Bergara.net
Hemen zaude:   Hasiera » Hiztegia
A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
2. da. (a). juntagailua. Juntagailu kopulatiboa eta kausala. Eta. Aurreko hitza /l/, /n/, /r/ edo /z/z bukatzen denean esana. Bestela ere entzun daiteke inoiz. Atzo berandu erretirau nitzan da gaur loguria./ Banoia, berandu nabill da./ Biar da etzi fubola dago. Ik. eta.
1. da!. (c). interjekzioa. Zerbait bat-batean gertatzen duela adierazten duen hitza. Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin saillian, e. Da! oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil. Ik. dí-dá!.
dala. (d). juntagailua. Dela.   Ya sea, bien fuera. Conjución disyuntiva distributiba. Etxian etzan falta janik. Babia dala, artua dala, ogixa dala, ezkeunkan goseik. Mertz. Sin. bada.
dále!. (b). interjekzioa. Erretolika errepikakorra dutenei esaten zaie.   Dále... Eta dale! Eztaukazu beste kontuik? Zer uste dozu, gorra naizela, ala?
daléfuerte, daléfuertiak. (d). izena. (eufemismoa.) Zartadak, belarrondokoak.   Bofetadas, tortas. Ixilik egote ezpaaiz ik artu biaittuk dalefuertiak./ Etxera bustitta joaten giñanian amak dalefuertiak. Pluralean. Gutxi erabilia
dáleketepego. (b). adberbioa. Jota sua, segi eta segi.   Con mucha insistencia. "Dale que te pego". Jakin nik eztaukatela berbetarako gogoik eta zuk daleketepego preguntak eitten./ Orduerdi inguru ibili nitzan daleketepego atia zabaldu naixan kontrako giltziakin. Ik. jóta kéia.
damáikesa. (Antzuola) DAMAIKASA, DAMEIKASI, AMAKASA. 1. damáikesa, damáikesia. (d). izena. DAMAIKASA, DAMEIKASI, AMAKASA. Apaizaren neskamea.   La mujer que lleva la casa del cura y que normalmente vive bajo el mismo techo. Uberan sasoi baten damaikesiak agintzen juan./ Damaikesiak eta abadiak lo oe bardiñian eitten zeben zaratak ibili zittuan. Mugatu singularrean, batik bat. Etim.: «dama de casa». Sin. amakasa (Aram.). 2. damáikesa, damáikesia. DAMAIKASA, DAMEIKASI, AMAKASA. "Pertsona aberatsekin lan egiten zuena, kriaden gainekoa." (Lar Antz).
dámu. 1. damu, damua. (c). izena. Pena, arrepentimiento, pesar. Eztaukat bakaziñotara joan ezan damuik./ Lan geixegi egiñan damua daukak ala?/ Nik eztaukat damuik Madrillen egonakin. Mertz. ZEREN edo ZEREKIN damua EUKI. 2. dámu izan. (d). du aditza. Damututa egon.  Estar arrepentido de algo. "Damu dot geixao arrapau ez izana" esaten juek gaurko politikuak./ Etzan bere sasoian ezkondu ta oin damu dau, baiña alperrik. NOR-NORK. Orainaldiko formetan entzuten da batez ere.
damútu. (b). da-zaio aditza. Arrepentirse. Auraxe i zan urkamendixa; zela miiña paparrian bera etara-ban; ta sekula etxakola damutu. Hil. (AA BergEus)./ Ondo damutu jakon seme-alabei euskeraz erakutsi ez izana./ Zu ibili ola ta biar ero etzi damutuko jatzu./ Guardasola artu, bestela damutuko zate. Adinekoek NOR-NORI ia beti. Gazteek NOR gehiago. Ik. dámu izan, garbátu.
1. dan. 1. dan, dána. (a). izenlaguna. Todo. Dana nai tta azkenian bapez./ Gizon danak aretxi begira./ Danak busti dia./ Ezin danen gustua eiñ. Ik. gúzti. dána biarréko, dana biarrekúa. (b). izenlaguna. Dena beharrekoa, badaezpadakoa, nola halakoa.   No del todo satisfactorio, de dudosa calidad. —Ze moduzkua dok erosi daben seizientosa? —Ba, dana biarrekua. dána biarrían. (b). adberbioa. Badaezpadan, ez oso ongi.   Así así, regular. Nerbixotatik pe lengo antzian, osasunez be badakizu... bai, dana biarrian nabill. dana gurako, dana gurakua. (c). (Eibar, Leintz) Handinahia. Dana-gurako, ase ezindako arrapatzaille gaizto bat aren uezaba. (AAG Eibes). danai emonda. (c). adberbioa. Gehiegikeria guztiei emanda, kontrola galduta. Alaba zarrena be danai emonda ei dabil, drogia, erana... danétik. (b). De todo. Denda orretan danetik dago./ Danetik probau bia da. 2. dan, dana. (a). Barritxu orrek dana ta eztana esan dau. Barritxu orrek dana ta eztana esan dau. dána dála. (c). juntagailua. De todos modos. Joatekotan gaittun baiña dana dala abixaigun bezperan. dána daláko, dána dalakúa. (b). O lo (el, la) que fuere. Zu, enago notekin konforme eta diretoriakin ero dana dalakuakin egon nai dot. Gehienetan ero dana dalakua.
