixaka abarrían gertau dot bazkaixa eta alamoduzkua dago. Azentua desberdin dute goiko bi adibideek, ez dakit zergatik. Ik. berándu abarrían, tonto abarrian. abárrots. 1. abarrots, abarrótsa. (b). izena. Abar zarata. Ruido de ramaje. Aiziak bota daben paguak azelakotxe abarrotsa etara daben./ Oillagorrak urten jostan sasittik, egundoko abarrotsakin. 2. abarrots, abarrótsa. (c). izena. Zaratak, oihuak eta hotsak batera. Griterío, generalmente unido a ruidos varios. Tartufoko atian burrukia egon zuan. Aura zuan abarrotsa. abártsu, abartsúa. (c). adjektiboa. Abar asko duen arbola edo sastraka. Adar lodiak baditu adartsua izango da, eta meheak eta ugari baditu abartsua. Dena dela, abar eta abartsu hitzak gehiago erabiltzen dira gaur egun botatako arbolei buruz zutik daudenez baino. Se dice del árbol o matorral frondoso. Buelo aundixa zeuken piñuak, baiña material gutxi, oso abartsuak zien da./ Ur-arbola aundixa ezta, baiña abartsua. Ik. ábar.
ábe, abía. (b). izena. Habea. Viga en general, travesaño horizontal, no vertical.
Urrupain baserrixak, ogei metro luze ta iru metro sendoko abiak dauzka./ Abiak usteldu, ta beia jo zeban etxiak. Zutikoei, ZUTIKO edo POSTE. Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz). "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz). abélarte, abélartia. (d). izena. Postetik postera dagoen tartea. Tramo, luz. Sin. posté-bíttarte, trámo. abelétxe, abelétxia. (d). izena. (Eibar) "Majada. Iragorriko abeletxian izan giñan egun artan.” (Etxba Eib).
|