|
ka | kakarasa | kalezátar-batzéille | kanpanilla bedar | kapritxóso, -a | kárgu | kártzela | katágorri | kazári | -kingo | klak | kokóla | konbidau | kóntra | kordátu | kostánera | kuéba | kurrinka ka. (c). interjekzioa. Ez dut uste, ezetzean nago. Norbaitek galdetutakoa ukatzeko erabiltzen den esklamazioa. Quía. —Badago amorraiñik errekan? —Ka..., apenas alerik dagon./ —Andra aura euskalduna da? —Ka..., eztakitt riojania eztan./ —Zer, agertu da lapurra? —Apenas, ka. Sarri apenas hitzarekin batera doa: ka, apenas edo apenas, ka, bietara.
Kaballerituen egun, Kaballerituen eguna. izen propioa. (Eibar) "Se llamaba así al jueves." (SB Eibetno).
kaballeríxa, kaballerixía. (c). izena. Especie caballar. Ferixan kaballerixa asko zan.
Don.k zaldi-ganaua ere esan ohi dela dio goiko testuinguruan. Zaldi-ganau asko zuan ferixan. Asto-ganau ere bai astoez. Ik. ardi-gánau. káballo. 1. káballo, káballua. (a). izena. Zaldia. Caballo. Gorlara goiaz kaballuak ikustera.
Ik. záldi. 2. Kaballo. (c). Zenbait pertsona handi eta hankaluzeren ezizena. Pelotari ona zan “Kaballo”.
3. káballo, káballua. (d). izena. Etxearen zurajeak dituen egur okerrak. Etxegintzan altura diferentziak libratzeko erabiltzen dira, batez ere. Kaballuak esate jakon; beste forma bat, normalmente izate zan okerra. Egur aundixa baiña okerra izate zan. Lar. Kaballua, konparaziñuan, ortik onaiñokua uekua bada, okerrian juan biedau, okerrian. Sebas.
Ez dira lantzen, basoan aukeratzen dira bete behar duten eginkizunaren arabera. Goierri aldean astazaldi esaten zaio. kabézera. 1. kabézera, kabézerak. (c). izena. Arnés que se coloca en la cabeza del ganado caballar, a la que van unidas las riendas. Ipiñixozu kabezerak astuai. Pluralean gehiago.
Ik. rámal. 2. kabézera, kabézerak. (c). izena. Karreristen lehengo burukoa. Chichonera.
kabídu. 1. kabidu. (a). da aditza. Caber. Eztakitt armaixo au kabiduko dan or.
2. kabidu. (c). da aditza. Sosegatu, baretu, konformatu; ironiazko esapideetan, batik bat. Sosegarse, aplacarse, conformarse. Aundigixa zuan errixan kabitzeko ta Madrillera joan zuan./ Trankill, trankill, denporiakin ori be kabidukok.
kabídu-éziñ, kabídu-eziña. (c). izena. Handigura, egonezina. Ansias de triunfar, de grandeza, riqueza, notoriedad... Len tabernia ipiñi zeban, gero dendia, oiñ erlojerixia..., jesus, orrek dauka kabidu-eziña.
Jende artean bultzaka ari denari ere kabidu-eziña daukala esan ohi zaio. Azen.: kabidú-éziñ ere bai. EURE PRAKETAN KABIDU ADI esaten zaio besteen arazoetan muturra sartzen duenari. práketan kabídu ézindda. (c). esapidea. Pozez zoratzen. Batzuetan harrokeria puntu bat adierazten du. Semiak karreria irabazi dabela ta praketan kabidu ezindda jeuan./ Praketan kabidu ezindda jaok kontzejal urten dabelako.
káfe. 1. kafe, kafía. (a). izena. KAPE. Café. KAPE, kápia ere entzunda gaude zaharrei. Azen.: káfia adinekoek.
kafé kónpleto, kafé kónpletua. Kafea, kopa eta puroa.
Sasoi baten asko hartzen zen. Apostu arrunta ere bazen: Atletixak baietz irabazi, kafe konpletua! 2. kafe, kafía. (d). izena. Cafetería. Pentsatzen dozue neska-mutillak kafera-ta? Neu be sekula kafian egoteke ezkondutakua naiz. Ez zan usatzen. Hil.
