Bergara.net
Hemen zaude:   Hasiera » Hiztegia
A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sáale, sáalia. izena. Saralea. "Paja de maíz o el forraje seco que se da al ganado." (Izag Antz).
sáats, saátsa. (c). izena. . salix atrocinerea. Sahatsa, saratsa.   Sauce, salguera. Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako. Ik. kurútzegi.
sabéloi, sabéloixa. (d). izena. Sabel-lohia. Umeak jaio berrian izan ohi duten kaspa.   Caspa infantil. Umiak eta jaio-berixan eukitze zebena; oiñ aiña etzittuan baiñau be itten-da, sendo sendua igual eukitze juen zera, sabeloixa. Klem.
sábi. 1. sabi, sabíxa. (d). izena. Txertatu gabeko fruta arbola landarea. "La planta de un año o menor." (Izag Antz) Ik. sagar-sábi. 2. sabi, sabixa. "Lurrari loreak edo zuhaitzak kendutakoan gelditzen zaion sustrai fin-fina. Sabiz beteta dago tiestua eta lurra aldatu biko jau lorei." (Lar Antz).
sabóre, saboría. (b). izena. Sabor, gusto. Sabore onekua da sagar klase au.
ságar, sagárra. (a). izena. . malus domestica. Manzana, manzano. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. jansagar, jansagarra. izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). sagarra jo. (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko. Ik. sagárra jóteko mákina.
sagar-mákatz, sagar-makátza. (d). izena. . malus sylvestris. Manzano silvestre. Ez da oso ugaria. Sagar txiki asko ematen du.
sagár árbola, sagár árbolia. (a). izena. Manzano. Ik. ságar.
sagar-joteko arka, sagar-joteko arkIa. izena. (Eibar) "Arca para machacar y trocear las manzanas para la sidra." (SB Eibetno).
sagar-mazo, sagar-mazua. izena. Mazo para machacar manzanas.  
sagárra jóteko mákina, sagárra jóteko mákinia. (c). izena. Sagarra xehetzeko makina, gero tolarean sagardoa egin ahal izateko. Modu askotakoak omen.   Máquina de triturar manzana para sidra. Sagarra joteko makinia. Modu askotarakoak: batzuk eskuz eraitteko, au eskuz eraittekua da, beste batzuk motorrakin, beste batzuk e malakataia, esaten jakon, ganauakin ibiltzekua. Don.
sagárrerre, sagárrerria. (b). izena. Manzana asada. Gaur sagarrerriak dauzkau. Antzuolan bergararrei "sagarrerriak" deitzen diete, haize asko dutelako edo.
sagar-sábi, sagar-sabíxa. (d). izena. Sagar landarea, oraindik txertatu gabea.   Retoño de manzano sin injertar. Sagar-sabixa, gurian be Goiko Kainpian artu giñuan; landaratarako, gero mentau ta itteko. Klem. Mintegian hartu ohi da. Irisagarra ere erabili ohi da eginkizun honetarako. Sagarran azixa botatzen bok sagar-sabixa izengok eta bestela irisagarran zera izengok. Klem.
ságasti, ságastixa. (b). izena. SASTI, -XA. Manzanal. Sagasti ederrak dare Usurbillen.
sagu, sagúa. (a). izena. XAGU. Ratón. Ik. saguítxu.
sagú-apixa, sagú-apixia. (b). izena. Nido de ratones. Segadoria errez trabatzen da sagu-apixekin.
saguítxu, saguitxúa. (c). izena. SATITXU. Sagu-itxua, satitxua; belardietan ibiltzen den sagu txiki muturzorrotza.   Musaraña. Saguitxuak, muturluze orrek. Klem. Sin. satero (Eib.). Sin. sator-sagu. Ik. lur-ságu.
sagú-tranpa, sagú-tranpia. (b). izena. XAGU-TRANPA. Trampa para atrapar ratones. Erosizu Erratzunian sagu-tranpia.
sagúzar, sagúzarra. (c). izena. XAGUZAR, XAGUXAR. Murciélago. Azen.: ságuzar ere bai.
sai, saixe. izena. (Leintz) Buitre. Sin. buetra. Sin. arrano, buítre.
