Bergara.net
Hemen zaude:   Hasiera » Hiztegia
A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
1. e. 1. e. (a). interjekzioa. Exclamación que sirve para llamar la atención, advertir, etc. Kontuz orrekin, e! 2. e. (a). interjekzioa. Expresión con entonación interrogativa; sirve para buscar confirmación de lo expresado anteriormente (Orotariko Hiztegia). Atzo majo ibilli ziñaten dantzan, e. 3. e. (a). interjekzioa. Solaskideak esandakoa ez dela ulertu adierazten duen galderazko esklamazioa. —Joan zaittez emendik. —E? Ze esan dozu? 4. e. (a). Muletilla que se usa para tomarse un descanso en el discurso. Erle-batzia, ai danez e, kapela aundi bat jantzi, orrek len zeak zien ba, kapela beltzak... Hil./ Aitteiñarreba. Eztok asko esaten e, baiña olaxe erabiltzen dok. Don. Hitzetik hortzera erabilia.
2. e. Ik. ere.
ebági. aditza. EBáI. Aditza denean EBÁI entzun ohi da ia beti, baina izena denean EBÁGI zein EBÁI, biak esan ohi dira. 1. ebági. (a). du aditza. EBáI. Ebaki.   Cortar. Karnazero barrixak oso ondo mozten dau okelia. Uberan, infinitiboa berdina den arren, ebaten, ebatera esaten da. Ik. ébate, móztu. 2. ebagi, ebagíxa. (a). izena. Cortada, incisión. Kutxilluakin ebagixa ein ddot bietzian. 3. ebági. (c). du aditza. EBáI. Cortar, rasear la pelota. Sin. kortáu, moztu.
ebági bédar, ebági bedárra. (c). izena. . Chelidonium majus. Árnica, celidonia. Ebakiak eta osatzeko erabiltzen den belarra. Sin. árnika bédar, pínpiño bédar.
ebagitzáille, ebagitzaillía. (c). izena. EBAITZEáILLE. Ebakitzen duena; adibidean EBAITZEÁILLE, -ía. Garilotzia esate jako orri. Ebaitzeailliak eta lotzeailliak (sic) izeten die. Don. Ik. garílotze.
ebai. Ik. ebági.
ebáinddu. (d). du aditza. EBAIñ-EBAIñ EIñ. Egurtu, jo. Ebaindduta laga juan andria. EBAIÑ-EBAIÑ EIÑ. (d). Egurtu. Ixiltzen ezpaaiz, ebaiñ-ebaiñ eingo aut
ebanjelíxo, ebanjelixúa. (b). izena. Evangelio. Ebanjelixua baiño luziauak izaten die aren erretolikak. Inoiz entzuten da konparazio hau.
ébate, ébatia. (a). (Ubera) Ebagi (edo agian eban arkaikoa) aditzaren nominalizazioa Uberan. Laster datoz gari-ebatiak./ Guraiza onek eztabe ebateik nai. Ik. ebági.
ebátu. (a). du aditza. OBáTU, OGáTU, ORáTU. Oratu, heldu.   Agarrar, asir. Ebatu zostan belarrittik eta ixixa etara ein zostan. Sin. eldu.
ébilla, ébillia. (b). izena. Hebilla.
ebítau. (a). da-du aditza. Evitar. Txikiteua ebitatzearren Gorlara joate zan botiakin.
Ebro. Ibaia. orrek Ebro be erango leukek. (d). esapidea. Edale handia dela.
edáde, edadía. (a). izena. EDARE. Adina.   Edad Ze edade dauka? Adinekoek EDARE ere bai. beiñ edade batera ezkero. (b). esapidea. Adin batera helduta gero. edáde aundíxa éuki. (c). esapidea. Urte asko izan. Guk edade aundixa daukau bai, eta obe dou etxian egotia./ Eibarren bizi don Antoni. Bai, onezkero edade aundixa jaukan ba. Hil. edade maior, edade maiórra. (d). aditza. Mayoria de edad. Edade maiorrerera aillegatzen zanian nai dozuna eingozu. Ik. máior. edadían áurrera joan. (b). esapidea. Urtetan aurrera joan. Zu be oiñezkero edadian aurrera zoiaz.
edadega, edadegie. (Aramaio) "Arbol bravío." (Orm Aram)
edadétu. 1. edadetu, edadetúa. (b). adjektiboa. Adintsua.   Entrado,-a en años. Andra edadetu batekin ikusi dot./ Orren gizona bastante edadetua da. 2. edadétu. (c). aditza. Entrar en años. Beiñ edadetu ezkero kuittak alde guztietatik.
edar. Ik. éder.
