Bergara.net
Hemen zaude:   Hasiera » Hiztegia
A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
o. Ik. ero.
oazal, oazala. (d). izena. Oheko koltxaren funda.   Funda de la colcha. Gero ari oazal ari tamaño olako franja bat eitteutsen, añil koloreko aproposko arixakin. Hil. Ehunezkoak ziren, eta alde batean hari urdinez egindako bordadu bat zeramaten; bordadu honi alkatona deitzen zitzaion. Borlak ere jartzen zitzaizkion zintzilizka.
oba. Ik. óbe.
óbari, óbarixa. izena. "La cantidad u objeto que se da en un contrato además de la cosa cambiada." (Izag Antz).
1. obátu. (b). dio aditza. EBáTU, OGATU, ORATU. Heldu, oratu.   Agarrar, asir. Obatu eidazu eskutik polittorrek./ Illetatik obatu dotsa. Sin. eldu.
2. obatu. Ik. obétu.
óbe. OBA (UB., ANG.). 1. obe, obía. (a). adjektiboa. Hobea.   Mejor. Zure jertsia obia da. obíao, obíaua. (a). adjektiboa. Hobeagoa, hobea. Obe-rekin batera erabiltzen da. Onaua (onagoa) ere entzun daiteke, eta ez umeen artean bakarrik. obe bai!. (b). esapidea. Ojala! Obe bai alkar artzeko gauza izango bagiña, baiña eztaukat esperantzaik. obían dago. (c). esapidea. Premia ederra du, honelakoetan:. Ate ori konponduta balego obian dago./ Autua garajera eruanda balego obian dago. Sarri samar entzuten bada ere, ez dugu inoiz idatzita ikusi. obé bíarrez. (c). esapidea. OBé BIARRIAN, ON BIARREZ. Hobe ustean.   Con la mejor intención, de buena fé. Obe biarrez esan notsan dirua lagako notsala ta gaizki artu zostan./ Arek pe obe biarrez jardungo zeben baiña ziero gizajotu zeben mutikua ainbeste mimokin. ola obe. (b). esapidea. Modu horretara hobe. Baita: barik obe, artuta obe, etzanda obe… Jan barik ondo ibiliko ga, baiña janda obe. 2. óbe izan. (a). da aditza. óBA IZAN. (A, UB.). Ser mejor. Obe dozu ixiltzia. Geroaldia obeko edo obe izango. Obeko leuke orrek zorrak pagauko balittu.
obedezídu. (b). du aditza. Obedecer.
obedíente, obedíentia. (a). adjektiboa. Obediente. Oso mutiko obedientia da.
obeitu. aditza. (Eibar) "Obeditu, amore eman.   Rendirse" Da emon-emon eiñ da golpez mazpilduta laga ei eban, azpixan artu ta obeitzen ebala esan arte. (SM Ezten).
obéko, obekúa. (b). izenlaguna. Onagokoa.   De mejor. Eztaukazu itxura obeko sagarrik./ Oingo nobixuoi familixa obekua da itxuria.
obendu. Iraindu. "Obendu in ddau: le ha ofendido, le ha disgustado." (Izag Antz).
oberáko, oberakúa. (c). izena. Hoberako joera.   Mejoría. Azkenengo egunetan ez ei dauka oberakoik, koittauak./ Gaixki dabill industria, baiña laster ei dator oberakua. Gaixoez, batik bat.
1. oberátu. (c). da-du aditza. Mejorar. Tratándose de enfermos, sobre todo. Indiziñua artu zebanian belaxe oberatu zan.
2. oberatu. Ik. oerátu.
obéto. (a). adberbioa. Hobeto.   Mejor. Gu baiño obeto bizi da. askok nai baiño obeto. (c). esapidea. Zer moduz bizi haiz? galderari ohiko erantzuna garai batean. Ondo bizi aiz, ala? —Askok nai baiño obeto. Iñok iñondako etxaukak desio onik, eta orregaitik nai juek ni ezkontzia. (SM Zirik).
obétu. (b). da-du aditza. OBáTU (UB.). Hobe bihurtu.   Mejorar. Eurixokin bidiak eztie bape obetu. Mejorau ere asko entzuten da.
