|
ja!. (d). interjekzioa. Urduritasuna, presa, afana... adierazten duen esklamazioa. Neska koxkorrak giñanian, berriz, erromeixarako opilla, ezta, opilla ta tortillia, ezta. Ja! Sekula jan ezpagiñu bezelaxe bertara baiño len jan. Sot. (AA BergEus, 334. o.)/ Santa Maiñan atso pilla aundi bat begira, eta, ja! Mutillakin jatxi giñala etxekuei kontauko ete dotsen billurrakin, laga mutillai besotik eta... Sot. Gutxi entzuna.
jábe, jabía. (b). izena. ZEREN. Dueño. Zein da guardasol onen jabia?/ Zazpi etxen jabe da./ Ezta bere buruan jabe. ZEREN jabe edo jabea.
jábe eiñ. 1. jabe eiñ. (b). da aditza. Hacerse dueño, adueñarse. Poliki-poliki inguruko terreno guztien jabe ein zan. Sin. jabetu. 2. jabe eiñ. (c). da aditza. Hacerse responsable. Bera etzala orren jabe eitten.
jabetásun, jabetasúna. (c). izena. Propiedad. Etxian jabetasun agirixa notarixan i dao./ Papeletan argi agertzen da terreno orren jabetasuna.
jabétu. 1. jabetu. (c). da aditza. ZEREKIN. Apoderarse. Adueñarse. Neu jabetu naiz zure erlojuakin. ZEREKIN jabetu. Ik. jabe eiñ. 2. jabetu. (c). da aditza. Konturatu. Etza jabetzen zer pasau dakizun? jabonadura, jabonaduría. (c). izena. KO TABLIA. Arropari jaboia ematea garbitzeko. JABONADURAKO TABLIA esaten zaio horretarako erabiltzen den oholari.
JABONADURAKO TABLIA esaten zaio horretarako erabiltzen den oholari.
jabóndu. (c). du aditza. Jaboiaz igurtzi. Enjabonar. Da gero aura lixibia, ba, jabondu, ta an dana tolosturan ipiñi, sutako autxakin egosi... Hil. Jabondu, da gero uretan, urkorrientan, ur garbixan astinddu. Don.
jái. 1. jai, jáixak. (a). izena. Festak. Fiestas. Laster die Elorrixoko jaixak. Pluralean ia beti. Fiesta edo festa ez da ia sekula esaten zentzu honetan. Ik. fiésta. 2. jai. (a). Lanik egin behar eztako eguna. Aditza ondoan duela erabilia. Día de descanso laboral.
Biar jai artu biot medikuana joateko./ Aurten Paskuetan eztaukagu jairik. jai euki. (b). esapidea. JAI EGON. No tener ninguna oportunidad, nada que hacer. Alperrik abill, neska orrekin jai daukak./ Geixao ezpada zaintzen jai dauka pelotan./ Emen lan egiñ ezian, jai dago.
jai tta aste. (b). esapidea. Egunero, beti. Tanto en día laboral como en festivo. Esne partitzen jarduten dau jai tta aste, uda ta negu. Ik. jaiégun. jaiégun, jaiegúna. (b). izena. Día festivo. Jaieguna aillegau ta lan ein biarra tristia da.
Ant. astégun. jáiki. (a). da aditza. JEIKI. 1. jaiki. JAGI. Levantarse. Seiretan jaikitzen da egunero. Grabaketetan JAGI bat agertu zaigu. Eitten zoskun señoriak erlojua zertu, gu goizao jagitzeko, mezetarako, astuen moduan lana eitteko. Eli. jaikíxan. 1. jaikíxan. (c). adberbioa. Al galope (zaldia, astoa, txakurra). Atzo astuan jaikixan etorri nitzuan kaletik etxeraiño.
Sin. laukúan. 2. jaikíxan. (c). adberbioa. Bizikletan jarlekutik jaikita. Jaikixan igo najuan Elgetako aldapa guztia. Ant. jarritta. Ik. zutíttu. 2. jaiki, jeiki. (c). du aditza. Jeikierazi. Umiak siestatik jaiki dabe aittajuna./ Zegaittik jaiki nozu ain goiz?
3. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Zakila tentetu. Empinarse el pene. Orri oiñezkero etxakok jaiki be eingo./ Neska ori ikusi orduko jaikitze jatak. Inoiz adinekoei entzun diegu bazirela antzina "pastillas Jaiki" esaten zitzaienak. Garaiko "Viagra", itxura denez. Ik. tentetu. 4. jaiki. (d). da aditza. Ogi orea harrotu. Oria etxian eitten danian eromaixan —oramaixa orreaittik izengo da— “Oria eindda dao? Oria jaikitta dao?” Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi tta, epelian, jaiki eitten dok aura. Don./ Ogixa erriaz doia, ondo jaiki da, jaiki. Don.
5. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Ehiza-aberea bere gordelekutik irten ehiztariak eraginda. Nere muturran aurrian jaiki jatan erbixa. Ik. paráu. 6. jaiki, jaikíxa. (c). adjektiboa. Altivo, -a, orgulloso, -a. Ezta persona txarra, baiña jaiki samarra.
Ik. ténte, urten. 7. jaiki, jaikixa. (d). izena. Harrokeria.
eukixan jaikixa. (c). esapidea. Dirua izateak ematen duen harrokeria. Ez gure aberats barrixak asko ekixelako, baiña eukixaren jaikixa eban berakin. (SM Zirik)./Juan jakozen ari eukixan jaikixak; gizajuak ez eukan zer aora eruan, ezta ilda nun jausi be. (SM Zirik). Zera diosku idazle eibartarrak: "Eukiaren jaikia burua gora edo atzeruntz dabela ibiltzen diren aberats barriengatik esaten da". 8. jaiki, jaikixa. (d). izena. (Eibar) Garbo. Ikusizu zelako jaikixa daroian zure alabiak. (AAG Eibes)
jáio. (a). da aditza. JAIXO. Nacer.
JAIXO eta bere eratorriak ere bai, mendebal aldera, batik bat. Goiztxo jaio giñuztan!. esaera. GU BE JAIO GIñUZTAN BA!. "Zerbait ikusi ez edo ezagutu ez edo eduki ez duen pertsonak esaten du, bere garaian halakorik ez zelako. —Ama, ikusi zelako ordenadoria, alako, alako eta alako itten dau. —Gu be jaio giñuztanan ba!" (Lar Antz).
jaiúa izan. 1. jaiua izan. esapidea. JAIXUA IZAN. Jaiotakoa izan. Ori Elusun jaiua da.
2. jaiua izan. esapidea. JAIXUA IZAN. Trebea izan. Ni enok dantzarako jaiua.
jaiókera, jaiókeria. (c). izena. Jaiotzea. Nacimiento. Oso jaiokera txarra euki zeban./ Jaiokeratik eskuko atzaparrak falta jako./ Jaiokeratik da itxua. "Jaiokeratik", batik bat; gutxiago beste kasuetan.
jaiotérri, jaioterríxa. (c). izena. Pueblo natal. Berrogei urte kanpuan eindda gero etorri da jaioterrira.
jaiotétxe, jaiotetxía. (c). izena. Norbait jaiotako etxea. Casa natal. Pedro karnazeruan jaiotetxia erre da.
Jaka. inddarra Jakan. (c). esapidea. Indarra falta, indarra auzoan. Erronkia ugari arrixa errez jasoko zebala, baiña gero plazara urten eta zera, inddarra Jakan. Lehenengo (gerra aurrekoa, hain zuzen) tentsio altuko argindar-linea Jakatik zetorren. "Jakako linea" deitzen zitzaion. Hortik esapidea.
jáke, jakía. (d). izena. Jaka. Chaqueta, zamarra. Gure aittajunak jakia jazten zeban, ez txaketia. askotan.