édarra, édarria. (d). izena. ERRáDA. erráda. Ipurdia baino ahoa estuago duen ontzia, ura ekartzeko erabili ohi zena.   Herrada. Ostian eskutarako ura edarran; edarria. Ipurdira zabala ta gora estutu eitte zan. Metro erdi bat altura, ta buruan e andrakumiak eta eruateko, formia, gora estutu zela eitte zeban beian pixua zera zaintzeko. Nik betik zinka o ola ezautuittut. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don. Zinkazkoak edo portzelanazkoak izan ohi ziren gehienak eta buruan eramaten ziren sorkixa (edo solkixa) bigungarritzat ipinita. Latoizko ustaiz inguratutako zurezkoak ere baziren. Ik. sórki.
éde, edía. (d). izena. éRA, éRE. Uztarriaren larruzko uhala.   Correa del yugo Bultza eixok beixai, edia ankiakin zapalduta jaukak eta. Bitxia da aldaerek azentua leku desberdinean izatea: edía, éria. Ik. burtéra, -e, uel. eria baiño zaillago. (c). esapidea. (Oñati) Hedea baino zailagoa.   "Más duro, curtido (persona) que la correa del yugo." (Izag Oñ)
éder. 1. eder, edérra. (a). adjektiboa. EDAR. Hermoso, -a. Mutill ederra zan. EDAR ere bai, eta agian gehiago. Eratorriak ere bietara, guk gehienak eder-ekin jarri baditugu ere. Bada EARRA esaten duenik ere. ederra(k) artu. (b). esapidea. Recibir (un) golpe(s). Ondarruatik ederrak artuta etorri i da arroputz ori./ Ederra artu neban bizikletatik jausitta. ederra(k) eiñ. esapidea. Hacer (una) faena(s). Ederra ein zostazun atzo: nere antiajuak poltsan eruan. ederra(k) emon. (b). esapidea. Dar (un) golpe(s). Realekuei ederrak emon zotsen atzo. edérra sakátu. (b). esapidea. EDERRA SARTU. Ziria sartu.   Engañar, meter gato por liebre. Ederra sakatu zotsen ari be: sekulako gangia ein zebalakuan akziñuak merke erositta, ta gero bape balio ez. 2. eder, éderra. izen propioa. (Eibar) "Txispabako eskupetia" (SB Eibetno). Azen.: éder.
edergárri, edergárrixa. (d). izena. Apaingarria, apainduria.   Adorno, alhaja. Emakume batzuk edergarri zaliak die. Oso adinekoek bakarrik.
edérki. (a). adberbioa. EDARKI. Oso ongi.   Muy bien. Ederki ibilli giñan mendixan. Sin. edérto.
ederra sakatu. (c). esapidea. Engañar, tomar el pelo, timar. Ederra sakatu zoskuen Portugalen wiskixakin./ Ederra sakatu dotsue kotxiakin.
ederráldi, ederraldíxa. (c). izena. Zerbait edo norbait ederra dagoeneko aldia. Patatiak udaberrixan euki zeban ederraldi bat, baiña laster arrapau zeban gorriñak.
edertásun, edertasúna. (b). izena. Hermosura, belleza. Edertasuna ezta naikua, burua be bia da./ Tomate saillian izan naiz eta aura da edertasuna: bakoitzak ogeiña ale izangoittu. Bigarren esaldian aura da ermosuria ere entzun daiteke. Ik. ermosúra.
edérto. (b). adberbioa. EDáRTO. Ederki.   Muy bien. Ederto bizi aiz i. Mendebal aldera gehiago. Sin. edérki.
edértu. (b). da-du aditza. Eder bihurtu.   Embellecer(se). Aspaldixan edertu ein dda./ Etxe aurria edertu dabe.
ederzále, ederzalía. (c). adjektiboa. Gauza ederren zalea. Ederzalia zonan da azkenian golfua artu jonan galanta. Neska edo mutil ederren zalea, batik bat.
edo. Ik. ero.
edózeiñ. 1. edózeiñ. (a). izenordaina. ERóZEIñ. Edonor.   Cualquiera Edozeiñ ezta gauza basuan lan eitteko. 2. edózeiñ. (a). izenlaguna. ERóZEIñ. Cualquiera. Edozein etxetan dago telefonua.
