|
ba | bakillau | bánkulu | barregárrikerixa | basárrittar | bautízau | begiko betule | belárriaundi | béngantza | bérdel | bersó-pápel | bezélaxe | bies | biotzérre | bixar | blankásaasol | bórraja lóra | brintzátu | burdi-luze | burtezpáta | buztanbikotx ba. 1. ba. (a). juntagailua. Bada. Pues. Ezta ba persona txarra, baiña...
2. ba. (a). interjekzioa. Quiá! —Ankia apurtu jatak eskiatzen. —Ba, ori eztok ezer.
3. ba. (a). aurrizkia. Aditz sintetikoekin eta baldintzekin doan aurrizkia. Badakizu zer nai dozun./ Badator, esaiozu.
bába. 1. baba, babía. (a). izena. . Phaseolus vulgaris. Indaba, babarruna. Alubia, judía Babak dare bazkaltzeko./ Pinttana danian tolosa-babia. Babia, gorri-biribilla, izeten dok gorrittik beltzera eitten daben ori, da pinttana danian da biribillian tolosa-babia. Gero beste bat pinttana izeten dok luzenkia, da orri baba pinttana. Klem. Hona hemen baba klase batzuk: baba gorri, -xa. Sinonimoak: Tolosa baba, -ia; tolosana, -ia; baba pinttana, -ia (zuri-beltza, pinttoa), baba beltz, -a (kolore beltzekoa, ez nahastu izen bereko Vicia faba-rekin). Zurietan baba zuri, -xa; baba zuri riñona. Ik. pínttana, riñóna, tolósa bába, tolósana. babá-ale, babá-alia. (a). izena. Baba-garaua. Aurten baba-ale txikixa dago. BABA-BÍRRIÑ, baba-birríña. (d). iz. Baba xehetua, pentsutarako erabili ohi dena. Ik. bírrin. babá-jan, baba-jána. (b). izena. Comilona de alubias. Biar baba-jana daukau Uberan.
baba-kanpaiak jo. esapidea. Bazkal ordua heldu. Baba- kanpaiak jo juek eta etxe aldera egin biarko juagu.
babá-lasto, babá-lastua. (c). izena. El tallo, la planta de la alubia. Idaurrakin jota babak aletu, ta gero lastua ganauei emoten jau.
babá-lora. babá-lora, babá-loria. (b). izena. Flor de alubia.
2. baba, babía. (b). izena. Ampolla que se levanta en la piel. Atxurran jardun dot eta babiak urten dost eskuan./ Zapata barrixak babak etaratzen doste.
babábeltz, babábeltza. izena. . Vicia faba (Subs. sativa). Haba. Bababeltzen puria daukau gaur./ Ikazgiñen jana ei da bababeltza.
Ik. bába. baba-kóko, baba-kokúa. (c). izena. Baba-aleak hondatzen dituen zomorrotxoa. Baba-kokuak kalte aundixa ein ddau aurten.
Ik. burburixo, éltxar, koko. babá-lápiko, babá-lápikua. (c). izena. Baba egosi lapikokada, antzinako ohizko jatordua. Puchero de alubias. Eguardixan baba-lapikua. Gaiñera len gurian usatzen zan, kuadrilla aundixa be bai, ni gaztia nitzanian gurian pare bat mirabe be bai, da beratzi bat lagun, zortzi-beratzi bat lagun beti. Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. Erditti, e; da zurezko koillarak. Hil.
babálora. 1. babálora, babáloria. (c). izena. Baba landarearen lorea. 2. babálora, babáloria. (c). adjektiboa. Memeloa, geldoa, mokoloa. Edozer gauzagatik barre egiten duen pertsona, lasaia, maliziarik gabea. Lelo, -a, soso, -a. Se dice de las personas que se ríen por nada, tranquilas y sin malicia. Nora joango aiz ba babalora onekin, esandako guztia sinisten jok eta. Oso despektiboa ez den arren injenuoengatik esan ohi da. Oso gutxi erabilia gaur egun.
3. babálora, babáloria. izena. (Eibar) papaver rhoeas. Amapola. babaparra, babaparria. (c). Babei edo lekei jartzen zaien parra; makila euskarria.
babaparria baiño meiagua. esapidea. Oso mehea. Txikitten babaparrie baiño mehiaue nitzuan, fraka motzetan ankak eta burue besteik ez. (AA ArrasEus 190. o.)
babáparrako, babáparrakua. (c). izena. BAáPARRAKO. Planta de judía verde, vaina. Babaparrako saill edarra daukau./ Babaparrakua aurten berandu dator. Leka da babaparrakoaren fruitua. Lekak ematen dituen sailari babaparrako sailla esan ohi zaio.