Gure aitonak ez zuen beste hitzik erabiltzen txaketari deitzeko. Gabardina eta bestelako estalgarri handiei ere jake askotan. Ik. gában. jakédun. 1. jakedun, jakedúna. (d). izena. Jakea jantzita daramana. 2. jakedun, jakedúna. (d). izena. Gizarte-maila apalekoa. Ik. gabándun. jáki, jákixa. (d). izena. Alimento, pero parece que en Bergara solamente se dice asociado a "txarra" o "ona", en frases como esta:. Txakurra gaixoik dago, jaki txarren batek gaitz eindda ero.
jakínai, jakínaixa. (c). izena. Jakingura, jakinmina. Curiosidad, avidez de saber. Auzoko berrixen jakinai aundixa zeukan mojiak./ Baina, baina... zuk daukazu jakinaixa, zuk! Sin. jakingúra. Ik. jakínbiar. jakínbiar, jakínbiarra. (c). izena. Jakin-beharra. Jakiteko grina. Curiosidad desmedida. Batzuk iñon etxeko goraberen jakinbiarra izaten dabe./ Orren jakin-biarrak eztauka akaburik./ —Badaukazu nobixarik? —Ori da daukazun jakinbiarra. Jakinahi (eta jakingura) eta jakinbiar antzerakoak dira, baina jakinbiar-ek ikutu peioratibagoa du berez.
jakinduríxa, jakindurixía. (b). izena. JAKITURIXA. Sabiduría. Masajista orrek eztau jakindurixa aundirik eukiko, baiña eskua primerakua./ Bere jakindurixa guztia azaldu nai izaten dau./ Berak jakindurixaz, bere buruko inuzentzixatik. Hil./ Orretarako dittuk ire batxillerrok, jakiturixok eta medikuntzok? (SM Zirik)
jakingúra, jakinguría. (c). izena. Jakinahia, jakin-mina. Curiosidad. Preguntia preguntian gaiñian; Jesus, atso orrek dauka jakinguria.
Sin. jakínai. Ik. jakínbiar. jakíntsu. 1. jakintsu, jakintsúa. (b). adjektiboa. Jakinduria askokoa. Sabio, -a. Gizon jakintsua zan Barandiaran.
2. jakintsu, jakintsúa. (b). adjektiboa. Sarri erabiltzen da "sasijakintsu", "harro" esanahian, ironiaz. Ezautukozu Nikasio. Bai, beti berriketia darixola dabillen jakintsu bat.
jakintsukerixa, jakintsukerixia. (c). izena. Sasijakintsuaren esana edo ekintza. Arek beti jaukak jakintsukerixan bat.
jákiñ. 1. jakiñ. (a). du aditza. Saber. Eztakitt zure izena./ Orrek jakin daki (asko dakiela). Adineko banaka batzuek bakarrik darabilte /z/ pluralgilea: dazkitt, nezkixen, etab. eskumia eta ezkerra nun daukan jakiñ ez. esapidea. "Ezer ez jakin. Ezer eztok, eskumia eta ezkerra nun daukan etxakik, ta asko iritxixaorik etxuat ezautzen." (Lar Antz)
eztakitt zer, badakitt zer. (b). esapidea. BADAKITT ZER. No se qué, no se cuantos. Gizurterua nitzala, eztakitt zer badakitt zer.
eztakizu asko. (b). esapidea. No sabes bien. Eztakizu asko zelakuak esan dittuan zuregatik.
2. jakiñ. (b). aditza. Ohitura izan. Arek badaki zapatutan Anttoninera juaten. Eguraldiaz ere bai: Badaki martixan bero galantak eitten./ Badaki udazken ona eitten.
3. jakiñ. (c). du aditza. Gauza ezkutu bat, txori-habiak, batik bat, edo gordailuren bat non dagoen ezagutu. Saber donde se encuentra una cosa oculta, un nido, por ejemplo. Nik zortzi apixa dazkitt./ Orrek zozo-apixia daki./ Nik arrautza gordaillua dakitt.
4. jakíñ, jakíña. (b). adjektiboa. Begi-bistakoa, jakinekoa. Sabido, notorio. Kontu jakiña da ze pasau zan gure Txabolapian./ Ire kasua oso jakiña dok errixan. Ik. jakiñeko. 5. jakíñ, jakíña. (c). adjektiboa. Concreto, -a. Ez giñan geratu egun jakin baterako./ Leku jakiñian laga giltzia. Ik. jakiñeko. jakíña. (b). juntagailua. Noski, horixe. Claro, por supuesto. Eran ein juan da, jakiña, mozkortu. Ik. klaro. jakiñéko. 1. jakiñeko, jakiñekúa. (b). izenlaguna. Jakina, gauza jakina, bistakoa. Sabido, notorio. Karnetik barik zebillen kotxian da jakiñekua zan ze pasau bia jakon./ Jakiñeko gauzia da etxe orretako jiria. Ik. jakíñ. 2. jakiñeko, jakiñekúa. (c). izenlaguna. Aurrez pentsatutakoa, ados jarritakoa, konkretoa. Concreto; pensado o concertado previamente. Manifestaziño ondoren jakiñeko leku baten geldittuko ga, bestela eztou alkar topauko ta./ Durangora jakiñeko liburuak erostera joan bia da denporia galdu nai ezpada./ Jakiñekua zan pasau bia zana.