-obi. atzizkia. Ik. ikaztoi, kárabi.
óbillo, óbillua. (b). izena. Hari-pelota gogorra.   Ovillo. Nasaiari, besoan batutakoari-eta, mataza.
óbispo, óbispua. (a). izena. Obispo. Pertsona handiusteko edo "jakintsu" zenbaiti ere "Obispua" deitu izan zaio. Lasaiei ere bai: Zu oinddio obispo ingo zaittue. (Lar Antz). komentario 1 Obispo itteko lenengo monagillo izen bi da. esaera. (Antzuola) "Ezer ez da berez lortzen edo jakiten. (Lar Antz). Sin. Obispo ezta jaiotzen." (Lar Antz). óbispo batek bedeinkatuála. (d). esaera. Ugari, asko.(Umorezko esapidea). Aurten obispo batek bedeinkatuala tomate artu juau.
obíspo-tálo, obíspo-tálua. (d). izena. Gari-irinez eta urez egiten zen taloa.   Talo hecho de harina de trigo y agua. Obispo-talua esate jakuan. Talo-palan erretzen zuan, orduan beeko sua zuan da. Klem.
oblígau. 1. obligau. (a). du aditza. Obligar. Enintzakek fubolera joango obligauta be. 2. obligau. aditza. Bultza eginez mogitu objektu astun bat (?).
obligazíño, obligaziñúa. (a). izena. Obligación.
óbra, óbria. (a). izena. Obra. Orrek obratan eitten dau lan./ Azelakotxe obria dan autopistia.
obrámentu, obrámentua. (d). izena. (eufemismoa.) Kaka, eta hori egitea.   Hez fecal, y también la acción de defecar. Obramentuan odola ein ddot eta arduratan nago./ Berakua dagonian bost minututik bost minutura obramentua./ Obramentu txarra eitten dau. Don. Ik. obráu.
obráu. (d). du aditza. (eufemismoa.) Kaka egin.   Defecar. Azkenian gaur goizian obrau dot. Ik. kaka eiñ, komunéra joan, librau.
óde, odía. (c). izena. OREI, OREIXE (LEIN). Hodeia. Eguraldia trumoitsua dagoenean, sargori, eta ode tontorrak ageri direnean, odia dagoela esan ohi da.   Nubes y situación meteorológica que presagia tormenta. Odia dago ta larri ibili zaparraran bat botatzen. Delako eguraldia dagoenean ikusten diren lainoei ez zaie ode deitzen, ode-laiño edo ode-tontor baizik. Haizeak hegotik edo hego-mendebaletik jo behar izaten du giro hau sortzeko. odiak jo. (c). esapidea. Ekaitza sortu, egin. Oinddio gaur illuntzerako odiak joko dau.
ode-áize, ode-aizía. (c). izena. Ekaitzaren aurreko haizea. Sin. ostaize.
ode-arte. izena. (Eibar) Claro.
ode-éuri, ode-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta. Ode-eurixak daukana zera da: igual emen egundokuak eitteittuala ta emendik bi kilometrora bapez. Pluralean ere bai: Ode-euri edarrak ein zittuan atzo. Sin. trumoi-éuri.
ode-kanpai, ode-kanpaia. (c). izena. ORE-KANPAI. Ekaitza zetorrenean jotzen zen kanpaia. Ore-kanpaiak asi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (SM Ezten).
ode-láiño, ode-láiñua(k).. izena. Nube de tormenta. Ik. ode-tóntor.
ode-lauso, ode-lausua. "Nube alta y ligera, cirro.   Hode ariñak, eguzkixari traba pixkat egitten detsenak, baiña eguna illundu barik eta euririk ekarri barik." (SB Eibetno).
ode-tóntor, ode-tontorra(k). izena. Hodei-tontorrak, hodei-lainoak.  Nubes de tormenta. Ode-tontor zuri-zurixak agiri die Elgeta aldetik. Sin. ode-laiño, trumoi-laiño, ode-adar (Eib.). Ik. óde.
