|
gaba | gaitz | gálera | gantzontzillo | garítxu bédar | gáur | geizto | giltzazko orratz | glu-glu | golóso | gorrínddu | gripa gában, gabána. (c). izena. Gabán, abrigo. Gabana ta abrigua bat. Gabana len esaten jakon, gabandunak errixan bi ero egoten zien bakarrik: Goiko Kondia ta Beeko Kondia; bestiak danak e, jakedunak, da jakera aillegatzen eztienak tunikadunak. Don.
gabárdina, gabárdinia. (b). izena. Gabardina. Bazen gure mutikotan "Gabardinas" esaten zitzaion eskeko bat.
gabérdi, gaberdíxa. (b). izena. GAUERDI. Gauerdia. La medianoche. Gaberdixan esnatzen bada zigarrotxua erretzen dau.
gaberdi zarrak. izena. (Eibar) Gauean berandu.
Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik) gaberdiko mozolo. 1. gaberdiko mozolo, gaberdiko mozolua. Asio otus. Buho chico. 2. gaberdiko mozolo, gaberdiko mozolua. strix aluco. Cárabo. Sin. úrubi.
gabillára, gabillaría. (d). izena. KABILLARA, GABILLERA, EGABILLARA. Accipiter nissus. Gabiraia. Gavilán. Aspalditxuan ezta emen gabillaraik ikusten. Arrano mota bat, txitatan eta amorratua. Ondorengo gabillara mota hauek ere badira, Sarasuaren arabera:
gabillara txiki, gabillara txikixa. izena. Falco tinnunculus. Cernícalo. Sin. arrai txiki, mirutxiki. gabillara urdin, gabillara urdiña. (d). izena. GABILLARA ZURI, GABILLARA BUZTANLUZE. Circus cyaneus. Aguilucho cenizo. Gábon, Gábonak. (a). izen propioa. Las Navidades. Gabonak etorriko die eta artian artuak erretiratzeke.
Gabon bon bon, Natibittate ase eta bete, Estebantxe len letxe. esaera. (Lar Antz).
Gabon gába. (b). izena. La Nochebuena. Nun pasau biozue aurten gabon gaba? Gabon egun, Gabon eguna. (b). Abenduaren 24a.
Gabon egunian kantura urtetzen dabe umiak. Ik. Natibittáte eguna. Gábonetan kéixak. (c). esapidea. Gabonetan gereziak. Neska-mutikoei eskerrak emateko nagusiek egin ohi duten promesa. Promesa con la que los mayores agradecen algún servicio. I aiz mutilla i. Errekaua zintzo asko ein ddostak. Gabonetan keixak. gabón. (a). interjekzioa. Ilundu ondoren esaten den agur hitza. Buenas noches. Ik. egunón. gabon pasa. (c). interjekzioa. PASAU GABON. Ondo lo egin. Gauean, ohera doanari batez ere, esaten zaio. gabon-éske, gabon-eskía. (c). izena. Gabon egunean taldeek etxez etxe egin ohi duten erronda. Lekuzko kasuetan, batik bat. Uberako neska mutikuak etorri die gabon-eskera./ Eztot sekula ainbeste jente ikusi gabon-eskian./ Gabon-eskia oittura zarra da. Sin. gabón-bátze. Ik. gabon-kántu. gabóngiñ, gabongíña. (d). izena. GABONGILLE (LAR ANTZ). Gabonetan gonbidatu joaten dena, edota bere jaiotetxera itzultzen den morroi edo mirabea. Gabongiñei bakillau bana emuten zotsen nausixak.
gabongiñára. (d). izena. Gabonetan bere etxera kanpoan lanean dabilena. Kriau euanak eruaten zittuan etxera, gabongiñara. Bakillau txiki bat eta etxian einddako ogi bat. Aniz. Baita «gabongiñako erregaluak», «gabongiñatik bueltau», etab. gabon-kántu, gabon-kantúa. (b). izena. Villancico. “Gabon gabon seta, errosabaseta...” izan zan gure lenengo gabon-kantua. Gabon-kantura urten, gabon-kantuan ibilli esan ohi da eta baita gabon-eskera urten, gabon-eskian ibilli.
Ik. gabon-éske. gabonsári, gabonsaríxa. (c). izena. Gabonetako oparia. Antzina morroi eta kriadek gabonetan beren etxeetara eramaten zuten nagusiak emandakoa. Nagusiek errenteroei ere egin ohi zieten. Aguinaldo. Kriadak eta bakaillaua eruaten juen. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem. Ik. ezkonsári, sári. gabon-súbill, gabon-subílla. (d). izena. Gabonetan etxeratzen zen sutarako enbor ederra. Ik. subill. Gabónzar egun, Gabozar eguna. (a). GABONZAR, -AK. El día de Nochevieja. Gabonzar egunian il zan./ Basarrira goiaz Gabon-zarretan./ Biar Gabonzar eta etzi Urtebarri.
Azen.: Gábonzar ere bai Sin. Urtézar egun. gaillégo. 1. gaillego, gaillegúa. (a). izena. Galiziarra. Gaillego asko bizi da Eibarren.