Ik. jakíñ. jakiñían. (b). adberbioa. JAKITTUNIEN (LEIN.). Jakinean. A sabiendas, al corriente. Jakiñian dago ama berandu joango naizena./ Anaian jakiñian arrapau zotsan dirua amai.
Jakiñian egon, batik bat. ZEREN edo NOREN jakiñian. JAKIÑ-JAKIÑÍAN. Aurrez jakinda, honelakoetan: Jakiñ-jakiñian ze pasau bia zan da ala be joan. JAKIÑÁN GAIÑÍAN. Jakinean. Jakiñan gaiñian jarrizu berandu baiño len. jakítun, jakitúna. (d). adjektiboa. Asko dakiena, jakintsua. Eskola asko dakiena, jaso dugun adibide bakarrean. Zuen moduko jakitunak ez ga gu; ez giñalako joan. Geu be joan bagiña nok daki noraiño aillegauko giñan. Fran. Gutxi erabilia.
jálgi. (d). da-du aditza. Landare batek hazia berez barreiatu. Echar una planta la simiente por sí sola. Bedar txarrak, sasoiz ezpadie etaratzen, azixa jalgitzen dabe./ Garixa jalgi, baiña ez gaixuaaittik; eldu dalako eta gero egualdi siku bat aillegatzen bada ba, bere kaskaratik ba sikatu ta jalgi. Don.
Belar txarrez, gehienbat. eztago garirik jalgitzen. esapidea. (Antzuola) "Inor zain ez dugunean edo presarik izateko arrazoirik ez dagoenean esan ohi da. Lehen garia jalgiz gero —urte guztian hari begira egon ondoren— bizimodu dena joanda zegoen. Eon zaitte trankill, ezaitte jun, eztao garirik jalgitzen da. Sin. umeik eztou laga negarrez etxian."(Lar Antz). jamon eiñ. aditza. (Antzuola, Aramaio) Jaramon egin, kaso egin. Ez naiz konturatzen berba diferenteik, bakizu, sekula etxat jamonik eiñ. (Lar Antz)./ Orri jamonik pez.
jan. 1. jan. (a). du aditza. Comer.
Ik. trípak játen. Irixa adar da guzti jan. esaera. IRIXA PERRA TA GUZTI JANGO NEUKEK. Gose handia denean esan ohi den esaera.
Irixa adar da guzti jango neukek.
Egon lo ta jango dek me. esaera. "Azkenengo ibiltzen denak edo mugitzen denak ez du ezer izango; DEK esan zuen lekukoak." (Lar Antz). berbía jan. (b). esapidea. Agindutakoa bete ez. Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta.
jaixon paretak. esapidea. "Pertsona bat ekonomikoki gaizki dagoenean, eta etxea besterik geratzen ez zaionean, jendeak esaten du: etzare ain gaizki be! Etxia beintzet badaukazu. Etxearen nagusiak hau esanez erantzuten du: jaixon paretak! Izan ere, etxeko hormek ez baitute jaten ematen." (Lar Antz). jan-jan eiñ. (c). esapidea. Asko jan. Inoren etxean jaten denean ohitura dute adinekoek zera esateko despedidarakoan: Ekarri eztou ezer eiñ, baiña bagoiaz jan-jan eindda./ -Guk jan-jan eiñ, ezpanak garbittu eta aide. -Bueno, bueno, urrenguan be etorri. Ik. éntzun-éntzun eiñ. txitiak beste jan. (c). esapidea. Oso gutxi jan. Gure amandriak txitia beste jaten dau aspaldixan.