odétsu, odetsúa. (c). adjektiboa. Hodeitsua. Aspaldixan egualdi odetsua dabil.
ode-zaparrára, ode-zaparraría. (c). izena. Chaparrón de tormenta. Ode-zaparraratxo bat majo letorkixo letxuga landariai.
odiátu. 1. odiátu. (d). adberbioa. Zerua hodei-lainoz estalirik.   Encapotado, cielo cubierto de nubes tormentosas. Zerua odiatu dago./ Goizian odiatu zeuan, baiña eguardirako garbittu dau. 2. odiátu. (c). du aditza. Zerua hodei-lainoz estali.   Cubrir el cielo con nubes de tormenta. Oiñ arte garbi egon da baiña belaxe odiatu dau.
ódixa, ódixia. (d). izena. óRIXA. Hodia.   Canalón de tejado. Odixia zulatuta dago ta konpondu ein biako da./ Zinkazkuak izeten die orixak. /a/ organikorik gabe ere entzuten da: Orixa lekuz aldatu bia da. Sin. kanalóe, -i.
ódol, odóka. (a). izena. Sangre. Norbaitek nerbio gutxi duenean odolik ez daukala edo odol gutxikoa dela esan ohi da. odol berokua izan. (c). esapidea. Erraz haserretzen dena, jenio bizikoa izan. odol-otzían. (c). esapidea. A sangre fria. Zazpi lagun il zittuan odol-otzian. odóla biá da. (c). esapidea. Balorea behar da.  Hace falta valor. Odola bia da ama oian iltzen da lagunekin afaittara joateko. Sin. baloria bia da. odolbakua izan. (c). esapidea. Motela edo ganora gutxikoa izan. odolétan. (c). adberbioa. Odolez blai, odola dariola. Basiliok anka bixak odoletan zittuala ein zittuan azkenengo amar kilometruak./ Pelotarixak eskua odoletan dauka. odol gutxikoa izan, odol gutxi euki. esapidea. Nerbio gutxi izan.
odol gutxikoa izan, odol gutxi euki. esapidea. Nerbio gutxi izan.
odolán pasára. 1. odolán pasára, odolán pasaría. (d). izena. Hala deitzen zitzaion udazkenean eta izan ohi den gaixoaldi edo gorputzaldi txarrari. Gripea, agian.   Nombre con el que se designaba al malestar general. Quizás gripe. Gripiai uste juat lenao odolan pasaria esate jakola. Udazkenian odolan kanbixua-ta izaten dok, gorputzaldi txarra-ta. Gure aittazanak sarrittan eukitzen juan, odolan pasaria zala ta, gripian moduko zer bat, gorputzaldi txarra. Lenao urzanak ipiñi-tta itten jotsen olako gaixuei, odolan pasaria zeukala-ta. Etxakixat tensiñuana zan ala zerena zan. Klem. 2. odolán pasara, odolán pasaría. (d). izena. Har batek txerriaren azalean sortzen duen gaitza.   Erisipela porcina. Don.
odólbako, odólbakua. (c). adjektiboa. Nerbiorik gabea, geldoa.   Apático, -a, persona de poco nervio. Ain zan odolbakua, ze zapatak pe amak garbittu biar izate zotsan. Sin. odol gutxiko.
odol-bátu, odol-batúa. (c). izena. Sangre coagulada a flor de piel. También moratón, cardenal, cuando es de consideración. Atiak arrapauta, ikusi zelako odol-batua daukaten bietzian./ Gorputz guztia odol-batuz beteta urten ei dau kuarteletik. Ik. béltzuna, -e.
odólbero, odólberua. (c). adjektiboa. Impetuoso, -a, impulsivo, -a, irascible. Bixak odolbero samarrak izan, da burrukan ein zeben.
odóldu. (c). da-du aditza. Odolez bete.   Ensangrentar. Praka guztiak odolduta ekarrittu.
odoléko, odolekúa. (c). izena. Odoleko gaitza.
odolgi. ODOLKI. Ik. óldei.