Bergara.net
Hemen zaude:   Hasiera » Hiztegia
A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ta. (a). juntagailua. Ik. eta.
ta-ta. onomatopeia. Tiro jarraituen onomatopeia.
tábako, tábakua. (a). izena. Tabaco. Ik. tabákorri.
tabákorri, tabákorrixa. (c). izena. . TáKORRI. nicotiana tabacum. Tabaco. I, joan ari estankora ta tabakorrixa ekarri./ Sasoi batian basarri askotan ereitte zan tabakorrixa. Orri oso zabalak dituen landare hau hemen ez da orain landatzen, baina garai batean, eskasidadea edo arrazionamendua zegoenean, gerra ostean, adibidez, ezkutuan ereiten zen, arto artean eta horrelako leku gordeetan. Tabakorrixa edo takorrixa deitzen diote oraindik ere zaharrek erretzeko tabakoari.
tabérna, tabernía. (a). izena. Taberna, bar. Ik. árdandei, sárdandei. Gizon tabernazale, etxe galtzaile. esaera. (Lar Antz). Tabernatik datozenak burua bero eta ankak otz. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
tabernári, tabernaríxa. (a). izena. Tabernero. Tabernarixak eztagola diruik diñue. Sin. tabernero.
tabernazúlo, tabernazulúa. (b). izena. (adierazkorra.) Taberna. Zentzu peioratiboan, gisa honetako esaldietan. Mendixan obeto, egun guztia tabernazuluan sartuta baiño. TABERNAZULUAN SARTUTA, batik bat.
tabernero. 1. tabernero, tabernerúa. (b). izena. Tabernaria. Sin. tabernári. 2. tabernero, tabernerúa. (c). izena. Tabernazalea, zurruteroa. Oso tabernerua izan dok bizi guztian.
tábla. 1. tábla, táblia. (a). izena. Ohola.   Tabla. Ik. ol. 2. tábla, táblia. (c). izena. Harategia. Basarrittarrei uskerixia pagau eta gero tablan urria kobrau.
tablóe, -i, tablóia. (b). izena. 3 zm baino lodiagoko ohola.   Tablón. Ik. ol.
táiller, taillérra. (b). izena. TAILLAR. Taller, fábrica.
taillerdun, taillerduna. (c). izena. TAILLARDUN. Empresario industrial.
tajáda, tajadía. (a). izena. Xerrada.   Filete. Ipiñidazu iru tajada mee ebaitta./ Zarran tajadak gusto geixao eukitzen dabe. Sin. filete.
táju. 1. taju, tajúa. (b). izena. Taiua, antza, itxura.   Traza, parecido. Gure taillerrai kuartelan tajua artzen dotsat./ Antiajo orrekin Txiki Benegasen tajua daukak. TAJUA ARTU edo EUKI, gehienbat. 2. taju, tajúa. (d). izena. Habilidad, maña. Eztauka bape tajuik aixkoran./ Eztotsat lan barrixai tajuik artzen. 3. taju, tajua. izena. (Eibar) "Junguran fijo jartzen dan ebaketa-tresnia, burdiñia mailluakin jota bertan ebateko." (SB Eibetno). Sin. epáiki.
tajútu. 1. tajutu. (c). du aditza. Itxuratu, ondo jarri.   Acondicionar, arreglar. Lokal au, puxkat tajutu ezkero, ederki geratuko da. Sendatu zentzuan jaso diogu Hilariri: Errejimena ipiñi otxen, baiña errejimena ipiñi tta tajutu zanian e... 2. tajutu. (c). da aditza. (adierazkorra.) Nahikoa jan edo edan.   Saciarse de comida o bebida. Ze, oiñezkero tajutuko itzan orraittio. Sin. itxuratu.
tájuz. (c). adberbioa. Itxuraz, ondo samar.   Debidamente, bastante bien. Etxia tajuz ipiñi arte ezkoiaz ezkontzera./ Tajuz jaten da Anguzarren. Sin. itxuraz.
tajúzko, tajuzkúa. (b). izenlaguna. Itxurazkoa, on samarra.   Aceptable. Aspadixan eztabe botatzen tajuzko pelikulaik.
tak. 1. tak. (d). onomatopeia. Onomatopeya que indica el despertarse en hora intempestiva. Naiz da oera berandu joan ni seiretarako tak..., argi./ Lo seko nenguan da tak!, esnatu naiz. Baita, halako ordutan, sinfalta (egon, esnatu...): Aura seiretan puntuan tak, antxe egongo da. 2. tak!. (d). onomatopeia. Zerbait oso azkar gertatzen dela adierazten duen onomatopeia. Azaoketarako ziri bat izeten dok, okerra, puntan kaku txiki batekin, tak, sartu ta arekin estututa geratzen jakok korapilluoi. Don./ Bat da kaparria; gelditzen da ola eldu ta azkura emuten dabena, eta artu ta erreza kentzen: tak, librau. Don./ Lapia bai. Orrek e, mutikuak eta, guk tak! bota. Don.
taka!. (c). onomatopeia. Ekintza azkar baten onomatopeia. Etorri tta, gure neskiak-eta erok alkarrekiñ igual taka erderaz. Don./ Arek ointxe be taka!, premixua irabazi jok.
