|
laar | laiñótu | lantégi | larrigúra | laztándu | lepázur | lima-auts | lixibáldi | lontzena | luízi laárdei, laárdeixa. (d). izena. Larrak nagusi diren lekua. Zarzal. Saill aundi bat laarra jak an, dana laardeixa jak an. Don. Ik. lar. lábaiña. 1. lábaiña, lábaiñia. (b). izena. Navaja de afeitar. Oinddio be bada labaiñiakin bizarra kentzen daben jentia. Ik. kútxillo. lábaiñia baiño zorrótzaua. (c). esapidea. Oso zorrotza. 2. labaiña, labaiñia. izena. (Eibar) "Damaskiñau bihar dan gaiñazala pikatzeko (arraixatzeko) erraminttia." (SB Eibetno). lában. 1. laban, labána. (a). adjektiboa. Irristakorra. Resbaladizo. Izotza ein ddau ta oso labana dago bidia.
lában eiñ. (a). du aditza. Labandu. Resbalar. Bedarretan laban ein dda estatara jausi naiz. Sin. írrist eiñ, labandu. 2. laban, labana. (d). adjektiboa. Lausengaria. Adulador, -a.
labándu. 1. labandu. (a). da aditza. Laban egin. Resbalar. Miñ artu dau eskillaratan labanduta. Sin. írrist eiñ, lában eiñ. 2. labandu. (c). da aditza. Laban bihurtu. Volverse resbaladizo. Mendebala zeuan eta frontoia partidu erdirako ziero labandu zan.
labankára. LABANKADA. 1. labankara, labankaría. (b). izena. Resbalón, patinazo, desliz. Labankaria an da labankaria emen etorri giñan Urbixatik bera./ Bein ezkondu nitzuan baiña berriz etxuat eukiko olako labankaraik.
2. labankara, labankaria. izena. (Antzuola) "Umeak jolasteko txirrista." (Lar Antz).
labari, labaríxa. izena. (Eibar) "Okina. Eibarko labarixan seme bat deportista entzuna izan zan.” (AAG Eibes).
laba-txirtxil. 1. laba-txirtxill, laba-txirtxilla. izena. (Eibar) "Etxeetan egoten den txirtxilla. Laba-txirtxillak Gabonetan be ixildu gabe kantatzen dau.” (AAG Eibes)
2. laba-txirtxill, laba-txirtxilla. izena. (Eibar) Cucaracha.
lábe, labía. (a). izena. LáBA (UB., ANG.).. Horno. El del pan, por antonomasia. Ezta txarra antxumia labian erreta./ —Karabá! —Kaskaria labará! Ik. karábaka. labeáldi, labealdíxa. (c). izena. Labean ogia edo beste zerbait egiten den aldi bakoitza. Hornada. Aierdikuak egunian iru labealdi ta geixao be eitteittue. Sin. labesu.
labe-atáka, labe-atakía. (d). izena. Labe-ahoa. La boca del horno; del pan, generalmente. Labe-tapia..., ba atakian tapia; labe-atakia esan izen dok, eta aretxen tapia. Atakia izaten dok pa auraxe, zulua. Klem.
Ik. atáka, labe-tápa. labe-itxuski, labe-itsuskixa. izena. "Sutako brasa baztertzeko erabiltzen den erratza." (Lar Antz). Sin. labe-zátar. labekára, labekaría. (c). izena. Labealdi baten edukia. El contenido de una hornada. Labekara osua alperrik galdu jakuen azkarri txarra erabiltziagaittik.
labésu. LABéKO Sú. 1. labesu, labesúa. (c). izena. LABEKO SU. Ogia labean egitearen ekintza. La acción de hacer el pan. Astero eitte zan basarrixan labesua./ Ekarrizu pare bar abar sorta labesurako./ Makiña bat labeko su einddakuak gaittun. LABESUA EIÑ, batik bat. Mugatuan, labéko súa edo labekosúa ere bai.
2. labesu, labesúa. (c). izena. LABEKO SU. Labealdia, labealdi bakoitza. Hornada de pan. Lenengo labesuko ogixa bigarrena baiño obeto erreta dago. Sin. labeáldi. labétxe, labetxía. (c). izena. LABETXU. Txabola edo estalpe batean dagoen labea. Horno de pan situado en una chabola o cobertizo. Meterioneko labetxia aspaldi bota zan.
labe-zátar, labe-zatárra. (d). izena. Labea garbitzeko erratza; aipuan dator deskrizioa. Barredero de horno. Guk labe-zatarra esaten gontsan: arbi-ostro ero garo berde ero, berde moltso bat aga baten puntan batu da sua baztar batera batzeko. Don.
labóre, laboría. (c). izena. Garia, garagarra, artoa. Cereal. Len labore asko artze zan emen baiña oiñ artua bakarrik. Oso hitz arrunta baserritarren artean.
labóre-lúr, labóre-lúrra. (c). izena. Laborea hartzen den lurra. Kastilla aldekuak emenguak baiño labore-lur obiak dittuk.
labore-úrte, labore-urtía. (c). izena. Laborea hartzen den urtea, ona edo txarra, batik bat. Aurtengua labore-urte ona izan da. Ik. arto-gári. labrádore, labradoría. (c). izena. Laboraria, nekazaria. Labrador Riojako jentia, geixena labradoria da.