edozéla. (c). adberbioa. EROZéLA. Nolanahi.   De cualquier manera. Arek edozela etarako leuke bizimodua./ Retegik edozela joten dau pelotia. Testuinguru batzuetan "de mala manera" esan nahi du. Bazkaldu, sukaldia edozela laga, ta kalera berriro./ Ze uste dozu, edozela egin leizkela esamiñak, ala? Sin. edozetára, nólanai. edozéla be. (c). juntagailua. EROZéLA BE. Edozein modutan ere, nolanahi ere.   De todas maneras, de cualquier manera. Akerra saltsan ipiñi ei zeben, baiña edozela be etzan kuriosua egongo. Sin. edozetara be, nóla ta nái be.
edozeláko, edozelakúa. (c). izenlaguna. EROZELáKO. Edozein modutakoa, nolanahikoa.   De cualquier clase, corriente, ordinario. Ez pentsau orrek edozelako bodia eingo dabenik./ Etaraidazu ardaua, markakua ero edozelakua. Sin. nólanaiko.
edozénbat. (b). zenbatzailea. EROZéNBAT. Nahi hainbat, ugari.   En abundancia. Orrek edozenbat diru baiña osasuna falta./ Eztagola anborraiñik? Joan Uberara ta edozenbat ikusikok.
edózer. (a). izenordaina. EROZER. Cualquier cosa. Txakur orrek eztau edozer jaten./ Erozer gauza esaten jao amai. Erozer gauza, gehienetan.
edozetára. (d). adberbioa. EROZETáRA. Nolanahi.   De cualquier manera Nai bozu eskuz, nai bozu palaz, edozetara jokatukotsut. Azen.: edózetara ere bai. Sin. edozéla. edozetara be. EROZETARA BE. Edozein modutan ere, nolanahi ere.   De todas maneras, de cualquier manera. Eztau emuten apurtuik daukazunik; edozetara be obe dozu medikuana juatia. Sin. edozéla be, nóla ta nái be.
edozetaráko. (c). EROZETARáKO. Edozertarako. Para cualquier cosa Mutil orrek edozertarako balio dau.
edukazíño, edukaziñúa. (a). izena. Heziketa. Gaurko gaztiak ez edukaziño eta ez prozoziño.
edur, edúrra. (a). izena. Elurra.   Nieve. edur-denpora, edur-denporia. izena. Elurra dagoen sasoia. Neberia izete zan zulo aundi bat, txabola bat, edur-denporan edur-bolak sartze zien barruen. Paul. edurra eiñ. (a). aditza. Nevar. Aspaldixan eztau edurrik eiñ. edurra jardun. (b). aditza. Nevar. Edurra diardu. edúrra zúri. (b). Elurra zurituta. Gaur goizian edurra zuri zeuan. edurra zurittu. (b). du aditza. Cuajar la nieve. Aurten oinddio eztau edurra zurittu. edurrak eiñ. (c). aditza. Nevar. Edurrak eitte zittuen ikusgarrixak, oin larogei urte inguru nabil esaten, e. Paul. edurrak jo. aditza. Elurra egin. Ni eindda nao e, baten edurrak joban, goizian eo gabian, da txendorrak sutzia nai, tta goizeako kanpuan edurra. Jose.
edur-lápatx, edur-lapátxa. (d). izena. (Oñati) EDUR-LAPRATX. Lurra ia estaltzen ez duen edur kixia. Edur-lapatxa dago, irin-kapa baten moduan./ Edur pixkiña dauanian esaten da: edur-lapatxa egin xok. (Izag Oñ). Ik. txirkora.
edúr-pélota, edúr-pélotia. (b). izena. Bola de nieve para ser lanzada. Edur-pelotiakin mosuan jo ta antiajuak xeetu doste. Ik. edúr-bóla. edúr-pélotaka.. (b). adberbioa. Elkarri edur-pelotak botatzen. Edur-pelotaka ibilli ga neskak mutillen kontra.
edúr-pélotaka.. (b). adberbioa. Elkarri edur-pelotak botatzen. Edur-pelotaka ibilli ga neskak mutillen kontra.
edur-aize, edur-aizia. (c). izena. Edurra iragartzen duen haize hotza.
edur-bísuts, edur-bisútsa. (d). izena. Ik. bisúts.
edúr-bóla, edúr-bólia. (b). izena. Aldapan behera bueltak eraginez egiten den bola handia.   Bola grande de nieve. Zelai guenetik barreneraino kriston edur-bolia ein giñuan lauren artian. Ik. edúr-pélota.
edur-bústi. 1. edur-busti, edur-bustíxa. (b). izena. Edur-ura.   Aguanieve. Sin. edúr-ur. 2. edur-busti, edur-bustíxa. (b). izena. Urtzen ari den elurra.   Nieve húmeda Edur-bustixa txarra da ibiltzeko.