-taka(k). atzizkia. OGE-ri erantsirik, hogei eta gehiago. Berdin berrogei, hirurogei eta abarri. Ogetaka lagunak kabitzen die zuen komedorian./ Berrogetaka urtiak zeuzkan ordurako./ Ogetakak il zien gripiakin. Ik. ogétaka.
tákar. 1. takar, takarra. (b). adjektiboa. Torpe, bruto, -a, rudo, -a. Persona ona da, baiña astua baiño takarraua. Ik. zakar. 2. takar, takárra. (c). adjektiboa. Soro erpiltsu, bide harritsu eta halakoez esana.   Se dice de caminos, sembradíos, etc., ásperos. Bide takarra dago zuenera./ Euri zakar onekin lur takarra geldittu da. Ik. lákar, zakar.
takára. TAKADA. 1. takara, takaría. (c). izena. Golpecito. Atzetik takaratxo bat emun dotsa kotxiai. Ik. takatéko. takaría euki. (c). esapidea. (eufemismoa.) Zoro ikutua euki. Antoniok jaukak takaria... Zartaria euki baino leunagoa. Ik. ikutu. 2. takara, takaria. (c). izena. Vez, tacada, golpe. Alustizak takara baten amar tanto ein jittuk sakian./ Amar milloi tokau jakok loterixan; takara edarra dok. TAKARA BATEN, batik bat.
takarkeríxa, takarkerixía. (b). izena. Brusquedad. Kerten kuadrilla orrek takarkerixia besteik eztauka. Ik. zakarkeríxa.
takarrára, takarraría. (b). izena. (adierazkorra.) TAKARRADA. Dinbirri-danbarra.   Estruendo, ruido. Lope atzeko tontorrian erezen falanjiak, da Udelaxko Egomendiñ gorrixak, San Mielen gorrixak, da ango takarradia. Fran./ Osintxuarrak etortze zien Uberara takarraria darixola./ Bart demaseko takarrarak izan die (trumoi-otsak).
takarraran. (a). (Leintz) TAKARRAN. Lasterka. Bergaran ez da esaten, baina askok ezagutu bai. Mondragoetarrei, adar-soinuan, zera esan izan zaie. An, bajátozak mondráutarrak takárran. Ik. antxíntxika.
takártu. (c). da-du aditza. Takar bihurtu.
taka-taka. (a). adberbioa. (haur hizkera.) TTAKA-TTAKA, TIKI-TAKA, TAPA-TAPA. Oinez. (haur., batik bat). Taka-taka goiaz Uberara./ Ibai, zelako ondo ikasi dozun taka-taka. TAKA-TAKA IKASI, IBILLI, etab. Nagusiez ere bai inoiz. Artu bi marmintt, olaxe, mokor banatan, olaxe eskuekin, abarka baltzak, buruko paiñeluak olaxe, taka- ttaka- ttaka- ttaka, Osintxura. Hil.
takatan. izena. (haur hizkera.) (Eibar) TRAKATAN. Zaldia.
takatéko, takatekúa. (b). izena. Golpe. Baloiai jo biarrian orkatillan emun jostan kriston takatekua. Ik. takára, zartára, zartatéko.
táket, takéta. (b). izena. Gurdiak alboetan zutik daramatzan makilak.   Estacas laterales del carro. Bi taket galdu jakun da gaixki ibili giñan burdi-garua kargatzeko. "Taketa" Bergarar zelebre eta estimatu bat izan zen, gauza guztiak nahi gabe aldrebes esaten zituena: I Martiñ, ardittara eu joango aiz ala neu geratuko nok etxian? Sin. burtáket. Ik. taketáda.
taketáda, taketadía. (c). izena. Irteera edo egintza zelebrea. "Taketa"k egiten zituenen estilokoa, alegia. Ik dauzkak taketadak ik./ Oinddio taketada aundixauak entzun bia jittuau. Ik. táket.