Euskal Herritik kanpokoez aritzerakoan, batik bat. Hemengoa baserritarra lábrantza, lábrantzia. (b). izena. Laborantza. Labranza; sobre todo en el sentido concreto de tierra labrada. Eurixa ein ddau ta eztago labrantzarako giroik./ Frantzia-Euskal Herrixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da. Agian iparraldeko laborantza hitzak baino zentzu hertsiagoa du. labrau. 1. labráu. (b). aditza. Lurra landu. 2. labrau. (b). aditza. Egurra landu. Labrar. —Korapillua bistarako dotoria da? —Bai; aura labratzen danian oso edarra urtetzen jok. Sebas. Sin. landu. lafíau. (c). da aditza. (lagunartekoa.) LAPíAU. Mozkortu. Emborracharse. Sardaua probau bia giñuala-ta, asi giñuztan tonto-tonto, ta azkenerako danok lafiauta./ Gaur majo lapiauta jak ori. Don. Ik. atxurtu. lága. 1. laga. (a). du-dio aditza. Dejar. Sukaldian laga dot poltsia. ZERI laga, horrelakoetan: LANÁI, ERANÁI, ÉRRETZIAI, NÓBIXIAI... LAGA. Istantzerarte ibilli lanian da, artu otarria, ta etxera aguro, laga afaixai tta. Hil. Pertsonekiko jokaeran ere NOR-NORI-NORK entzuten da, batik bat. Mutillakin jatxi giñala etxekuei kontauko ete dotsen billurrakin, laga mutillai besotik-eta
Sot. (AA BergEus)./ Lagaidazu bakian, mesedez./ Negarrez laga zotsan maixuak. Adinekoek ere hala diote, nahiz eta ez beti. Ez dakigu ziur aditz honen erabilera zaharra hala delako edota aspaldi hasi zelako nahasten. Badirudi ekin-en antonimoa den erabileretan, honen portaera berdina duela. Bestetan, agian, NOR-NORK beharko luke, baina analogiaz NOR-NORI-NORK esaten da. JJp.k LARGA eta LAGA biak darabiltza. Makiña bat dotriña ikesi biar izeten jakon. Bieko. Bestela kalabazia. Urrengo urterako artian larga. JJp./ Aura larga zan e, gari zeuela, azkenian laga zan. JJp. Nun artu, an laga. esaera. "Gauzak hartutako lekuan laga behar dira." (Lar Antz). lagaixok/n!. (c). Ez ezak pentsa. Déjate. Lagaixok. Eriotza beti dok bildurgarrixa. (Etxba Eib) lagía laga. (c). esapidea. Behin gauza bat —lana, proiektua...— utzi zela, eta ez zela berriro hartu adierazten duen esapidea. Locución que indica que se dejó algo provisionalmente, pero en realidad, definitivamente. Illuna zetorrela-ta, urrengo egunian batzekotan laga giñuzen bi sagar arbola, baiña badakizu, lagia laga, ta bertan usteldu die.
laga egin bia jako. (c). esapidea. Ona, kalitate onekoa, trebea... dela. Riojako ardauai laga egin bia jako./ Orri txistiak kontatzen laga egin bia jakok.
2. lagía, lagía. (d). adjektiboa. Utzia, jareina. Dejado, -a. Mutil ona da baiña oso lagia bere gauzekin./ Laster galduko jok giltzia, ain dok lagia eze. Mugatuan bakarrik. Sin. jaráiñ. lágun. 1. lagun, lagúna. (a). izena. Amigo, -a, compañero, -a.
lágun artu. (c). du aditza. Ekintza bat egiteko norbaitekin elkartu. Beran moduko bi kalamidade lagun artuta ein juan atrakua./ Mendira joateko ezizu erozeiñ lagun artu. Ik. aixkíre. lagun-modúko, lagun-modukúa. (c). izena. Lagun-lagunak ere ez, baina zerbait bai. Arek lagunak eta lagun-modukuak alde guztittan dauzka.
2. lagun, lagúna. (b). izena. Persona. Amabost milla lagun kabitzen die belodromuan./ Eztot sekula ainbeste lagun batera ikusi. Ia beti zenbatzaileekin eta mugagabean.
3. lagun, lagúna. (b). izena. Bizilagun. Habitante. Zenbat lagun bizi da zure errixan? Ia beti zenbatzaileekin eta mugagabean.
4. lagun, lagúna. (b). izena. Zapata eta galtzerdietan, adibidez, parearen beste alea. Galtza bakarra zeuan labadoran. Onen laguna nun dan badakizu?