saiátu. 1. saiatu. (c). da aditza. Ahalegindu.   Esforzarse. Gauza bat irabazteko saiatu egin bia da. Klem./ Ezta asko saiatzen eskolan. Etxera berandu joan izan garenean zera entzun izan dugu: Gaur saiatu zate kale alde ortan. Sin. alegínddu. 2. saiatu, saiatúa. (c). adjektiboa. Asko saiatzen dena.   Diligente. Ezta listua baiña bai oso saiatua.
sáieski, sáieskixa. (b). izena. Carne de costilla. Gaur saieskixa daukau labian erreta.
saiétera. (Aramaio) SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). 1. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Zenbait dorretxe eta antzinako eraikuntzatako leihatila estua.   Saetera. Saieterak, itxuria, andik fletxak botatzeko zien./ Etxiak eta be lenaoko zerak alako txirristura batzuk eukitze jittuen, bentanak pez, olako saietara ero txirristura bat. Klem. 2. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Teilatura igotzeko eta argia sartzeko balio duen leihoa. Orrek teillatura ixotzeko, saiataria. Len geixao zeren, asko kendu ein ddie orrek. Don. Azen.: Don.ek saiataría dio. Ik. atesaiétera.
sáiets. 1. saiets, saiétsa. (b). izena. Costilla. Arbolatik jausi tta iru saiets apurtuittu. Ik. sáieski. 2. saiets, saiétsa. (d). izena. Barrika osatzen duten ohol bihur bakoitza.   Duela. Ik. úztau. 3. saiets, saiétsa. (d). izena. Etxegintzan, postetik frontalera ezartzen diren egurrezko beso okerrak. Ari saietsa. Saiets bana ipiniko jau. Egurra kurbakua billau berai inddarra eitteko-ta. Don. Ik. áspa, beso, txarrantxa.
sáietsetako, sáietsetakua. (c). izena. Saihetsetako kolpea. Nik artu juat saietsetakua manibelakin.
saill, sáilla. (b). izena. Lur zatia.   Terreno, trozo de terreno. Errekiaz bestaldetik pe badaukau saill bat./ Ni obetik jaiki orduko sailla zeukan ebáitta./ Arto-sailla apurtu dau beixak. Saill bat daukagula halako lekutan esaten denean, lur-zati baten jabe garela diogu, eta halako lekutan sail bat ebaki dugula badiogu, lur-zatiaren puxketa bat ebaki dugula. Azkenengo esaldian ez da ulertzen behiak arto-sail osoa apurtu duenik, pusketa bat baizik.
saillían. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Bereizketarik egin gabe, asko. Sin hacer excepciones, indiscriminadamente, muchos. Zezenak saillian eretxi zeban jentia./ Suspensuak saillian etaratzeittu./ Aspaldixan Bergak partiduak saillian galduittu./ Kanpuen e emakumiak danak saillien eitte eben lana. Mertz./ Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin da saillian, e. Da!, oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil. SAILLIAN-SAILLIAN ere bai honelakoetan: Mozkorra saillian-saillian jabik kalian.
sáio, sáiua. (c). izena. SAIXO. Ekinaldia.   Sesión de trabajo, juego, etc. Bazkalostian karta-saio majua ein giñuan./ Aizu Mari, eingou beste saio ori? (esapide pikaroa). Hitz gutxi erabilia.
sakabanátu. (b). da-du aditza. Dispersar(se). Manifestaziñua laster sakabanatu zeban poliziak./ Gerratian sakabanatu zan jentia poliki-poliki asi zan etxeratzen.
sakabi, sakabixa. izena. "La trampa casera de madera para coger ratas, con una madera pesada que las coge debajo." (Izag Antz).
sakailla. izena. (Antzuola) SAKEILLA. "Garia ebakitakoan geratzen den galtzua eta belarra." (Lar Antz).
sakalabanda. izena. (Leintz) "Juego del marro en el que, en este caso, los gritos de guerra eran: sakalabanda... banda y sakalobispo... bispo." (Aran Gatz).
sakámantekas, Sakamantekasa. (c). Mantekak (?) kentzeko umeak hiltzen omen zituen fikziozko pertsonaia, sasoi bateko umeak izutzeko erabiltzen zena. Juan Diaz de Garaio, "El Sacamantecas", izatez pertsonaia historikoa da, XIX. mendeko arabarra, hainbat emakume hil zituena.