Orain kafeterixa. kafésne, kafesnía. (a). izena. KAFéTESNE, KAFIATESNE, KAFEKOLETXE. Café con leche. Behin Ariznoa tabernan neuk ikusia: sartu da Angiozarko gizon bat eta galdetu dio zerbitzariak: —Zer artuko dozu, kafesnia ala ebakia? —Kafekoletxia! káiku.
1. káiku, káikua. (d). izena. Ardiak jaisteko ontzia, helduleku bakarra eta barrura begira duena. Zurezkoa nahiz metalikoa. Recipiente para ordeñar ovejas de un solo mango dirigido hacia el interior. Kaikua esate jakuan ontzi bat izate zuan. Kerten bat eukitze juan barrutik. Biribilla bez. -Egurrezkuak? -Gure denporan ez, e; zinkazkuak. Klem.
2. káiku, káikua. (c). izena. Mendira joateko-eta mendigoizaleek erabiltzen duten jaka; gorri-beltza edo berde-beltza, gehienetan. Chaqueta montañera, de color generalmente verdinegro o rojinegro. Kaikua, kaletarrak eta mendira joateko bai, baiña basarrittarrak e, artillezko jertsiak eta bai. Klem.
3. káiku, káikua. (d). adjektiboa. Ergela, kirtena. Ixildu ari kaikuoi alakuoi. Galdu samartua.
káillu, kaillúa. (a). izena. Azal gogorgunea, eskuetakoa, batik bat. Callo. Eskuak kailluz beteta dauzka.
Ez dira berez minberak, babesleak baizik. Txerriaren azalari gaillu. káiña. 1. káiña, káiñia. (a). izena. Caña de pescar. Artu kaiñia ta goazen Ondarruara.
2. káiña, káiñia. (c). izena. La caña del hueso, en contraposición a junta. Nik arrezkero beti kaiñatik ebaten notsan (buztana bildotsari). Kaiñia e, juntatik barik erdittik. Luis.
kaiñabéra, kaiñabería. (b). izena. . Arundo donax. Leku hezetan, istingi eta errekondoetan, batik bat, egoten den landare luze ezaguna. Caña. Kaiñaberak onak die baba-parratarako.
kaiñáda. 1. kaiñada, kaiñadía. (c). izena. Muina duen hezurra. Cañada, hueso que contiene tuétano. Muna etaratzen jakon azurra kaiñadia izaten dok; kaiñua, erdixan zulua eukitze jok eta. Kaiñadia muna daukana. Klem.
2. kaiñada, kaiñadía. (d). izena. Bernazurra. Tibia. Mugan bera jausi eta kaiñadia apurtu eban. (AAG Eibes).
kaiñeríxa, kaiñerixía. (c). izena. Cañería, caño. Kaiñerixak trabau die ta ur guztia kalian bera dator.
kaiñónazo, kaiñónazua. (c). izena. Cañonazo. Zortzi egunian bautizau barik euki giñuan, kaiñonazua kaiñonazuan geiñian, buenoo, arek zien egunak. Ben.
káiñu, kaiñúa. (c). izena. Soroetan, lurpean aspaldi eginak diren drenajeko urbideak. Caño, en particular el de tierra de labranza. Goldaketarakuan iñoiz golda-muturrak kaiñua arrapau izan dau./ Lengo kaiñu zarrak ondatuta dare.
kaiola, kaiolia. (d). izena. Oihalaren diseinua programatzeko ehundegiak duen tresna. Pieza del telar que sirve para programar el diseño de la tela. Gero, dibujua markatzeko goixan eoten zan aparato bat barilla askokin, eta orri esate jakon, itxuriagatik, kaiolia; ta makineta be bai. Josu.
Ehundegi tradizionalak ez zuen honelakorik, haren ondorengoak bai. Marrazkiak-eta egiteko balio zuen. Sin. makineta. 2. káixo, káixua. (d). izena. Larus sp. Kaioa. Gaviota. Lehenago hitz arrunta omen zen, baina orain gabiota esan ohi da. Esan beharra dago kaioak Bergararaino heldu ohi direla neguan eta aspaldi honetan udan ere bai inoiz.