takían potían. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) TAKIEN TAKIEN (LEIN.). Maiz, noiznahi.   A menudo. Takian potian joaten da Barzelonara./ Takian potian mozkortuta ikusten dot. Ik. puntúan beiñ, sarri, sarrittan.
táko. 1. táko, tákua. (c). izena. Pedazo, taco. Takua ipiñi jat mai ankiai, kojo zeuan da./ Txakurra or doia ogi takua auan dabela. 2. táko, tákua. (c). izena. Pastilla de jabón grande y rectangular. Illia garbitzeko takua dala onena esate eben./ Jaboi-takua artu ta igurtzi mantxiai. «Lagarto» eta «Chimbo» jaboiei esaten zitzaien. Sin. jabói-táko. 3. táko, tákua. (c). izena. Egutegi txiki eta potoloa, Arantzazukoa, adibidez.   Calendario de hojitas. Amandriak oinddio egunero leitzen dau takua./ Aurten eztou artu Arantzazuko takua. 4. táko, tákua. (d). izena. Antzinako papelezko tabako-kaxa karratua.   Caja cuadrada de tabaco de liar que fumaban nuestros abuelos. Zuen aittajunak takua erretze juan. Ik. tabákorri.
takóe, -i, takóia. (a). izena. Tacón.
takolo. adberbioa. (Aramaio) Nasai.   Holgado. Takolo raukatela, nasai (arropa oso nasai duelako). (Orm Aram).
talaburni, talaburnixa. (c). izena. (Elosu) Talo-pala. Sin. taló-pála.
tálde, táldia. (c). izena. Grupo; de animales, mayormente. Talde baten e, ikustera juten danian bat, “joño, txarri-talde edarra; bat auxe dao erkiñaua. Don. Konposatuetan batik bat: artalde, aunztalde... Gutxi erabilia. Aspaldian berriro indartu da.
tálo. 1. tálo, tálua. (b). izena. Talo. Artiriñez eitten da talua. Ik. obíspo-tálo. talua eta esnia. izena. "Postre en que se toman las tortas de maíz con leche azucarada. Armozue talue ta esnie, ta gabien be haxe." (SB Eibetno). talo-arpegíxa éuki. (c). esapidea. TALO-MOSúA– éUKI. Aurpegi borobila eta zabala euki. IRETARGI MOSUA ere bai. Ik. irétargi, zanpátorta. 2. talo, tálua. (b). izena. (haur hizkera.) Mancha grande de barro en la ropa, hecha al caerse. Talo edarrakin etorri jaku mutikua. Haur hizkera, batik bat.
talobero. (c). izena. (Leintz) Bateko urrea, karta-jokoan.
taló-pála. 1. taló-pála, taló-pália. (c). izena. Taloa erretzeko pala. Gurian badie talo-pala zarrak. Sin. talaburni (Elos.). 2. taló-pála, taló-pália. (d). adjektiboa. Kokoloa, mozoloa.
támaiñu, -o, támaiñua. (a). izena. TAMAIñA. Tamaño. Personian tamaiñuai etxako begiratu biar./ Banastatxuan tamaiñoko azaburuak dauzkagu./ Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin, erdixen, da maratillia, lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. JJp. Elosu aldean TAMAIÑA, -ia. támaiñua artu. (b). esapidea. Neurri egokia hartu. Eranai eta lanai tamaiñua artu bia jako./ Gero tamaiña artzen zanian euliana erun. JJp. támaiñuan. (b). adberbioa. Neurri egokian.   En su justa medida. Gradiatzeko arrautziakin gradiatzen dou: arrautza bi bota barrura, da uran gaiñera igotzen dabenian arrautziak, orduantxe gatza tamaiñuan. Enr./ Orri be lana tamaiñuan gustatzen jako (gutxi samar, alegia). támaiñutik fuérako, támaiñutik fuérakua. esapidea. (adierazkorra.) TáMAIñUTIK KáNPOKO. Fuera de tamaño, excepcional. Txala jaukau tamaiñutik fuerakua./ Ointxe be bota dok gizurra tamaiñutik fuerakua.
támaiñuko, támaiñukúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) A zer nolako, esaldi adierazkorretan. Oiñ espabillauta dago, baiña, txikittan tamaiñuko burugogorra izan zan ori.
tanbortero, tanborterua. izena. "Tamborrero, atabalero." (SB Eibetno).
tanganillo, tanganillua. izena. "Ehiza-sasoian txakurreri saman ipintzen jakuen egur zatixa.   Tanganillo. Hanketan jotzen detse eta ezin dabe aintxintxiketan egin." (SB Eibetno)