2. dan. (a). Kanpai-hotsa, ate-joka eta abarren onom. Dan-dan-dan, irukua joten dabenian danok mezetara.
danagurako, danagurakua. (b). adjektiboa. (Eibar, Leintz) Gutiziatsua, aseezina.   Codicioso, -a, ambicioso, -a, insaciable. Danagurako, aseezindako arrapatzaille gaizto bat aren uezaba. (Etxba Eib)
dánba!. (b). onomatopeia. "Tirotsaren, kolpearen eta abarren onomatopeia. Oillagorrak urten zostan da danba! danba! Lurrera./ Lelengo politto jo genduan atia, baiña geruago danba-danba." (SB Eibetno)
danbára, danbaría. (b). izena. DAUNBáRA. Danbada, zerbaitek jausterakoan edo txoke egiterakoan ateratzen duen zarata ozena.   Ruido sonoro que producen los objetos al chocar, caer, etc. Etxetik entzun neban farolak jausterakuan etara zeban danbaria. Ik. danbatéko.
danbarrára, danbarraría. (b). izena. Danbarrada.   "Estrépito como de un trueno, de artillería." (Azkue). Goiko pisuan egundoko danbarraria entzun dot bart, armaixua jausi balitz moduan.
danbatéko. 1. danbateko, danbatekúa. (c). izena. Txokearen ondoriozko kolpea.   Golpe a consecuencia de un choque. Danbateko ederra emon jotsak kotxiai arbolian kontra. 2. danbateko, danbatekúa. (c). izena. Danbara.   Ruido de choque Sin. danbára.
danbolintxéro, danbolintxerúa. (d). izena. TANBOLINTXéRO. Danbolina eta txistua batera jotzen dituena.   Txistulari-tamborilero. Gaztetan danbolintxerua izan zan. TXANBOLINTXEROKÚA. Bergarako Artekalean dagoen (zegoen?) taberna; antzinako jabea danbolinteroa izan zen.
danbólin-txístu, danbólin-txístua. (c). izena. TANBóLIN-TXíSTU, TXANBOLIN-TXISTU. El conjunto de txistu y tamboril. Bastidak danbolin-txistua ederki jote zeban. Txistuari berari ere danboliñ-txistu deitu ohi zaio. Ik. txístu, txúntxun.
danbóliñ. 1. danbolíñ, danbolíña. (c). izena. Gaztainak erretzeko danborra.   Tambor para asar castañas. Len danboliñian erretzen zien gaztaiñak. Sin. erré-gáldara. 2. danbolíñ, danbolíña. (c). izena. TXANBóLIN. Tamboril. Badaki txistua ta danboliña joten. Ik. Txánbolin. lagunarteko danboliña izan. (c). esapidea. AURRENENGO DANBOLIñA IZAN. Lagunartean umorea jartzen duena izan. Pisto zan gure lagunarteko danboliña./ Berbetan zelebria, beti barria darixola, ta jai eta jolas guztietan aurrenengo danboliña. (SM Zirik)
dánbor, danbórra. (c). izena. TáNBOR (ORAIN ENTZUNAGOA). Tambor. Txikittan erregiak danborra ekarri zosten.
danborréro, danborrerúa. (c). izena. TANBORRERO. Tanborra jotzen duena.
danegandu. aditza. (Eibar) Orokortu, hedatu, zabaldu. Makiñak danegandu dittue gauza asko (AAG Eibes).
daneráko. 1. danerako. (a). Para todo. Orrek danerako balio dau. 2. danerako, danerakúa. (b). izenlaguna. Denetarikoa, edozein klasetakoa.   De todo. Ameriketan be danerako jentia dago: aberatsak, pobriak.../ Urdiñak, txaltxak, onduak... danerakuak topau dittugu.
danga-dánga. (c). DRANGA-DRáNGA. Trago handiak eginez edaten dela adierazten duen onom. Pitxarra esku bixekin artu eta danga-danga eran neban.
dangára, dangaría. (d). izena. Trago. Baietz dangara baten botilla osua eran. Gutxi erabilia. Sin. trágo.