1. káixo!. (a). interjekzioa. Hola, que tal. Kaixo, ze moduz? . -Kaixo, gizon. -Zer moduz Mixon? -Ondo Beteixon. -Jun da preguntaixon. esaera. Agurtzeko esaera. Mixo eta Beteixo Antzuolako bi baserri dira. Ik. ola!, ola!. káixola. 1. káixola, káixolía. (a). izena. Kaiola. Jaula. Txorixak kaixolatik iges ein ddau.
2. káixola, káixolia. (a). izena. (Leintz, Oñati) Habia. Sin. ápixa. kája, kajía. (a). izena. Caja.
kajia ipini. (a). Denen artean gastatu beharreko dirua denek ipini. Kajia ipiñikou? Amarna euro. kajero izan. (a). Kajaren eramale eta arduradun izan. kajá-kánbixo, kajá-kánbixua. (b). izena. Caja de cambios de un vehículo. Kaja-kanbixua apurtu jatak.
kajáko, kajakúa. estepan. (c). izena. Hospiziokoa. Hospiciano. Semetzat jaukek, baiña bera izatez kajakua dok. Sin. erríko, óspizioko. Ik. sasíko. kajetola. "Gabonetan gozotegiek prestatzen zituzten egurrezko menbrillo-kajak. Zer gabon sari emon detsue? —Kajetola". (Etxba Eib).
káka. 1. káka, káka. (a). izena. Mierda. Mugagabean eta mugatuan berdin.
Umia ein zon, kaka ein zon. esaera. (sic). Umea den lekuan kaka ugari dela, alegia. Bitxia da zon hori, eban edo zeban esaten baita hemen. eta kaka. (c). interjekzioa. Eta ezer ez! Nahi ez dena gertatzen denean. Eskiatzera joango giñala eta azkenian kaka.
kaka burutik bera eiñ. (c). esapidea. Nahi duten guztia egin norbaiti. Umiak kaka burutik bera eitten dotse maixu berrixai.
komentario 1 kaka dárixola egon. esapidea. KAKA EINDDA EGON. Urduri edo beldurrez egon. Karreria daukanian kaka darixola egoten da.
kaka eiñ. 1. kaka eiñ. (a). aditza. Cagar.
2. kaka eiñ. (c). esapidea. (arrunkeria.) Porrot egin. Aidian irabazten asi zuan, baiña azkenian kaka ein juan.
kaka jan. (d). esapidea. (arrunkeria.) Sarri entzun dut, mondrauetar hizkeraz esana, norbaiti tontoa dela aurpegira esateko, baina graziaz, honoko esaldia:. I tontúa áz ala kaká jaten dok? . kaka jaik-in!. (c). esapidea. Iraintzeko erabilia. Badu kubatarren "comemierda" irainaren antza. kaka morralían!. (b). interjekzioa. KAKA MORRALíAN. Mierda! Gaur Realan partidua ikustera joango giñala, ta kaka morralian! Suspendidu ein dda./ Kaka morralian! etxian aaztu jata liburua? Gaurko neska-mutikoei entzuten zaie inoiz; harrigarria egiten zaigu, horrelako gutxi esaten baitute. Adinekoen artean ez da oso erabilia.
Kaka morralien, iru xemeiko jornalien. esaera. (Leintz) kakatára bota. (c). esapidea. Gaizki hitz egin norbaitez, desprestijiatzen saiatu. Gurasuak kakatara bota zeben maixua. Ik. lúrpian sartu. kakatára bialdu. (c). esapidea. Haizea hartzera bidali. Dirua eskatu zostanian, kakatara bialdu najuan. Sin. aizía ártzera biáldu. 2. káka. (a). izena. (haur hizkera.) Gauza zikina, zikinkeria. Cosa sucia (inf.). Lierni!, kaka!, bota ori!/ Umiak kaka guztiak eskutan artzeittue.
