Bergara.net
Hemen zaude:   Hasiera » Hiztegia
A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
fabonu, fabonua. izena. (Eibar) "Piezak illuntzeko edo pabonatzeko taillarrari deitzen jako fabonua." (SB Eibetno).
fabóre. 1. fabore, faboría. (a). izena. Mesedea.   Favor. Eztakizu zelako faboria ein ddostazun autua ekartziakin. fabórez. (a). adberbioa. Mesedez. Ordua esaidak faborez./ Kendu emendik mesedez eta faborez. Sin. mesédez. 2. fabore. (b). posposizioa. Alde.   A favor de. Milla duro jokatu dot zure fabore./ Aizian fabore etorri giñan denpora guztian. NOREN fabore. Sin. alde. Ik. kontrafabóre jokatu.
fábrika, fábrikia. (a). izena. FRáBIKA. Fábrica. Gure gazte denporan etzan ainbeste frabika. Trabena, frabika, Planpona... esaten zuten lehengo zaharrek.
fabríkante, fabríkantia. (c). izena. FRABIKANTE. Fabricante, empresario. FRABIKANTE ere esaten zen, baserritarren artean behintzat. Fabrikantiak urte onak arrapau zittuen.
fader, faderra. (d). izena. (Oñati) FADAR. Ermitaño.   "Así llamaban al ermitaño de San Elías. Faertzaia eiñ: hacer el oficio de ermitaño." (Izag Oñ)
fáfo, fáfua. (c). izena. (Eibar) "Banquete, comilona. Gaur gabian fafua dogu Badetenian ogei lagunek.” (Etxba Eib)
failláu. 1. faillau. (b). du aditza. Huts egin.   Fallar. Barkatu zeozetan faillau badou./ Biar etorri, ez faillau gero e. 2. failláu, failláua. (d). adjektiboa. (eufemismoa.) Burutik guztiz sano ez dagoena.   Persona a la que le falla la cabeza. Oin be ei dao faillaua pixkat, ezta, mutilla Basalgon. Nik eztot ezautzen... Gauza batzutan ondo plantatze i zan, errezoietan da, baiña faillaua. Hil.
fáillo, fáillua. (b). izena. Fallo. Faillo aundixa euki dozu amai ez esatiakin./ Beti failluak topatzen zabitz./ Orrek buruko faillua jaukak.
faisan, faisána. (b). izena. Faisán.
falsá-eskuadra, falsá-eskuadria. (c). izena. Angeluak neurtzeko erabiltzen den tresna. Neurtu nahi den piezaren alde biak ondo ipinita daudenean, puntan duen torlojuarekin finkatzen da. Eskuadria ta falsa-eskuadria, betik ori entzun izan dot. Falsa-eskuadria mobiblia, fijo eztana, graduak eitteko. Lar.
fálta. 1. fálta, fáltia. (a). izena. Falta, carencia. Diru faltia dago familixa askotan./ Igarriko dabe zure faltia. ZER(en) falta ia beti. Oso nekez bestela: Beste kotxe bat erosi dau; faltia eukiko zeban da. 2 komentario fálta edérra. (b). esapidea. Buena falta. Aparkamentu baten falta ederra dago./ Neuri be kotxiak falta ederra eitten dost pa. fálta eiñ. (a). du aditza. Hacer falta, necesitar. Ointxe erloju batek falta eitten dost./ Oin gastau, ta falta eitten dabenian eskatu. Ik. sínfalta. 2. fálta, fáltia. (b). izena. NOREN. Akatsa, hutsegitea.   Defecto, fallo. Neure faltaz geratu giñan ekonomikia jarri barik. NOREN faltaz. Bakoitzak jakitteittu bere faltak. Bestien faltak aurreko aldian, guriak bizkarrian. esaera. "Norberaren akatsak ez dira ikusten." (Lar Antz) fálta eiñ. (a). Pelotan, tenisean, etab. txarra egin; futbolean etab. joku-araua hautsi. Azkenengo tantuan falta ein zeban saketik./ Defensa orrek falta asko eitten dau. faltak etara. (a). esapidea. Sacar faltas. Iñoi faltak etaratzen jardutia gustatze jako. 3. fálta izan. (a). da-du aditza. Faltar, carecer. Azukarra falta da ta billa noia./ Zer falta jatzu?/ Zure aittajunai bakarrik falta jakon fraille sartzia. Aditz honek ez ditu -tu eta -tzen aspektuak hartzen; -ko, ostera bai: Oinddio be zeoze faltako jako. "Falta izango", ere bai. NOR eta NOR-NORI, batik bat, baina NOR-NORK bezala ere entzuten da: Ezer falta bozu (edo bajatzu) eskatu. Hilarik PALTA darabil. Ogixa ero gauzia ero palta zanian Elusuko Bentara jute ei zien.