Ik. léka. bada. (d). juntagailua. Juntagailu disjuntibo distributiboa, oso adinekoek erabiltzen dutena era honetako esaldietan: Guk ezkiñuan goseik pasau. Etxian artzen zan, artua bada, patatia bada, babia bada, berduria bada, ezta? Ben./ Artua bada, garixa bada, gaztaiñia bada, ez euan goseik. Mertz. Sin. dala.
báe, báia. (c). izena. Bahea. Irina eralgitzeko tresna. Cedazo para cerner harina. Baia da iriña pasatzekua; sedazkuak izeten zien leen. Galbaia da garixa pasatzekua. Baiak egoten zien bata bastuaua, bestia fiñaua. Fiñakin eiñ ezkero... bi ogi klase eitte zien, basilloria esaten jakon bati. Eukitzeban ba zera arek asko, birriña ero, bastuaua, bae bastuauan pasauta egoten zan-da. Bae fiñian pasau ezkero zuri-zurixa ogixa. Aniz. Galbaheak bitarte zabalagoak ditu. Ik. eralgi. baézpada. (a). Badaezpada. Por si acaso. Karneta artuizu baezpada.
Sin. porsíakaso. baézpadan. (b). adberbioa. Hola-hola, dena beharrean. Así así, no muy bien. Fabrika ori be baezpadan ei dabill ba./ Bakaziñotara joan, da baezpadan ibiltzekotan, obe juau etxian gelditzia.
baézpadako, baézpadakua. (c). izenlaguna. Badaezpadakoa, nolabaitekoa, dena beharrekoa. De no muy buena calidad, dudoso. Gure fabrikan eztago jente txarra, baiña baezpadakua asko./ Gure autua baezpadako xamarra da. Ezezko esaldietan erabiltzen da maiz, kontrako esanahiaz, alegia: Orrek ez pentsau baezpadako gauzaik erosten dabenik./ Eztok ori be baezpadakua.
bago, bagua. (d). izena. (Eibar) Apustua egiterakoan edo zerbait erosterakoan jartzen den diru-seinalea. Sin. ezarri. bago eiñ. (d). aditza. (Eibar) Diru-seinalea jarri.
bai. (a). Sí. bai zera!. (b). interjekzioa. Qué va! Ori politta dala? Bai zera! Pentsau eingo jak.
bai jauna!. (a). interjekzioa. BAI JAUNA. Sí señor. Gaur angulak jango jittuau, bai jauna! báiben. 1. baiben, baibéna. (b). izena. Vaivén, balanceo. Kostako trenak egundoko baibena zeukan len.
baibéna zaindu. (b). Oreka mantendu.
Oinddio eztau bizikletan ikasi; puxkat baibena zaintzen bakarrik. Txikitan sarri erabiltzen genuen esaldia.
báibenka. (c). adberbioa. Balantzaka. Balanceándose. Ondoeza ein dda baibenka aillegau nitzan etxera. Sin. bálantzaka. 2. baiben. Ik. báimen. baiéro, baierúa. (c). izena. Bahe-saltzailea. Vendedor ambulante de cedazos. Bein baieruak baserriko atian: “Baiero! baiero!” ta etxekoandriak sukaldetik: “Ezero! ezero!”; etzebala biar... Klem. Kontu zabaldua. baietz. 1. baiétz. (a). Que sí. Baietz esan dotsut. 2. báietz. (a). A que sí. Baietz Marinok irabazi. 3. baietz, baiétza. (b). izena. La respuesta afirmativa, el sí. Etxia eitteko permisua eskatu giñuan baiña oinddio eztou baietza jaso. Sin. baiézko. Ant. ezetz, ezézko. baiézko, baiezkúa. (b). izena. Respuesta afirmativa, consentimiento. Eun bototik irurogei baiezkuak die ta berrogei ezezkuak./ Oinddio eztoskue baiezkua emon.