dántza, dantzía. (a). izena. Danza, baile. Dantza berri bat ikasi dot./ Dantzia dago frontoian. dantzan eiñ. (a). aditza. Bailar.
dantzá-prémixo, dantzá-prémixua(k). izena. Dantza-lehiaketa.   Concurso de baile al suelto. Urkiolan dantza-premixuak eren; eguna zabaldu orduko etxetik urten, irugarren premixua etara ta illunerako berriz oiñez etxera./ Markiko Tomas dantza-premixotan asko ibilittakua zan. Pluralean lehiaketa zentzuan. Esan daiteke singularrean ere honelakoetan: Tomasek irugarren dantza-premixua etara zeban.Tomasek irugarren dantza-premixua etara zeban.
dantzáleku, dantzálekua. (b). izena. Dantza egiteko lekua.
dantza-lótu, dantza-lotúa. (c). izena. Neska-mutilak elkarri helduta egiten den dantza.   El baile "agarrado". Azkoittin dantza-lotuik etzan lenao. JJp. Bi hitz gisa ere bai: dántza lotúa. Sin. agarrau.
dantzan eiñ. (a). aditza. Bailar.
dantzári, dantzaríxa. (a). izena. Dantzan egiten duena. Dantzari dotoria da Mikel. Etxe bakoitzian dantzari bat naikua. esaera. "Etxe bakoitzean gastatzaile bat edo firin-faran ibiltzen den bat nahikoa." (Lar Antz). Oillo gosia kantari, neska gaztia dantzari. esaera. (Antzuola) "Oiloa goseak denean kantatzen hasten den bezalaxe, neska gaztea beti dago dantzarako prest." (Lar Antz) dantzarixak ipiñi. (Eibar) "Dantzari taldia osatu eta dantzan erakutsi. Zenbat dantzari ipiñi ete zeban horrek, mordua, asko." (SB Eibetno)
dantzá-sóiñu, dantzá-sóiñua. (b). izena. Dantza egiteko balio duen soinua.   Música bailable. Dantza-soiñua entzun ezkero ezin geldik egon.
dantzáu. (c). du aditza. Bailar. Naparruako “ingurutxoa” dantzau zeben lelengo. Gutxi erabilia. Zerbait dantzau denean ia bakarrik. Bestela dantzan eiñ.
dar-dar. onomatopeia. "Hotzak eta bildurrak eragiten daben ikaria. Hotzan hotzak dar-dar-dar nekan gorputza." (SB Eibetno)
darátillu, -o, darátillua. (c). izena. TARATULU (EIB.). Daratulua.   Taladro para madera. Egurrian zuluak eitteko daratillua erabiltzen da. Txikiari eztanbedar. Sin. látro. Ik. bárautz, eztánbedar.
dardáizu, -o, dardaizúa. (c). izena. Dardarizoa, dardara.   Temblor Azkenengo lurrikaria izan zanian egundoko dardaizua sentidu zan etxe barruan. Sin. dardára.
dardára, dardaría. (b). izena. Temblor, vibración. Kotxe onen barruan alako dardara bat sentitzen da. Dardara eta dardaizu Sin. gisa entzun daitezke. Agian pertsonena gehiago dardara eta gauzena dardaizu. dardáraz. (b). adberbioa. Temblando. Guardazobillak ikusi orduko dardaraz jartzen da./ Otzak dardaraz nago.
dárixola. (a). adberbioa. Dariola. Odola darixola dago./ Fregaderako tubua darixola zeuan. «Zerixola» ez da esan ohi. Ik. járixo.
dart. Ik. tart!.
datórren, datorréna. (a). esapidea. DATORRENA DATORRELA. El próximo; (mes, año, semana  ). Datorren astian da konziertua./ Eztakitt noiz dan ilbete, aste ontan ala datorrenian. DATORRENA DATORRELA. esap. Gerta dadila gerta beharrekoa. Gauzak ondo eitten aleginduko ga eta gero datorrena datorrela.
débalde. (a). adberbioa. Doan.   De balde Debalde eztago ezer. Don debalde gosiak ill ei zuan. (d). esaera. Gauzak doan egiten dituenaren azken txarra iragartzen duen esaera. Ik. dúan.
debékau. (d). du aditza. Galerazi.   Prohibir. Erribasuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil Proibidu entzun izan dugu ia beti, baina adineko zenbaitek erabiltzen du debekau. Gaur egun debekatu normala da berriz.
debére, debériak. (b). izena. DEBERESAK. Eskolako etxeko lanak. Etxera noia deberiak eittera.
debílddu. (a). da-du aditza. Ahuldu.   Debilitar(se). Indiziño orrek ziero debildduta laga nabe. Sin. áuldu, makáldu.