Bergara.net
Hemen zaude:   Hasiera » Hiztegia
A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ua-uau. onomatopeia. (haur hizkera.) Txakurra. Ua-uauk zer eitten dau? (SB Eibetno). Sin. txitxi.
úar, uárra. (c). izena. (Angiozar, Ubera) úGAR. Herdoila.   Roña, herrumbre. Ubera ta Anguzarren uarra esate jotsek erdoixai. Sin. órdai.
uártu. (a). da-du aditza. (Angiozar, Ubera) UGáRTU. Herdoildu.   Roñar(se). Uartutako sarda puntia sartu jako ankatik. Sin. ordáittu.
ubéldu. 1. ubeldu. (d). aditza. Amoratarse. Betondua ubelduta zeukan./ Laster ubelduko jatzu ipurdiko golpia. Beltzittu da erabiliagoa. 2. ubeldu, ubeldúa. (d). izena. Moratón, cardenal. Gorputz guztia ubelduz beteta urten zeban komisarixatik. Beltzittu edo beltzune erabiliagoak dira. Ik. úluna.
Ubera. (a). toponimoa. Bergara eta Elgeta artean dagoen auzoa. Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera. Ubera-lau, ubera-laua. (c). toponimoa. Uberako kalea eta ingurua. Ubera-lauan amar bat etxe egongo die.
úbeta, úbetia. (d). izena. Errotako andapararen "konportaren" atea.   La compuerta del depósito del molino. Ubetia. Errotan bertan graduau eitten jaue geixao emun ero gutxiao emun ero, ero arrixa gelditzeko. Ubetia izengo zan ba. Don. Etim.: ur+ate, beharbada. Ik. kónporta.
úda, udía. (a). izena. Verano.
udabárri, udabarríxa. (a). izena. Primavera.
udaguen, udaguena. izena. (Eibar) "Udazkena. Baserrietan kalean baino gehiago erabiltzen da berba hau." (AAG Eibes).
udalora, udaloria. izena. . (Eibar) primula vulgaris. Primula, vellorita.
udázken, udázkena. (a). izena. UDATZEN. Otoño. Oso adinekoek UDATZEN edo Uda-atzen ere bai. Uda-atzenian garo-karruak eta alako batzuk bai, besteik etzeuan, garoz kargauta karruak, gurdixak. Sot. Oso adinekoek UDATZEN edo UDA-ATZEN ere bai. UDAGUEN ere entzun daiteke Eibarren eta eskualdeko beste zenbait lekutan, adinekoen ahotan
úel. UAL, UBEL. 1. uel, uéla. (c). izena. Uhala.   Correa de cuero. Uztarrixa lotzeko uela apurtzen danian korapillua eitte jako./ Guk miña esaten dotsau, olako... onetxen moduko zer bat, uelakin barruan lotuta egoten da, taka, taka, taka, arek joten dau. Luis./ Manofrak, eztakit zuk dakizun zelakuak dien, burdiñia ei dauke, koskorrak ei dauzke ta, uela emendik ola, ta au sartu eskuen da, burdiña-koskuak ei dia, manofrak orrek. Ben. Uztarriarenari EDE ere bai. 2. uel, uéla. (d). izena. Anezkari bultza egiteko ehundegiak alde bakoitzean besoei lotuta dituen sokak. Ehuleak soka horiei tira eginez anezka mugitzen du alde batetik bestera.   Cuerda del telar que al tirar de ella el tejedor, la lanzadera recibe los golpes que la hacen circular de un lado a otro de la urdimbre colocando la trama. Eta uala, emendik berakua uala, ta beso au zan ual baten bidez anezkiai bultza eitten otzana. Josu. 3. uel, uéla. (d). izena. Llanta de carro. Uztaua dok ori be; meia danian uela. Burdixai, burdi zorrotzai eitte jakok orrekin, ia plantxa dezentia. Da meia baldin bada uela. Don. Ik. burtúel, llánta. 4. uel, uéla. (d). izena. Burdinazko uztaua.   Aro de metal. Ordenia emun otxanian borreruak, tornuan uela ipiñi lepotik, tornuai emun buelta, zela itto-ben. Hil. (AA BergEus) 5. uel, uéla. (d). izena. Atearen ardatzari hormaren kontra eusten dion altzairuzko xafla.
uez. Ik. ugez.