2. jan. (c). dio aditza. (lagunartekoa.) Irabazi kirolean. Vencer en en deporte. Espriñian jan zotsan karreria Perurenak./ Aurten be Atletixak baietz ligia jan.
3. jan. (c). du-dio aditza. Gastar el dinero, estafar, quitar, privar... a alguien. Soziuak zeuzkan diru guztiak jan jotsan./ Amar milloi jan i dotsa bankuai./ Iru egunian jaten zeban sueldua.
4. jan. (c). du aditza. Gastar, desgastar, rebajar (con una lima, etc.). Kajoia ezpada kabitzen, ertzak limiakin jan eta sartuko da./ Pieza oni oinddio milimetro bat jan bia jako.
5. jan, jana. (a). izena. Janaria. Comida, alimento. Jana ta erana izan ezkero naikua dau. Sin. játeko. On egin janak eta kalterik ez edanak. esaera. (Lar Antz). Jaterakoan probetxu ona opatzeko esan ohi dena. jan-txákur, jan-txakúrra. (c). izena. Gorrón, parásito. —Aren moduko jan-txakurrekin taillerra ezin ondo joan./ Jan-txakur asko jabik aintzen eta gaixki bia juau. Jatorriz: jan besterik egiten ez duten txakurrak. —Ze txakur klase dok au? —Au, jan-txakurra janáldi. 1. janaldi, janaldíxa. (b). izena. Jate saioa. Sesión de comida. Atzo gaztaiñak erre giñuzen eta aze janaldixa ein giñuan./ Orrek janaldi baten iru txuleta igual jate jittuk.
2. janaldi, janaldíxa. (b). izena. Desfalco. Akordau zienerako egundoko janaldixa eindda zeukan ofizinistiak./ Ori bankutik bota zeben janaldixa ein zebalako.
JANALDIXA EIÑ, batik bat. Ik. désflako. janáriñ. (d). adberbioa. Gutxi janda. Habiendo comido poco. Gaur janariñ samar pasau dot eguna, estomagutik enabill ondo ta./ Orrek pe eztauka janariñ ibillitako itxuria.
jangárka, jangarkía. (d). adjektiboa. Jale txarra, mizkina. Inapetente. Jateko eskaxa danai esate jakok jangarkia, ume bat esate baterako. Klem. Sin. jangártsu. Ik. mízkiñ. jangóiko, jangoikúa. (a). izena. Dios.
Jangoikua, bat eta bera naikua. (c). esaera. jangoikuágaittik!. (c). interjekzioa. Por el amor de Dios! Gabian andrakumaik ez bakarrik jangoikuagaittik iñora e. Hil.
jangoikúa lagun. (c). Harridura adierazten duen esklamazioa. Por el amor de Dios. Au ipiñi erderaz da (tutik jakin gabe), erak e, jangoikua lagun, zelako barriak lurrian bueltaka. Aniz./Oiñ nola billauko juau guk atzera bidia? Illunduta ta, jangoikua lagun. Ba Zumarrara jun biako juau oiñez. Mertz.
jangoikuak aparta!. (c). interjekzioa. JANGOIKUAK APARTA. Harridura esapidea. Arek pe eztauke erruki aundirik, jangoikuak aparta! . jangoikuan izenian!. (b). interjekzioa. Por el amor de Dios. Limosnatxo bat Jangoikuan izenian.
jangoikuak pe eztaki. (b). esapidea. Asko. Jangoikuak pe eztaki zenbat sufridu daben asunto orrekin.
jangoikuán atzámar, jangoikúan atzámarrak. (d). izena. . JANGOIKUAN ATZAPAR. Lonicera periclymenum. Madreselva. Belar bakarra hazi beharrean tortotan hazten da. Normalean, bide bazterretan, pareta zaharretan eta etxe inguruetan hazten da. Pluralean izendatzen da. Sin. Jesukriston atzapar (Os.), Amaberjiñian atzapar (Eib.). jangoikuán katu, jangoikuán katúa. (d). izena. ZERUKO KATU, INFERNUKO KATU. Larva peluda de mariposa. Zeruko katu esaten zaio Oñatin eta Eibarren, eta infernuko katu beste zenbait lekutan.
|