Mutikotan norbaiti burla egiteko zera esaten genuen: Kobarde...! gaillego...! 2. gaillego, gaillegua. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haize mota. Ik. gaillégo áize. gaillégo áize, gaillégo aizía. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun Anboto aizia eta gaillego aizia gauza bera da. Sin. gaillego. Ik. mendébal. gáillu, gaillúa. (d). izena. Corteza de cerdo. Úrdai gaillúa, "corteza". Urdáigaillua esateakok orri. Don. Ik. káillu. gáillur. 1. gaillur, gaillúrra. (c). izena. Mendi baten bizkar hezurra. Cresta de una montaña. Gora igo giñanian gaillurrez gaillur joan giñan puntaraiño./ Behin gaillurra artu ezkero erreza da bidia. "Mendi-tontor", "punta" zentzuan ere entzuten da.
2. gaillur, gaillúrra. (c). izena. Teilatuaren ur biek bat egiten duten ertza. Arista de un tejado. Zuen teillatu gaillurian usua dago geratuta. Gaillurreko habeari gaillur-egur edo goiaga.
gaillur-aga, gaillur-agia. (b). izena. Gailur-egurra. Orri, goiagia, gaillur-agia. Sebas.
Sin. gaillur-egur. Ik. goiága. gaillur-egur, gaillur-egúrra. (b). izena. Teilatuaren bizkarrezurreko habea, alde bateko eta besteko kapirioak eusten dituena. Cumbrera. Gaillur-eurra ta sartzeko aitza; aitza ero akaziak balio dau. Sebas. Inoiz entzuten da etxeko gangorr gailurra adierazteko: Oinddio euskixak eztau joten gure etxeko gangorra, eta datozen San Blasak arte eztau joko. Sin. gaillur-aga. Ik. goiága. gaillur-téilla, gaillur-teillía. (c). izena. Teilatu gailurrean ilaran jartzen den teila handia. Teja de cobijo. Gaillur-teillak. Aundixauak. Don.
gaiñ. 1. gáiñ, gáiña. (c). izena. Cima, cumbre, puerto de montaña. Anboto gaiña artu orduko laurak zien./ Oinddio eztabe pasau korredoriak Elgetako gaiña.
gáiña ártu. 1. gaiña artu. (b). Mendatera, tontorrera edo gailurrera heldu. Kostata, baiña azkenian artu gontsan gaiña. 2. gaiña artu. (c). Lan bat menderatu. Gabonak etorrikoittuk lan orri gaiña artu orduko. gáiñez gáiñ. (c). adberbioa. Gailurrez gailur. Gaiñez gaiñ joan giñan Alluiztik Anbotora.
2. gaiñ. (b). posposizioa. GAIñIAN. Sobre, acerca de. Politikian gaiñ obe dou ez berba eiñ, asarretu eingo ga ta./ Eztaukat ezer esateko orren gaiñian.
GAIÑIAN gehiago. 3. gaiñian. (a). posposizioa. GAIñETIK, GAIñERA.... Sobre, encima de. Mai gaiñian dago kutxillua./ Kendu liburuak oe gaiñetik.
4. gaiñ. (c). posposizioa. Bajo la responsabilidad. Eneuke ezetara be lan ori neure gaiñ artuko./ Zeure gaiñ artu dozu azkenian ardura guztia. NOREN GAIÑ ARTU, batik bat.
5. gaiñ. Ik. esnégaiñ. gaiñazpi urten. esapidea. GAIñAZPI JO. "Porrot egin, egoerak buelta eman. Lantokixak gaiñazpixa seittuan joten dabe./ Urte asko ezta bier familixa baten gauzak gaiñazpi itteko.” (Lar Antz).
gaiñegur, gaiñegurra. (d). izena. Kamainako goihabea. Viga que sostiene el techo de la choza. Au jo daigun zala gaiñegurra. Mateo.
Sin. gaillur-egur, goiaga. gaiñeráko. 1. gaiñerako, gaiñerakua(k). izena. Gainontzekoa, enparauak. El resto, los restantes. Zuk kotxia ipintzen bozu gaiñerakua neuk jarrikot./ Ama jatorra da baiña gaiñerakuak... Sin. gáiñetiko. 2. gaiñerako, gaiñerakúa. (b). izena. Otordu bateko plater inportantea: haragia, arraina... El plato fuerte, el principio. Zuek ensaladia jan bittartian preparaukot gaiñerakua. Sin. prinzipíxo. gaiñestáli, gaiñestalíxa. (d). izena. Zeru lainotua. Dícese del cielo nublado. Gaiñestali onek jarraitzen badau tomatiak gorriña arrapauko dabe./ Gaiñestalixa txarra da orturako./ Uda geixena ein ddau gaiñestali.
adb. gisa, batik bat. Sin. goiestali. gáiñetiko, gáiñetikua. (b). Lo restante. Amar milla pezeta entregatzeittu ta gaiñetiko guztia berak gastatzen dau./ Gure taillerrekuak lana jaukau ta gaiñetikuak jai. Sin. gaiñerako, ostientzéko. gáiñezka. (b). adberbioa. A rebosar, rebosando los bordes. Frontoia jentez gaiñezka zeuan.
gaiñezka eiñ. 1. gaiñezka eiñ. (b). esapidea. Rebosar los bordes. Esniak gaiñezka ein ddost, despistauta neuan da./ Pantanuak gaiñezka eiñ ei dau. 2. gaiñezka eiñ. (c). esapidea. Lehertu, bere onetik irten. Arjentinan gaiñezka ein ddau egoeriak.
3. gaiñezka eiñ. (a). (lagunartekoa.) Korritu, isuri. Sartuaz bat egin najuan gaiñezka. (TSE Berb).
Sin. ustu. gaiñigar, gaiñigarrak. izena. (Eibar) "Zuhatzen adar igarrak, sarri sutarako erabiltzen diranak." (SB Eibetno).
|