|
i | igárri | ikazgei | illentxa | índia-óillo | -iñéro | ipúrsalto | íriñ | istínga | itxúrabarik | íxotzeko | izpíttu iá. 1. ia. (a). juntagailua. Jada, dagoeneko. Ya. Len autua zeukan baiña ia eztauka./ Eztakitt akabauta egongo dan ia partidua./ Goizian gaixoik zeuan baiña ia ondo dago.
2. ia. (a). juntagailua. Ea. A ver. Ia noiz etortzen zaten gurera./ Ikusiko dou ia ze moduz dakizun leziñua. Sin. abér. ía ba!. 1. ia ba!. (b). interjekzioa. Ea bada! A ver pues! Ia ba, ia ba! (errieta doinuan), ordua izangok lanian asteko. Sin. aber ba. 2. ia ba!. (b). juntagailua. A ver si. Ia ba aurten uda ona daukagun. Sin. aber ba. ia gero. juntagailua. Sin. aber gero. 3. ia. (a). Bai. Ya. —Konturatu barik berandutu ein jaku urtetzeko. —Ia. Onezkero obe dogu etxian geratzia. Besteak esandakoa baieztatzeko.
iá lo kreo. (c). interjekzioa. Bai horixe. Ya lo creo. Ia lo kreo. Akordatzeko modukuak zittuan arek. Eli.
íbai, íbaixa. (b). izena. Deba ibaia, eta munduko beste erreka handiak. Rio grande. Ibaixak gaiñezka ein ddau Zubittan./ Ubera errekia Barruti parian sartzen da ibaixan. Hiztun onek beti erabili izan badute ere, jende asko da erreka besterik esaten ez duena. ibargi, ibargixa. (d). (Oñati) Eguzkibegia, egutera. Leku ibargixa da Larraña auzua. Ik. euzkí-bégi. ibilgonia jantzi. esapidea. "Ibiltzeko gona jantzi; eta beraz, etxean ez dela geratuko, parrandan edo ibilian baizik. Orrek ibilgonia jantzi dau eta zeak geldittuko dau. Sin. andafuerako soiñekua jantzi." (Lar Antz). Sin. andáfuerako soiñekúa jantzi. ibilláldi, ibillaldíxa. (b). izena. Caminata, rato de paseo. Bazkalostian ibillalditxo bat eitten dou egunero.
"Ibilaldixa" dagoela edo egin dela esaten denean, ibilaldi luzea esan nahi du. Angiozartik Asentziora ibillaldixa dago. Ik. . ibíllera. 1. ibíllera, ibílleria. (b). izena. IBILKERA. Ibiltzeko era, ibilkera. Manera de andar. Ibillera narrasa dauka gizon orrek./ Ibilleran antzemote jako basarrittara eztana.
2. ibíllera, ibílleria. (b). izena. Andanza. Egunero Donostiatik bueltia ein biarra ezta ibillera ona./ Ibillera txarrak eitteittue gaurko gaztiak./ Gizaju orrek darabiz ibillerak. Besterik zehazten ez denean, ibilera txarrak edo gogorrak.
ibílli. estepan. IBILI. Ibili ahoskatzen dute askok, adinekoek batez ere. 1. ibilli. (a). da aditza. Andar.
anasetik kaifasenera ibili. (d). esapidea. (Oñati) Zerbait lortzeko atzera eta aurrera ibili. Azkenian konsegidu arek, Anasetik Kaifasenera ibilli ondoren. andakatik mundakara ibilli. esapidea. "Galduta edo noraezean ibili." (Lar Antz). Sin. nunbaittetik nunbaittera. dabillen lekuan. (c). esapidea. "Edozein lekutan dabilela ere
. Mutiko ori tripazorririk barik ibilliko da dabillen lekuan.” (AAG Eibes) ibilli-ibilli eiñ. estepan. esapidea. "Zerbaitetan aritu, jardun. Ibilli-ibilli iñ, da oixe pasau jaku." (Lar Antz) zabizten-zabizten. esapidea. "Ibili eta ibili egin, ibili bitartean, jardun eta jardun. Oinddio ikusten nao, zabizten zabizten, Nekane ezkonduko dala zuek paiño lenao. Sin. ibilli-ibilli iñ; jokatu egiten da.» (Lar Antz). Sin. ibilli-ibilli eiñ. 2. ibilli, ibillíxa. estepan. (c). izena. IBILI, -XA. Ibiltzea. Caminata, el andar, el caminar, el viajar. Zuek ibilixa besteik eztaukazue buruan./ Ibilixak eztauka kalteik./ Ibilixan eztago otzik./ Ibilli bat eizu bazkaixa asentatzeko./ Arek eitten dittu ibillixak. ibilíxan-ibilíxan. (c). esapidea. Ibiltzearen edo jardutearen poderioz. Ibilixan-ibilixan, azkenian ikasi ein zeban pelotan.
ibilttári, ibilttaríxa. (c). izena. Oinez asko ibiltzen dena. Andarín. Ibilttari amorratua zan gure tio. Ibilgailuz dabilenari ere bai gaur egun.
ída, idía. (a). izena. (Angiozar, Elgeta, Leintz, Ubera) IRA. Pteridium aquilinum. Garoa. Helecho Idatan die gizonak. Sin. garo.