sakáojos, sakáojosa. (b). izena. aeschna cyanea. Burduntzia, sorgiñorratza. Libélula. Sin. sorgiñorratz.
sákape. 1. sákape, sákapia. (c). izena. Teilatuko kapirio-laten eta etxearen hormaren arteko unea.   Espacio entre el tejado y el muro de la casa. Sakapian gordeta zeukan eskupetia. 2. sákape, sákapia. (c). izena. Errekako putzuetan, amorraiñak ezkutatzen diren zuloa edo haitz bitartea. Bolintxoko presapian sakape demasak dauzke anborraiñak ezkutatzeko.
sakapon, sakaponak. (c). izena. (Oñati) Tortolosak.   Tabas. "Los cuatro lados de la taba son: xaka, pon, aldar, toras." (Izag Oñ). Sin. tórtolos.
sakápunta, sakápuntia. (b). izena. SAKáPUNTAS, -A . Sacapuntas. Sakapuntia arrapau dost. Guk hala esaten genuen. Orain SAKÁPUNTAS, -a entzuten da.
sakárina, sakárinia. (c). izena. Sacarina.
sakátu. (b). dio aditza. Presionar, empujar hacia abajo, prensar. Sakatu tinbriai, aber iñor dauan./ Medikuak indar guztiakin sakatu dost bixkarrian. ederra sakatu. (c). esapidea. Engañar, tomar el pelo, timar. Ederra sakatu zoskuen Portugalen wiskixakin./ Ederra sakatu dotsue kotxiakin.
sakáu. (c). aditza. Sakea atera pelotan. Sin. sakia etara.
sáke. 1. sáke, sákia. (a). izena. Pelotan eta abar, tanto bakoitzeko lehen pelotakada.   Saque. Sakiak iru errestuak bi. Ik. érrestu. 2. sáke, sákia. (b). izena. (adierazkorra.) Jateko gaitasun handia.   Apetito, capacidad de comer. Kriston sakia jaukak Pellok. 3. sáke, sákia(k). izena. Ateraldi zorrotzak, zelebreak edo barregarriak.   Agudezas. Jo, ik botatzeittuk sakiak./ Arek bajauzkak sake batzuk tripak botatzekuak. Pluralean batik bat. SAKIAK EUKI edo BOTA, batik bat.
sáko eiñ. (d). esapidea. (eufemismoa.) Beretzat hartu dirua bide okerretik.   Apropiarse indebidamente del dinero. Gauza bat erdibana danian, da orrek sako, bere poltsikorako ein ddabela. Klem./ Bidegintzarako apartauta zeren diruak sako ein jittuan Basotxoko Gillermok.
sako euki. esapidea. (Aramaio) "Tener resuelto. Oingo androk bizimorue sako raukie." (Orm Aram).
sákon. 1. sakon, sakóna. (b). adjektiboa. Profundo, -a. Potzu sakonak dare errekan./ Oso gauza sakonak esaittu Azurmendik./ Etzaitzez joan ur sakonetara. Ik. ur sákon, uráundi. 2. sakon, sakóna. (b). adjektiboa. Edukiera handiko platerez esan ohi da. Platerak bi klasetakoak dare: sakonak eta azalak. Ant. azal, zapal. 3. sakon. (b). adberbioa. Sakonki.   Profundamente. Sakon artu arnasa./ Kontuz, sakonegi ez jo atxurrakin, tubuak dare ta. 4. sakon, sakóna. (c). izena. Hondonada, parte baja de un vallecito. Beixak beeko sakonera iges ein dabe. Ik. sakónuna, -e.
sakóndu. (b). da-du aditza. Profundizar, ahondar(se). Amar metro sakondu dabe baiña eztabe urik topau./ Aspaldixan asko sakondu da etxe aurreko lezia.
sakónuna, -e, sakónunia. (c). izena. Hondonada. Sakonuna batian jarri giñuan dendia. Ik. sakon.
sakrámentu, sakrámentua. (b). izena. Sacramento. Zazpi die sakramentuak.
sakristau, sakristáua. (b). izena. SANKRíSTAU. Sacristán. Sankristauak soiñua jo ta dantzan eiñ. Anjelusa illuntzian jote ebanian, laga dana dagon lekuan da etxera. Adinekoek bigarren forma erabiltzen dute gehienbat. Badu bere logika: san+kristau, izen aproposa langintza horretarako.