úfal, ufála. (c). izena. UJAL (EIB.). Uholdea, uraundia.   Inundaciones. Agostuko ufalak kalte aundixak ein zittuan./ Ufala guk etxuau esaten, guk uraundixa esaten dou, ufala Plaentxian da. Don. Sin. urixola (Aram.). Sin. uraundí.
ugáldu. (b). da aditza. Ugaritu.   Aumentar en número. Aspaldixan tabernak ugaldu ta taillerak urrittu. Sin. ugaríttu. Ant. gutxíttu, urríttu.
ugar. Ik. úar.
ugari. 1. ugari, ugeri. (b). zenbatzailea. Abundante. Jente ugari dabill kalian./ Orrek ipuiña ugari dauka./ Ugari dago aurten perretxikua./ Emakumia, umiak ugeri eukitzeko eta lan ugeri eitteko. Mertz. (AA BergEus) UGERI ere bai Osintxuko adinekoek.• Ant. urri. 2. ugari, ugaríxa. (b). adjektiboa. Zer asko duena. Atributo gisa erabilia ia beti.   Abundante, de muchas unidades. Bedar txarra ugarixa izaten da./ Kasta ugarixa da ijittuena./ Ondo ugarixak die etxe aurreko madarixakBedar txarra ugarixa izaten da./ Kasta ugarixa da ijittuena./ Ondo ugarixak die etxe aurreko madarixak. Horrelako testuinguruetan bakarrik. Ez da esaten "ugarixak izan zien iez huelga-egunak" eta horrelakorik. Honelakoetan ugari. Ant. urri.
ugaríttu. (b). da aditza. Aumentar en número. Sin. ugáldu. Ant. gutxíttu, urríttu.
ugaríxo, ugarixúa. (a). izena. UGARATXO (EIB.), UGATXO (ARAM.). Igela.   Rana. Probaittuzu ugarixo-ankak? Ba oso gozuak ei die. Ik. txántxiku.
ugez. UEZ. Uez entzun ohi da gehienetan osagai hau duten ondorengo berbetan.
ugézaba, ugézaba. (b). izena. Ugazaba.   Patrono, amo. Uezabakin burrukan eiñ i dau./ Uezaba geixao ibiltzen da errenterua daonian, da errixan ero daukanian bere nausixa. Orduan esaten da “uezaba da alako”. Don. Esan UÉZABA ia beti. Mugagabe eta mugatu sing. berdin. Fabrikako nagusiez eta errentero-etxeen jabeez, batik bat. Ik. jábe, nausi.
ugéz-áitta. (d). izena. Aita-ordekoa.   Padrastro. Uez-aitta ta uez-ama, ba padrastrua ta madrastia. Uez-alabia ba ospiziokua danian. Uez-semia ba berdin. —Lehengo zaharrek aitta-orde ala uez-aitta erabiltzen zuten? —Uez-aitta. Klem. Uez-... hospizioko seme-alabak direnian bakarrik ez; baita norbere aita edo amaren alargundu ondorengo ezkonkidea (uez-aitta, uez-ama), eta jakina, haren seme-alaba ordeak (uez-anai-arrebak). Adinekoek bakarrik ezagutzen dute hitza. Ik. aitta-órde.
ugéz-áizta, ugéz-áiztia. (d). izena. Ahizpa-ordea.
ugéz-álaba, ugéz-álabia. (d). izena. Hija adoptiva. Sin. alába ordéko. Ik. ugéz-áitta.
ugéz-áma, ugéz-áma. (d). izena. Madrastra. Sin. ama-órde. Ik. ugéz-áitta.
ugéz-ánai, ugéz-ánaia. (d). izena. Anai-ordea.   Hermano adoptivo.
ugéz-árreba, ugéz-árrebia. (d). izena. Arreba-ordea.   Hermana adoptiva.
ugéz-séme, ugéz-sémia. (d). izena. Hijo adoptivo.
ugéz-ume, ugéz-umia. (d). izena. Hijo/a adoptivo/a.
újentu, újentua. (c). izena. UNJENTU. Ukendua.   Ungüento, pomada. Etorri zaitte gurera, ujentu on bat daukat erriandako./ Unjentu au emuteko esan dost medikuak. Gaur pomada entzuten da, baina gure mutikotan ez.