ídar, idárra. (b). izena. . Pisum sativum. Ilarra. Guisante. idar-bárri, idar-bárrixak. (b). izena. Guisantes frescos. Konejua saltsan jan dou idar-barrixekin. idár-parra, idár-párria. (b). izena. Idar landareei sartzen zaizkien makilatxo adardunak. Palos que se colocan a las plantas de los guisantes. Idar-parrak eitten ibili naiz aixkoriakin.
idaskátu. (d). IRASKáTU, IRESKATU. 1. idaskatu. (d). da aditza. IRASKATU. Jaki bat edo beste zerbait idaska (ardagaia) bezalakoa, lehorra eta malgua, bihurtu. Volverse un alimento u otra cosa como la yesca, seco y correoso. 2. idaskatu. aditza. "Secarse un árbol." (SB Eibetno).
ídaur, ídaurra. (b). izena. Elkarri sokatxoz loturiko makila lodi batez eta beste mehe batez eginiko esku-tresna, besteak beste babak jotzeko —aletzeko— erabiltzen dena. Mayal. Idaurra apurtu jat baba joten nebillela.
ídia. 1. ídia, idia. (c). izena. Asmoa, ideia. Plan, intención. Perretxikutara joateko idia neukan, baiña eurixa diardu./ Geunkan idia Txurrukan bazkai bat ein bia giñuala. Hil. Ik. ásmo. ídietan ibilli. (c). esapidea. íDIETAN JOAN, EGON.... Asmoetan ibili, etab. Beixa erosteko idietan joan da Elgoibarrera. 2. ídia, idia. (c). izena. IDEA. Iritzia, pentsakera. Idea, modo de pensar. Anai guztiak idia diferentetakuak die./ Bakoitzak bere idiak izateittu. IDEA entzuten da gehiago orain.
idíau. (d). aditza. Ideiatu. IDIAUTA EGON dio Hilarik "ados jarrita" zentzuan. Andik (Santoñako kartzelatik) abixatze otxela benteruai, andik libratzen zienian, alkarrekin idiauta erela ta amarretako bat eingo ebela. Hil.
idóbala, idóbalia. (b). izena. IROBALA. Listaria. Hari marroi, mehe eta gogorra. Hilo de bala. Cordel marrón, delgado y resistente. Idobaliakin lotu neban paketia.
ídolas. adberbioa. (Antzuola) "Asko, gogor; normalean euriari buruz esaten da. Eurixa idolas diardu.” (Lar Antz).
Etim.: hodei+lats, hodei-erreka, agian.
Sin. botaalán, goixan-béian. idulentzia-aize, idulentzia-aizia. (d). izena. (Oñati) Araotzen uda etorri baino lehentxoago batzuetan egon ohi den haize hozkirriari esaten zaio. Iparretik jotzen du. Idulentzia-aize onen ondoren asiko al da beinguan udia! Sin. Askazuri-aize. idúli. (c). da aditza. Irauli. Volcar. Zangan sartu ta burdi-garua iduli jakue. Gurdia albora etzan, batik bat. Sin. bulkáu, itxuli. idúri. IRURI, IRúI. 1. iduri, iduríxa. (d). izena. IRURI, IRUI. Ikatz xehea, ikatz-hondar bezala gelditzen dena. Cisco. Urbixara bidian ikusten da lengo txondor lekuetan idurixa. Gure amaren baserria Idurixo da, Goi-auzoan.
2. iduri, iduríxa. estepan. (d). izena. IRURI, IRUI. Gaztaina mota bat. Ik. gaztáiña. ie!. "Voz para arrear a caballos o mulos: ¡arre!. Lotan be ie! manduari Elgeta errekadistiak". (SB Eibetno).
iéska, ieskía. (c). izena. . IDáSKA, IRASKA. Fomes fomentarius. Ardagaia. Yesca, hongo yesquero Ieskia gordeta daukat elizara eruateko.
Zuhaitzei hazten zaien perretxiko gogorra. Paskua Egunean elizan urarekin batera bedeinkatu, sutu, eta gero etxeko sutara botatzen da, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrilak ibiltzen ziren baserriz baserri su-bedeinkatua partitzen. Sin. arbola-perretxiko. Ik. idaskátu. ígar. íAR. 1. igar, igárra. (c). adjektiboa. Lehorra, hezetasun gutxikoa. Egurragatik, batik bat. Seco, -a. Egur igarrak eziak baiño obeto eitten dau su. Ant. éze. 2. igar, igárra. (c). adjektiboa. Pertsonez, argala. Delgado, tratándose de personas. Eztozu ezautzen, surluze igar bat. Ik. árgal, fláko. zotza baiño iarraua izen. esapidea. Oso iharra izan. (Lar Antz). igári, igaríxa. (c). izena. Igari egitea. El nadar, el nado. Igarixak eztotsu eingo kalteik./ Anton igarira joan da.
igaríxan. (a). adberbioa. Igari egiten. Nadando Ikasi dozu igarixan? igarixan eiñ. (a). aditza. Nadar. Igarixan eittia gustatze jako.
Sin. uger eiñ. (Lein.). igarileku. 1. igarileku, igarilekua. izena. Boluko presapia zuan gure igarilekua. 2. igarileku, igarilekua. izena. (Eibar) "Piscina. Azken urtiotan asko indartu da pizina berbia, baiña jente nagusixak natural-natural darabil igarileku berbia. Kontuan izan 1934an Amañako presa onduan; Barrenengua basarri azpixan egin zala Eibarko lehenengo igarilekua, eta izen horrekin ezagutzen zala." (SB Eibetno)
|