faltáu. (b). du-dio aditza. Iraindu.   Faltar, agraviar. —Ezertan faltau botsut, esaidazu. Behin Plazentzian gertatutakoa: badago herriko medikua tabernan kafea hartzen eta inguruan gazte-talde bat ei zebilen zarata baten. Halako baten gazte batek galdetzen dio medikuari: —Jauna, faltatzen gare ala? —Ez, sobratzen zarete.
faltóe, -i, faltóia. (b). adjektiboa. Faltón, -a. Eneban uste ain faltoia zanik.
fáltso, -u, faltsúa. (b). adjektiboa. Falso, -a. Arpegira ondo berba eingosk, baiña kontuz orrekin, faltsu utsa dok eta./ Milla pezetako faltsua sartu doste. Pertsonez zein gauzez.
faltsukeríxa, faltsukerixía. (b). izena. Falsedad. Nai dabenak nai daben ideak euki daixela, baiña neri faltsukerixiak emuten jostak amorrua.
fáma, famía. (a). izena. Fama.
famáu. 1. famáu, famáua. (c). adjektiboa. FAMOSO, FAMAUTAKO. Famatua.   Afamado, -a, famoso, -a. Pelikula ori famaua izan zonan gure gazte-denporan. Gaur egun FAMOSO, -A entzuten da gehiago. Ben.k FAMAUTAKUA darabil esaldi honetan: Abraiñ-errekan sorgiñak egoten ziela, aura famautakua betik, Abraiñ-errekan sorgiñak. 2. famau. (c). du aditza. Fama eman norbaiti edo zerbaiti.   Ensalzar. Enaiz sekula izan Fiteron baiña asko famatzen dabe./ Abade berrixoi famau biarra bazeukan beintzet. famauta egon. (c). Famatu egina egon. Ori Berga guztian famauta zeuan medikuorrekin zebilelako. Orduan orrek bakizu zelako pekatuak zien... (Lar Antz) Fama txarra, goiko» esaldi honetan. Ik. famósa.
famílixa, famílixia. (a). izena. FAMéLIXA. Familia. Famelixa galanta zan. Eli. famílixia izan. (b). Dar a luz la mujer. "Alakok familixia izen dau"; ero, "—Aura?", ta "—Librau ei da". Don. Sin. umia izan. Ik. librau.
famósa, famosía. (c). adjektiboa. Neska mutilzaleari, "erreputazio txarrekoari", esan ohi zitzaion.   Decíase de las chicas que no eran excesivamente recatadas o púdicas en su trato con los chicos. Orren ama gaztetan bastante famosia izandakua da. Ik. fándanga.
famóso, famosúa. (a). izena. Famoso. Ik. famáu.
fan. Ik. joán.
fándanga, fándangia. (c). adjektiboa. Ik. famosa. Zentzu berdintsua dute. Beharbada, famosa baino zentzu sexual gutxiago eta parrandera gehiago du. Dibertitzeko lotsaik etzeukan neskiai fandangia zala esate jakon. Ik. famósa.
fándango, fándangua. (b). izena. Dantza ezaguna. Ik. putá-fándango.