Ujolde, Újoldia. (a). toponimoa. (Elosu) UJELDE . Elosuko auzounea.
úju eiñ. (d). du aditza. Oihu egin. Gabaz uju eitten daben orri esaten jotsau gau-txorixa. Don. Gau-txorien oihuez entzun dugu bakarrik.
uká-perte. (d). UKá-PUERTE. Ijitoek zuten ohizko defentsa dena ukatzea zen. Antzinako ijito-kontu ezagunean aitak preso daramaten semeari Uka-perte (uka fuerte) duela izena oihukatzen dio; dena uka zezala esateko modu zuhurra.   En un cuento popular de gitanos el padre grita a su hijo detenido que diga llamarse "Uka-perte", sugeriendole así que lo niegue todo. Uka-perte, uka-perte dek ire izena! Uka-perte zala bere izena aittak esate jotsan semiai. Ukatzeko esan nai jotsan, baiña ezin esan ori direktamente ta. Ingo juan lapurretan bat ero zeoze, ta guardazibillak eruango juen da. Ukaperte dek ire izena, uka-perte mutiill! Klem. Tor. Etxebarriaren lexikoian ere badator honen aipamena: Uka, Jose, uka, eta egon zu orretan! Eta: Uko, Jose, uko, kastia bazara! (Etxba Eib).
ukat egiñ. (c). aditza. (Eibar) Neka-neka egin, lehertu.   Rendirse a la fatiga o a otro exceso. Kurutze astunan azpixan iru bider ukat ein ei eban gure Jaunak, urkamendiko tokira eldu aurretik. (Etxba Eib)./ Ukat eindda aillegau nitzuan Aixkorriko puntara. Sin. ukatu.
ukátu. 1. ukátu. (b). du aditza. Negar. Eztostazu ukatuko nerekin asarre zarela./ Ezin dda ukatu portau dana./ Juiziuan dana ukatu zeban. Ik. negáu. 2. ukatu. (b). da aditza. Negarse a algo. Agintzen bazotsen, bera etzala ukatuko lan ori eittera. Sin. negáu. 3. ukatu. (d). da-du aditza. Nekearen nekez etsi.   Rendir(se) de cansancio. Basarrixan eoten zan orduan lana; ura danian urriñ, da ganau-zaintzia, ittulia, gaztaiña zuritzen berriz, e, ukatzeko laiñ. Aniz./ Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau, garixa ukatu eitten dau atzenian. Don. UKATUTA, batik bat. Ukatuta geldittu nitzan lastofarduak jasotzen./ Gure Jose Ramon ukatuta etorri da basotik. Sin. ukat egiñ. Ik. étenda, mangáuta, pót eiñ.
ukolondo. UKONDO. Ik. ekúlondo.
1. ule. Ik. ílle.
2. úle, ulía. (c). izena. Plastiko antzeko mahai-estalgarria.   Hule. Ulia erre da lapikuakin.
ulíxa. (d). izenordaina. ULEXA (EIB.). Urlia, halako.   Tal, fulano. Ulixak esan zebala ta olakuak. Esan zostan neri eztakitt zeiñ ulixak esan zebala baiña... Klem./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz./ Ulixak ulixai entzundakuak eta olako kontu beruak eukitzeittu. Klem./ Elgoibarko auspu-konpontzaille bati bialdu ei zetsan errekaua, juateko Eibarren ulexa lekutara, auspu bat euala konpontzeko ta. (SM Zirik)./ Esan zeban ulixa lekutan ulixa mutillakin ikusi zebala. Ondoko hitza mugagabean. Gaur ia galdua. ALAKO erabiltzen da ordez: Alako lekutan alako mutillakin ikusi zebala. ulíxa ta bendíxa. (d). izenordaina. Urlia eta berendia. Fulano y mengano. Ulixak eta bendixak kulpa guztiak, berak bapez. Gaur egun fulano ta bengano gehiago. Sin. aláko eta aláko.
ulu. 1. ulu, ulue. (b). (Leintz) Oihua. Ulu baten jabitzen. uluka, ulúeka, ulúez. adberbioa. ULúEKA, ULúEZ. Oihuka. Bergaran txakurraren alarauez ia bakarrik. Gure txakurrak uluka emon dau gau guztia./ Txakurra ulueka dao, uluez dao. Don. Pertsonak diarka edo txilíxoka ibiltzen dira Bergaran; Leintz aldean, ostera, pertsonak ere uluka. 2. ulu, ulua. izena. SB E. "Aullido de perros y lobos; también el canto del buho." (SB Eibetno).