Sin. baietz. baiezkuan egon. (b). esapidea. BAIETZíAN EGON. Creer que sí. Biar badaukau afaririk?/ Bai, beintzat ni baiezkuan nago.
baillára, baillaría. (d). izena. Auzunea, harana, erreka arroa. Ez da oso zehatza. Au Nordia. Errekiak erabaitzen dau. Bakizu, baillara asko dare emen. JJp./ Baillara osuan eztok egongo beste bat olakoik. Ik. bálle. báimen, baiména. (d). izena. BáIBEN. Baimena. Permiso, visto bueno. Oinddio etxakue etorri etxia eitteko baibena. Pérmiso, -ua, nagusi da gaur. Baiben ala baimen esaten den galdetu dugunean, zalantzak dituzte, baina badirudi lehena zela lehen nagusi. báina, báinia. (b). izena. Leka. Judía verde. Leka esaten da ia beti. Sin. leka. bainak ortuan. (c). esapidea. Norbaitek baina adbersatiboa gehiegi darabilela iritzitakoan erantzun ohi dena. —Nik partidua errez irabazi bia neban, baiña... —Ze baiña? Bainak ortuan!
baiña. 1. baiña. (a). juntagailua. Pero. Erosiko neuke baiña eztaukat diruik.
baiña bakua izan. (c). esapidea. Aitzakiarik gabekoa, behar den bezalakoa izan. Baiña bakua da erosi dogun kotxia! 2. baiña. (b). juntagailua. Esaldiaren bukaeran jarrita, nahiz eta, arren. Aunque; colocado al final de la frase. Enotsan emon, eskatu zostan baiña./ Azkenengo tragua artukou, berandua da baiña./ Aprobau egin zeban, etzeban merezi baiña.
3. báiña, baiña!. (c). interjekzioa. Bat-batean errietarako motiboak ikusten direnean esan ohi da, ozenki, esaldiaren aurretik. Exclamación de enfado que se dice como antesala de la frase. Baiña, baiña! au da sukalde jiria: lur guztia bustitta./ Baiña baiña! Zetan zabizte nere autuan? Haserre esaten bada ere amakoi samarra da.
baiño. 1. baiño. (a). juntagailua. Konparaketa juntagailua. Atzo baiño obeto nago.
2. baiño. (b). juntagailua. Juntagailu adbersatiboa. Sino, a no ser. Nerekin egon nai bozu eztaukazu geurera etorri baiño./ Etzan beste iñor azaldu neu baiño./ Neu baiñok eztaki zenbat sufridu neban.
Ohartu azken adibidean ergatiboaren marka hartu duela. Gehienetan esaldiaren azkenean badoa ere ez derrigorrez, azken adibidean ikusten den bezala. Goiko erako esaldietan erabiltzen da batik bat, besteriken sinonimo gisa. Ohartu azken adibidean ergatiboaren marka hartu duela. Gehienetan esaldiaren azkenean badoa ere ez derrigorrez, azken adibidean ikusten den bezala. Goiko erako esaldietan erabiltzen da batik bat, besteriken sinonimo gisa. Enoia mendira itsasora baiño, eta horrelako esaldi klasikoak ez dira apenas entzuten. Baizik ez da entzuten. baiónesa, baiónesia. (c). izena. MAIóNESA. Mahonesa. Esparraguak baionesiakin jan nittuan.
Adinekoek erabili ohi dute; orain MAIÓNESA entzuten da. baitta. (a). juntagailua. También. Ni euskalduna naiz eta baitta zu be.
baitta zera be!. (b). esapidea. Hori ezta horrela. —Aurten Realak irabaziko jok ligia. —Baitta zera be!
bajáda, bajadía. (b). izena. Bergaran, letra handiz, San Martzialgo jaitsiera, erromeria giro ikaragarrian egin ohi dena. En Bergara, por antonomasia, la bajada de San Marcial. Andik bajadia, an illuntzirarte ero ibilitta, bajadia. Mutillakin baldin bazan “de brazete” Santa Maiñaraiño, da Santa Maiñan atso pilla aundi bat begira, eta, ja! Mutillakin jatxi giñala etxekuei kontauko ete dotsen billurrakin, laga mutillai besotik eta... Sot. (AA BergEus)
bajáu. 1. bajau. (a). da-du aditza. Jaitsi. Bajar(se). Bajau zaitte arbolatik./ Artu sillia ta bajaizu armaixotik plater sakonak.