fanfarréixa, fanfarreixía. (c). izena. Fanfarreria, fanfarroikeria, harrokeria.   Ostentación, alarde. Boxeadore orrek fanfarreixa geixegi dauka gauzonerako. fanfarréixak jo. (c). esapidea. Erronkak jo. Orri fanfarreixak joten ibiltzia gustatze jako. Sin. panpana jo. fanfarreixáik ez euki. (c). esapidea. FANFARREIXáIK EZ EGON. Ugaritasunik edo pozik egoteko motiborik ez egon, horrelakoetan:. Aurten babatan eztago fanfarreixa aundirik baba gutxi, alegia)./ Erropatan eztaukazu fanfarreixaik (arropa gutxi, edo txarrak)./Ointxe arek pe eztarabil ba fanfarreixa aundirik (osasuna, dirua edo zerbait falta).
fanfarróe, -i, fanfarróia. (b). adjektiboa. Fanfarrón, -a.
fardel. PARDEL. 1. fardel, fardéla. (d). adjektiboa. Arlotea.   Desarrapado, -a, vago, -a. Fardela esan izan dok... persona arlote xamarragatik pe bai. Klem. Ik. arlóte. 2. fardel, fardéla. (c). izena. Umea painaletan edo fraketan kaka eginda dagoenean fardela daukala esan ohi da.   Se dice que lo tiene el niño cuando se ha cagado encima. Goiz guztia fardelakin da amak kasoik pez. 3. fardel, fardéla. (d). izena. "Baba zakuari hala deitzen zitzaion. Normalean pentsutarako baba beltza izaten zen, eta 80 eta 100 kilokoak ziren." (Lar Antz)
fárdo, fárdua. (c). izena. Lastoz, alfalfaz, etab. eginiko pakete handia.   Fardo, paquete de forraje prensado y atado. Lasto-fardo bakoitza ogei duro pagau dot./ Oingo makina aundixak, berak eitteittue farduak. Ik. lastófardo.
fármazia, fármazia. izena. Farmacia. Ik. bótika.
fárol. 1. farol, faróla. (b). izena. Farol de mano. Farola artu ta joan Narbaizara errekaua eittera. Kristalezkoa da, ertzak eta heldulekua metalezkoa, barruan kandelarekin. 2. farol, faróla. (b). adjektiboa. Ostentoso, -a, farol. Pelotari ona da, farola izatia eze.
farra-fárra. (b). onomatopeia. FIRRI-FáRRA. Ugaritasuna edo erraztasuna adierazten duen onomatopeia. Profusamente, con suma facilidad, abundantemente. Atzo gabian bertsuak farra-farra botatzen giñuzen./ Dirua farra-farra darabille orrek. Sin. sarra-sarra.
fátu. 1. fátu, -o, fátua. (d). adjektiboa. Haundi-ustekoa, hitz egiterakoan haundi-uste hori azaltzen duena.   Fatuo, -a. Ezebez izan da etxuat entenditzen ain persona fatua zela izan leiken. 2. fatu, fatua. "Destino. Ori da fatua familixiak.” (Lar Antz)
fázill, fazílla. (c). adjektiboa. Erraza.   Fácil. Zana etaratzia fazilla da ta, pinziakin ebatu, nesken betuliak etaratzeko pinza batzukin. Enr./ Eranai laga nai jotsat baiña eztok fazilla./ Ain difizilla balitz eleukek ainbestek igoko Everestera. Adineko hiztun on banaka batzuek erabilia. Bergaran gaur egun ia ez da entzuten. Bizkaia aldera eta Eibarren esanagoa. Erdal hitzak sartzea ondo ikusia zegoen joan den mendearen lehen partean, zenbait girotan.
fébrero, fébrerua. (a). izena. FRéBERO. Otsaila.   Febrero. "Frébero" ere entzuten zitzaien gure aurretikoei. Ik. katúill, otsáill.
féde, fedía. (a). izena. Fe. Zelako fediakin errezatzen daben./ Orrek bere partiduai dotsa fedia./Entrenadorie oso inportantie dok hik fede apur bat badutzek. (AA ArrasEus, 186. o.). ZERI, ZERTAN edo ZEREKIN fedia izan edo euki. fede onían. (c). esapidea. De buena fe. Eta danak fede onian zebillelakuan, baiña bai zera. fede txarrian. (c). esapidea. De mala fe. Eztot uste fede txarrian eingo zebanik. fedía emon. (d). dio aditza. Sinesgarritasuna eman.   Dar crédito o confianza. Arek esaten dabenai etxotsat fede aundirik emoten./ Fede puxkat emon bia jakue gaurko gaztiei. fedía zerbaiti izan. (c). esapidea. Zerbaitekin konfiantza handia izan. Gure amak fede aundixa dotsa berbena bedarrai. Zentzu erlijiosoan ere bai, jakina. Batzuk badotse fedia Ezkioko amabirjiñiai.