3. kakía. (d). adberbioa. Amorragarria. Fastidioso. Auraxe da benetan personia kakia. Mugatuan bakarrik.
4. kaka-. (c). Aurrizki gisa, txarra, eskasa. Au da kakalangintzia egin doguna. Atsalde guztia labrantzan eta len baiño txarrago laga./ Au da kaka-egualdixa daukaguna gaur./ Ni enajoiak kaka-pelota orrekin jokatzera.
kakaberáko, kakaberakúa. (b). izena. Diarrea. Umiak kakaberakuakin dabitz. Sin. beráko. Ik. kakalarri, kakapirri. kakagúra, kakaguría. (a). izena. Ganas de cagar.
kakaguríak. (b). adberbioa. Kaka egiteko gogoz. Kakaguriak nator Errenteriatik. Ik. logúra. kakaíñan. (b). adberbioa. Kakaginan, kaka egiten. Cagando. Pello kakaiñan dago. ZERTAN. Baita ZERTATIK eta ZERTARA: Kakaiñatik nator./ Kakaiñara noia. Lau silaba ditu: ka-ka-í-ñan. Garbi ageri da /g/ ahoskatzen ez bada ere badela haren kontzientzia. Ik. txixaíñan. kakaiñéro, kakaiñerúa. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Kakatia. Cagón. Ander kakaiñero... Burla gisa, gehienbat. Sin. kákati. kakálardo.
1. kakálardo, kakálardua. (c). izena. Cervus lucanus. Udako ilunabarretan hegan ibiltzen den zomorro adar handia. Ciervo volador. Kakalarduak baldar-baldar eitten dabe egaran. Adardun kakalardua ere bai. Sin. arabako zezen. 2. kakálardo, kakálardua. (c). izena. Satsetako zomorro beltza. Escarabajo estercolero. 3. kakálardo, kakálardua. (c). adjektiboa. Petrala. Pelma, latoso, -a. Aspertuta nago ume kakalardo onekin.
kakalárri. 1. kakalarri, kakalarríxa. (c). izena. Beherakoa. Diarrea. Ik. beráko. 2. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Zazpikia, lasai egon ezin dena. Inquieto, -a, de poco asiento. Kokoteraiño najaon ume kakalarri onekin.
Adinekoek gutxi erabilia. Bergarako kalean entzun dut, gehienbat. Sin. kakapirri. Ik. zázpiki. 3. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Erraz beldurtzen dena. Miedoso, -a. Enitzakek manifestaziñora joango ire moduko kakalarri batekin.
kakáleku. 1. kakaleku, kakalekua. (c). izena. Kaka egiten den lekua, zela-halako komuna.
2. kakáleku, kakálekua. (c). izena. (lagunartekoa.) Ipurdia. (umorezkoa).
kakalekua beian euki. esapidea. Norbait txikia dela esateko modu umoretsu eta basto samarra. Ik pe, nere antzera, kakalekua beian.
kakámokordo, kakámokordua. (b). izena. Cagada, excremento. Kakamokordo galantak eingo jittuk orrek. Baita mokordo, soilik, ere.
Sin. mókordo. kakámutiko, kakámutikoa. (c). izena. Imberbe, crío. Kokoteraiño najaok kakamutiko demonio orrekin./ Kakamutiko batek irabazi zotsan. Ik. kakáume. Oiñ erozein kakamutikok jauzkak berrogei urte. (c). esaera. Zenbait adinekori entzun diogun esaera, modu umoretsuan, eurek kakamutiko gisa ezagututakoak ere zahartuz doazela adierazteko.
kakánaaste, kakánaastia. (b). izena. Istilua. Follón, enredo. Eztakizu zelako kakanaastia sortu zan auzo-alkatien gaiñian./ Papelei begiratzen asi zanian egundoko kakanaastia agertu zan. Ik. naáste-borráste. kakánarro, kakánarrua. (c). adjektiboa. Txikia, nanoa; pertsonez, ia bakarrik. "Persona físicamente ruin." (Etxba Eib). Bigotedun kakanarro batek ein jostan interrogatorixua.
|