Sin. jatxi. 2. bajau. (c). da aditza. Desmejorar la salud. Andria il jakonetik asko bajau da.
bajáuta egon. (c). esapidea. Osasun aldetik okerrago egon. Estar desmejorado de salud. Ezta makala izan baiña aspaldixan bajauta dago./ Eleuteriokin trink ein ddot kalian da oso bajauta ikusi dot. Ik. kolóriak bajáuta. bajéza, bajezía. (c). izena. Bajeza. Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz.
báju. 1. baju, bajúa. (a). adjektiboa. Altura gutxikoa. Bajo, -a. Batzuk altuak eta beste batzuk bajuak.
baju ibili. (c). esapidea. BAJU IKUSI. Eskas, ez ondo, ibili. No andar bien, no rendir a plenitud. Aspalditxo onetan Indurain baju samar dabill./ Gaur baju ikuste aut. Ze, atzo nun izan zuan parrandia?
2. baju, bajúa. (c). adjektiboa. Zurbila. Aurpegiko kolore txarra duenari kolore bajua daukala esan ohi zaio. Dícese del color enfermizo. Eztakitt arek beste zeoze eztaben izango, oso kolore bajua dauka. Ik. kolóriak bajáuta. 3. baju, bajúa. (c). adjektiboa. Adjetivo que se aplica a mentalidade significando "baja", "atrasada", "mezquina". Etxokoneko astuak arto batzuk jan zotsalako juezera jo juan. Oixe dok mentalidade bajua eukitzia. Baita entzun daiteke persona bajua, portatzeko modu bajua eta horrelakorik.
4. baju. (a). adberbioa. En voz baja. Baju berba egin, dana entzuten da eta./ Bajutik esan zostan belarrira.
bajualdi, bajualdixa. (b). izena. Osasunez, adorez edo beste zerbaitez motel ibiltzen deneko aldia. Bajualdi luzia pasau zeban baiña oiñ obeto ikusten dot.
bakáillau, bakáillaua. (a). izena. BAKíLLAU. Bacalao. Zela nai dozue bakaillaua, saltsa berdian ala tomatiakin?/ Bakaillaua baino igarrago eindda etorri zuan soldauxkatik.
Adinekoek BAKILLAU diote Ubera aldean. bakaillaua baino igarrago egon. esapidea. BAKAILLAUA BAINO FLAKUAGO, SIKUAGO EGON. Oso argal egon.
bákan, bakána. (d). adjektiboa. Bakarra, galdua. Gorosti bakanen bat beti egoten da piñu artian. Gutxi erabilia. bakándu. (c). du aditza. (Ubera) Mehaztu. Arbixa bakantzera goiaz solora. Gutxi erabilia.
Sin. mieztu. bákar. 1. bakar, bakárra. (b). adjektiboa. Único, -a. Bera izan zan lagundu zostan bakarra./ Neukan erloju bakarra galdu ein jatan. Hitz konposatu ugaritan: seme bakar, alaba bakar, anka bakar, etab.
2. bakar, bakárra. (c). adjektiboa. Bakarrik dagoena edo ari dena. Solitario, -a, tratándose de plantas, casas, etc. Idurixo oso etxe bakarra dok, etxaukak besteik inguruan. Klem. Basoko lanerako persona bakarra urrixa jartzen dok.
Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten ei die. (c). esaera. bakardáde, bakardadía. (b). izena. BAKARDáRE. Soledad. Gorabera aundixak izaittut aspaldixan da oiñ bakardadia komeni jat.
bákarti, bákartixa. (b). adjektiboa. Beti bakarrik ibiltzen dena. Solitario, -a. Etzeukan lagunik; oso bakartixa zan.
Zenbaitek Azen.: bakárti, bakártixa ere bai. báke, bakía. (a). izena. Paz. Bakia nai dabe danak.
bake txarra. (c). Bakerik eza. Ezizu eruan umia mezetara, bake txarra emungotsu eta. bakeik ez izan. esapidea. Lasai ez egon. Pastela jan arte eneukan bakeik./ Aretxekin egoteke ezeukan ba bakeik eta etxoin iñ bier izen gontsan.
bákiak eiñ. (b). esapidea. BAKEZKUAK EIñ (C). Hacer las paces. Seme-alabak, aitta il jakuenian bakezkuak ein zittuen./ Ala umiak! bakiak eiñ etxera joan aurretik. bakia emon. (c). esapidea. Lata emateari utzi. Joan ari emendik, bakia emungok eta.
bakian egon. (a). Baketsu egon. Bakian dagonai bakian laga (esaldi erabilia). bakían laga. (a). BAKE-BAKIAN LAGA (B). Dejar en paz. Lagaidazu bakian./ Lan orri lagaixozu bake-bakian. bakeráko, bakerákua. (d). adjektiboa. Baketsua, bakezalea. "Pacífico. Gizon bakerakua beti.” (Etxba Eib)
|