fedédun, fededúna. (a). izena. Fedea duena (jainkoarengan, batik bat).   Creyente.
fedétsu, fedetsúa. (b). adjektiboa. Fede handikoa.   Creyente fervoroso.
férixa, férixia. (a). izena. PéRIXA (OS.). Ganadu-azoka.   Feria de ganado. Gabon-zar egunian izaten da Elgoibarko ferixia./ Aaittik juten i zan perixetara. Hil./ Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa? Hil. Ik. azóka.
feríxaleku, feríxalekua. (c). izena. Ganadu-feria egiten den lekua. Bideberrin zeuan len ferixalekua.
Férixa Nausíko, Férixa Nausikúa. (c). izen propioa. FERIXA NAUSI, FERIXA NAUSIKO EGUN. Urteko feria nagusia. Hemen Elgetakoa ezagutzen da, batik bat, izen honekin.   La feria mayor de Elgeta, que se celebra el primer domingo de julio. Azkenengo Ferixa Nausikuan sekulako eurixak ein zittuan./ Datorren domekan da Ferixa Nausiko.
feríxante. 1. feríxante, feríxantia. (d). izena. Ganadu-feriara jon ohi den baserritarra.   Baserritarra que acude asiduamente a la feria del ganado. San Juango lauan an zetozen ferixantiak, kamiñua betian, lapur billur barik. 2. feríxante, feríxantia. (d). izena. Ferietako (ez berdura plazako) saltzailea.   Vendedor ambulante de feria Gero ta ferixante gutxiao izaten da Erramu-zapatu egunian. Ik. elíztar, eskólante.
féros, ferósa. (d). adjektiboa. (Antzuola, Oñati) Indarrez datorren landare, pertsona edo animalia. "Artua feros dao." (Izag Oñ)./ "Feros dator: Viene con fuerza una planta." (Izag Antz).
Férran. (d). izen propioa. Antzina erabiltzen zen pertsona izena.   Fernando. Atxotegiko Fernandon aittajuna Ferran zuan.
festoi, festoia. (a). izena. Festón (bordadu mota bat). Ta pallekazko ero zea, festoiekin dda, amantalak erabiltzen giñuzen, jaiko amantalak. Juana.
fetxoríxa, fetxorixía. (c). izena. Fechoría. Parte emuotxenian, abuentau eziñak pe emonda..., lapurretia ta fetxorixa aundixak ardixan-da, danian-da, etxetara-ta. Hil.
fídeo, fídeua. (a). izena. Fideo.
fídeo-zópa, fídeo-zopía. (b). izena. Sopa de fideo.
fiésta, fiestía. (b). izena. Fiesta, sobre todo en el sentido de juerga. Zerbeza batzuk eta tokadiskos zar batekin egundoko fiestia montau giñuan. Herriko festei jaixak esan ohi zaie, nekez fiestak. fiestán ibíli. (c). esapidea. Jolasean ibili; elkarri kili-kili eginez, tira eta bultzaka, burrukan, eta horrela. Baita animalia batekin, txakurrarekin adibidez, jolas egin.   Jugar a peleas, a hacer cosquillas, etc. Jugar con el perro u otros animales. Alkarrekin fiestan ibiltzia gustatzen jakue eta azkenian asarretu eitten die./ Txakurkuma bixak denpora guztia fiestan dabitz. fiestaráko gógo, fiestaráko gogúa. (c). esapidea. Jolaserako gogoa.   Ganas de jugar, de fiesta. Uste dot gaur gure andria fiestarako goguakin dagola./ Ikusi nebanian diruagaittik zebillela derrepente joan jatazen fiestarako goguak./ Paruan dago ta eztauka fiestarako gogoik. Asko erabilia izan da, testuinguru askotan: sexu-jolasa, eztabaida eta haserrea, haur edo animaliekiko jolasa, etab.