5. lágun eiñ. (b). dio aditza. Acompañar, hacer compañía. Tia gaixoik dago oian da lagun eittera joaten jako gure ama./ Tio txoferra da ta berakin iñoiz Barzelonara joaten naiz lagun eiñaz. Ik. lagundu. 6. lágun eiñ. (b). da aditza. Hacerse amigo, -a. Arrantzale baten lagun ein giñan Ondarruan.
lagúnarte, lagúnartia. (c). izena. La cuadrilla, la compañía, el ambiente de los amigos. Ondo bizi ei da Ameriketan, baiña emengo lagunartia falta i jako./ Andriai iges eiñ da lagunartera joaten da./ Lagunarte ederrian pasau giñuan eguna.
lagúndu. 1. lagundu. (a). dio aditza. Ayudar. Muebliak jasotzen lagundu dost.
2. lagundu. (a). dio aditza. Acompañar. Nai bozu gustora lagundukotsut etxeraiño. NOR-NORI-NORK. Ik. lágun eiñ. 3. lagundu. (c). da aditza. Adiskidetu. Amigarse de nuevo. Umiak asarretu orduko laguntzen die. Sin. aixkirátu. lagungárri, lagungarríxa. (c). izena. Zerbaiti laguntzen dion zera. Lo que acompaña o ayuda a algo. Ardaua gaztaian lagungarri ona da./ Nerekin ainbeste akordatze ziela jakittia lagungarri izan jatan.
laguntásun. 1. laguntasun, laguntasúna. (b). izena. Ayuda. Laguntasun edarra emoten jao alabiak amai./ Ipuiñ asko ta laguntasun gutxi ufalak arrapautakuendako. Sin. láguntza. 2. laguntasun, laguntasúna. (c). izena. Compañía. Bakarrik bizi da ta laguntasun puxkat ondo etorriko jako./ Telebisiñuak laguntasun aundixa eitten dau.
lagúntxo, laguntxúa. (c). izena. Lagun mina (adiskidea, nobioa, maitalea...). Amigo/a íntimo/a. Zapaturo Donostiara joaten da, an dauka bere laguntxua ta./ Gure neskatilliak primeran pasatzen dau bere laguntxuekin. -txo hemen ez da txikigarria, bihozkoia baizik. Azen.: láguntxo ere bai.
láguntza, láguntzia. (c). izena. Laguntasuna. Ayuda, auxilio. Laguntza gutxi dauka basarrittarrak. Sin. laguntasun. laguntzáille. 1. laguntzaille, laguntzaillía. (b). izena. Lagun egiten duena. Acompañante. Gaur laguntzailliakin etorri da txoferra.
2. laguntzaille, laguntzaillía. (b). izena. Zerbaitetan laguntzen duena. El/la que colabora en algo. Olako laguntzailliakin derrepente eitten da zaltaiko lana.
lagúnzar, lagúnzarra. (c). izena. LáGUN ZáR. Aspaldiko lagun ona. Viejo amigo. Lagunzarrak izen arren idea diferentetakuak die.
Aspaldiko laguna, besterik gabe, ere bai. Enok ezautzen? Ez aiz akordatzen soldauxkan? Bai gizona, gu lagunzarrak gaittuk. LÁGUN ZÁR, bi hitzetan, ere bai. láiñ. (b). juntagailua. Adina. Tanto como. Eztaki frantses asko, baiña defenditzeko laiñ bai./ Ik badakik euretako laiñ. -ENDAKO, -RAKO edo -T(z)EKO laiñ. Ik. ainbat, áiña, beste. laiñeza, laiñezía. (d). izena. Umearen edo gaztearen harrokeria nagusiekiko. Laiñezak dauzka ume honek. Gutxi erabilia gure eskualdean. laiñeztu. (d). da aditza. Harrotu edo putzak hartu, honelakoetan:. Gaztiak burla egin zotsen maistriai eta onek kargu artu zotsenian laiñeztu ein jakozen. Edo aitak umeari: Kontuz, laiñeztu barik, e! Gutxi erabilia.
láiño, laiñúa. (a). izena. Nube, niebla (orokorra). Laiño beltzak agiri die./ Goizian laiño itxi-itxixa zeuan. Galdara maillaztua esaten omen zitzaion aspaldi Angiozarren forma bereziko laino batzuei. Aramaion, laiño maillatuek bildotsak ematen dutenei. Oñatin, laiño litxakiñak laino meheei, litxak bezalakoei.
tripaki-laiño, tripaki-laiñuak. izena. (Angiozar, Antzuola) "Los cirros (nubes)." (Izag Antz). Ik. beláiño. laiñópasa, -e, laiñópasia. (c). izena. Lainoak zerutik abiada handian pasatzen direneko eguraldia. Aize aundixa ibili da gabian. Gaur goizian be laiñopasia egon da, baiña atsaldian berotu ein biar ei dau.
láiñope. (c). adberbioa. Zerua estalita. Nublado. —Gaurko eguna be laiñope juango da./ Atzo be laiñope ein zeban eta gaur be bai.
Udan erabiltzen da, batez ere, euririk ez baina eguzkirik ere egiten ez duen egunei buruz. Laiñope joan, egon, euki, eiñ. Bera soilik ere bai: —Ze egualdi eingo ete dau biar? —Laiñope.
|