Bergara.net
Hemen zaude:   Hasiera » Hiztegia
A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pa. (a). izena. (haur hizkera.) MA. Muxua.   Beso. Ane, bota pa amandriai. pá émon. (a). dio aditza. PA EIñ, MA EMON, MA EIñ. Musu eman. Ala, pa emon da lotara. Ik. laztan, pátxo.
pábo, pábua. (b). izena. Pavo.
pábo reál, pábo reála. (c). izena. Pavo real.
padar, padarra. izena. (Eibar) "Arrisku egoeretan, babeslekua, leku segurua; zezenketetan, burladeroa. Padarretik zezenak ikusi, obe dalako txalo artian iltzia baiño bildurti irauntzia.” (AAG Eibes)
padezídu. (c). du aditza. PADEZIU. Padecer. Makiña bat desgrazia padezidutako andria da./ Gizonak ezta pentsau be aura (umia eukitzia) padeziuta eitte zanik pe. Mertz.
pádrino, pádrinua. (b). izena. Padrino de boda. Ik. mádrina.
pága. 1. pága, págia. (a). izena. Paga. Aitta, emoidazu pagia. 2. paga. Haur jolasetan, bale-baleka, adibidez, pagatzen duena. Guk e, bale-baleka ero pote-poteka bagenbintzen, galtzeillia paga izeten zan. Don. Ik. pagáu.
págadi, págadixa. (c). izena. PáGARI, PáGAI, PAGOTEI. Hayedo. Irukurutzeta aldian dago pagadi ederra. Bergarako kalean PAGOTEI ere bai.
pagakizun, pagakizuna. "Ordaintzeko zerbait, ordaindu beharrekoa. Oiñ asko irabazten dala pentsau arren, pagakizun ueri dao.". (Lar Antz). Ik. pagámentu.
pagámentu, pagámentua. (c). izena. Ordainketa.   Pago. Len fabriketan amabostian beiñ izate zien pagamentuak./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil. Ik. kobrámentu, pagakizun.
pagátxa, pagatxía. (c). izena. . PAáTXA, PAóTXA. trifolium incarnatum. Pagotxa.   Trébol encarnado Sekula-belarraren antzekoa da, baina lore luzeagoa du, kolore gorri politekoa. Orain gutxi ikusten da, baina lehen baserri guztietan erein ohi zen ganajatekotarako. Ebakialdi bakarra ematen du, sekulabelarrak, aldiz, asko.
pagáu. 1. pagáu. (a). du aditza. Ordaindu.   Pagar. Askotan kulpa bakuak pagau biar izaten dabe. San Martiñen olua pagatu bearko dok. esaera. (Ubera) "San Martiñen olua pagatu bearko dok: tendrás que aprender a vivir vida dura. (Ubera)." (Izag Oñ). Uberarra izan arren, ez dut inoiz entzun. 2. pagáu. (a). du aditza. Haur-jolasetan, bale-baleka adibidez, kontatu besteak ezkutatu arte; beste batzuetan, katigu geratu. "Pagar" en los juegos infantiles. Oihana, pagatzera, zeuri ein ddotsue lenengo ta. Ik. egin, paga.
pagaúso, pagausúa. (c). izena. PAGAUSO TXIKI. columba palumbus. Paloma torcaz.
pagauso txiki, pagauso txikixa. izena. columba oenans. Paloma zurita.
págo, pagúa. (a). izena. . PAO. fagus sylvatica. Haya. Ik. pago-lízar.
pago-zúza, pago-zuzía. (c). izena. . clitocybe nebularis. Pardilla. Udazkenean batik bat hazten den perretxiku gozoa. Erraza da konfunditzen Entoloma libidum pozoitsuarekin, eta hau dela eta intoxikazio asko izaten da. Sin. pardilla.
pago-azi, pago-azíxa. (c). izena. Hayuco. Ik. pago-íxkur.
Pagobedeinkatu. toponimoa. Kurutzebakar mendiaren azpiko lepoan Osintxuko lurretan dagoen parajea. Maiatzeko lehen igandean meza egin ohi zen lehenago.
pago-búru, pago-burúa. (c). izena. Pago-motzari, gorakoa moztutakoari, adarrak aldamenetara irteten zaioneko unea.   La zona del tronco del haya desmochada de donde parten las ramas laterales. Pago-burura igo ta siestia ein neban./ Txendor orri subil-txendorra; ori da pago-buru ta egur zakar aundixekin eitten dana. Mateo.
pagó-ípurdi, pagó-ípurdia, -xa. (c). izena. Pagoa botata gero gelditzen dena.   Las raíces y la base de un haya. Mutikotan, basuan etarata zeren pago-ipurdixak aldapan bera botatzia zan gure dibersiñúa. Zutik dagoelarik, pagoaren behealdea: Pago ipurdian kontra jarritta lo artu najuan.
pago-íxkur, pago-ixkúrra. (c). izena. Pago-ezkurra, pago-hazia.   Hayuco. Perretxikutara joan da pago-ixkurrak jaten jarduten giñuan. Sin. pago-azi.
pago-lízar, pago-lizárra. (c). izena. Gorakoa moztu gabeko pagoa, pago luzea.   Haya bravía, no desmochada. Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian, pago-lizarra ero pago-luzia. Klem./Iratikuak pago-lizarrak die, emengo geixenak pago-motzak. Jakina denez, hemen pagoari gorakoa moztu egiten zitzaion zabaldu zedin. Hau egin gabekoari pago-lizar, paga-tantai edo pago-luze deitzen zaio. Iratikoak edo Aralarkoak, adibidez, halakoak dira. Sin. pago-luze, pago-tántai.
pago-luze, pago-luzía. (c). izena. Haya bravía, no desmochada. Ik. pago-lízar.