úluna. 1. úluna, úlunia. (d). izena. Ilea joandako lekua; pertsonaren buruan, ardietan, etab.   Calva, espacio en el que se ha caído el pelo. Ulunak esan eitte jako. Don. Behin bakarrik entzun dut. 2. úluna, úlunia. (d). izena. Ubelunea, beltzunea. Azala kolpe bategatik beltz-beltz jartzen denean zer den galdetuta: Beltzunia ero ulunia. Don. Etim.: ubel+una, ziurrenik. Sin. béltzuna, -e, ubeldu.
umáu, umáua. (d). adjektiboa. Gari, izara edo belarrondo artean kontserbatutako frutaz esan ohi da.   Se dice de las frutas conservadas entre trigo, sábanas, heno, etc. Bai, umauak esate jakuek. Len etxauan kamaraik eta zerik eta... —Zela gordetzen ziren? —Gari artian be bai; armaixoko izara artian ero, erropa artian ero, gordetze zittuan, leku batzutan beintzet. Klem./ Sagar umauak jan giñuzen Karnabaletan.
úme, umía. (a). izena. Haurra; aberekumea ere bai.   Niño, -a; también cría de animal. Zenbat ume daukazu?/ Konejuak umiak eittu. Hitz konposatuetan -kuma edo -kume: txakurkuma,-e, konejukuma, -e, fraillekuma, -e, putakuma, -e, etab. Ik. kúma. Lelengua Liliri, bigarrena Margari eta irugarrena sobrari. esaera. (Antzuola) "Lehenengo umea poz handiz hartzen da, bigarrena ez hainbeste, eta hirugarrena..." (Lar Antz). Umiak asi eta nekiak bizi. esaera. "Umeek lan handiak eta ardura handiak ematen dituzte." (Lar Antz). Umiak ume, Inglaterran be ume. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). umé ésperuan egon. (c). esapidea. Haurdun egon. Ik. ésperuan égon. ume gorri. 1. ume gorri, ume gorrixa. izena. Ume jaio berria. 2. ume gorri, ume gorrixa. izena. (Eibar) "Polluelo (txoriarena) recién eclosionado." (SB Eibetno). ume zorri, ume zorrixa. izena. (Eibar) Ume lotsabakoa. Gaur egunian ume zorri guztiak zigarrua auan dabela ibiltzen die kalean. (AAG Eibes). umía azi. (b). aditza. Criar un niño. Berak bakarrik azi zittuan bost umiak. umía éitteko egon. (c). esapidea. Haurdun edo ernari egon. Animaliez zein pertsonez. Biae gaztia umia eitteko dago. Sin. ernari egon. (animaliak), ume esperuan egon (pertsonak). Ik. ernári. umia izan. (a). aditza. UMIA EUKI. Erditu, familia izan. Maikak umia izan —(edo euki)— dau joan dan astian. Sin. euki. Sin. famílixia izan. úmiak eiñ. (c). esapidea. Hacer(se) pedazos. Neskatilliai platera eskutan artzen lagatzen bajatzu laster eingoittu umiak. umía eiñ. Abereak umea izan. Katuak umiak eittu.
umeáldi, umealdíxa. (b). izena. Animaliak umeak egiten ditueneko aldi bakoitza.   Camada. Konejuak urtian bi umealdi ero iru izateittu. Ardien kasuan, baita artaldearen bildots-egite bolada bakoitza. Urte batekuak baiña umealdi diferentetakuak die onek billotxok.
umeastúndu. (d). da aditza. Haurdunaldia oso aurrera euki.   Tener la preñez muy adelantada, el vientre muy hinchado. Apala” umeastunduta dago ta ezingo dou uztartu. Behiez entzun dugu bakarrik. Ik. astúndu.
ume-denpora, ume-denporia. (c). izena. Haurtzaroa. Infancia. Ume-denpora negargarrixa pasautakua da ori.