pagó-motz, pago-mótza. (c). izena. Gorakoa moztutako pago adarzabala. Gure basoetako gehienak halakoak dira.   Haya desmochada. Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian: pago-lizarra ero pago-luzia. Klem. Ant. pago-lízar, pago-luze.
pago-tántai, pago-tantáixa. (d). izena. Pago-lizarra.   Haya bravía, no desmochada. Ori danoi ei zan paga-tantaixa, dana pagua; egurra ei zan ori ikusgarrixa. Erri-basuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil. Sin. pago-lízar.
pagotei, págoteixa. (c). izena. (Bergarako kalea) Pagadia. Bergarako kalean, batik bat. Sin. págadi.
pago-txára, pago-txaría. (c). izena. Berez etorritako pagadia.   Jaral de hayas. Oindio badare paga-txarak, oinddio puxketak, ezta. Hil. Ik. txára.
págu, págua. (c). izena. Ordaina, pagamendua.   Pago. Ainbeste mesede eiñ debalde ta azkenian pagu ederra euki dot./ Pagua noiz izango danik-eta eztau aittatu. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua.
páiñolo, -u, páiñolua. (b). izena. PáIñELO, -U. Pañuelo. Mutikua, eztaukak paiñolorik, ala?/ Tortak paiñolo puntan lotu ta tan ricamente. Sot./ Paiñeluak koroiakin, brillantiak koroiakin, todo-todo erregen koroiakin. Eli. Ik. burúko páiñolo, -u, eskú-páiñolo, -u, mokó-páiñolo.
páitta, paittía. (b). izena. Ahatea, etxekoa, batik bat. Pato, dícese sobre todo del doméstico. Eun paittatik gora euki giñuzen. Sin. aáta, bili.
paittá-árrautza, paittá-árrautzia. (c). izena. Huevo de pato. Paitta-arrautza ugari jan giñuan mutikotan.
pajaríau. (d). du aditza. Txori txikiak likaz edo sarez harrapatu.   Pajarear. Luis bere bi lagunekin pajariatzen dabill San Juanen.
pákete. 1. pákete. (a). izena. Paquete. 2. pákete. (a). izena. Ume txikien painala. Onezkero paketia aldatu biarrian eukiko dau.
paketeríxa, paketerixía. (c). izena. Paquetería. Lo usan los transportistas al referirse a los paquetes en general. Nik naixao juat karga aundixak ibilli paketerixia baiño. Paketerixíak lan aundixa jaukak errepartitzen.
pakun. (d). onomatopeia. Fusilaren tiro-hotsa. Iru egunian entzun zittuan tiro-otsak Deskarga aldian: pa-kun!, pa-kun!, pa-kun...! nazionalak Bergaan sartu aurretik. Klem.
pála. 1. pála, pália. (a). izena. Pala de trabajar. Obretakoak, pinuak zuritzekoak, etab. 2. pála, pália. (a). izena. Escabadora. Atsaldian etortzekua da palia. 3. pála, pália. (a). izena. Pala de jugar a la pelota. PALAN IBILLI, EIÑ. Astero eitten dabe palan. 4. pála, pália. (c). izena. PáLETA. Aho erdian dagoen hortz zabal bakoitza.   Paleta, diente incisivo. Goiko palia apurtu jako ta lotsatu eitten da barre eitten. PÁLETA ere bai. Sin. ortz.
palángana, palángania. (a). izena. Palangana.
pálanka, pálankia. (b). izena. Metro bete inguruko burdinazko barra lodia.   Palanca. Palankia zulua eitteko erabiltzen dou geixenetan. Lehenago ba ziren kirolerakoak ere. Aupa la palanka, vete hasta Salamanka. (d). esaera. Antzinan esaten zen esaera, ume artekoa batik bat. Ik. jokú-pálanka, palánka-jóku.
palánka-jóku, palánka-jokúa. (d). izena. Palanka jaurtitze kirola, XX. mendearen lehen zatian galdu zena.   Lanzamiento de palanca. Palankia etxian jak, joku-palankia. Len palankarixak e, gure denporan ez, gure aittan gazte-denporan; amen e, Usondoko laua esaten jakok, da an palanka-jokuak egoten ziela. Kaletik etorritta “joño, Bergan palankarixak”. Eta Goiauzoko bat, gero Eskoriatzara ezkondu zuan, Aizpeko seme bat, oso ona ei zuan palankarixa. Abixaria artu, buelta bi eiñ, da botatzen juen palankia. Don. Azen.: pálanka-jóku ere bai.
Pálankara joan. (c). esapidea. (eufemismoa.) Bilbora putetara joan. Domeka atsaldero Vespa-n joate zuan Palankara. "La Palanca", Cortes kaleko putetxe famatua sasoi batean.
palankári, palankaríxa. (d). izena. Palanka jaurtitzen zuen kirolaria. Ik. palánka-jóku.
pálar, palárra. (c). izena. Azpiak ateratzeko, txondor-zuloa garbitzeko eta oro har lurra leuntzeko edo garbitzeko erabiltzen den burdinazko aitzur ahozabala.   Azada de boca ancha que se usa para muchos menesteres. Ganau-pekotzak batzeko aukerakua palarra. Ik. kortátxur, pélaki.
palári, palaríxa. (c). izena. Jugador de pala. Palarixak zebitzen Uberako frontoian.
palastára, palastaría. (b). izena. Ontzi batetik, nahi gabe normalean, lurrera jausten den isurkin andana.   Porción de líquido que se desparrama de un recipiente. Etxokonetik ekarri dau esnia kazuelan, da bidian palastaria emen da palastaria an etorri da. Ik. barrastára.
palázio, paláziua. (b). izena. Palacio. Azen.: pálazio ere bai.