|
zaar | zámar | zapó-érdera | zastal | zentzunéko | zetáko | zikátriz | ziríkau | zorátu | zubill | zurrúmillo zábal. 1. zabal, zabála. (a). adjektiboa. Ancho, -a. Zure autuak errubera zabalak dauzka.
zábaletara. (c). adberbioa. A lo ancho. Luzetara ala zabaletara ebaikot tela au?/ Bokadillua filarmonikian moduan zabaletara artu ta marra-marra ziarduan. Ant. lúzetara. 2. zabal. (b). adberbioa. Zabalik. Abierto. Begixak zabal eukizu./ Besuak zabal artu giñuzen. Zabalik esaten da normalean, eta zabal noiz edo noiz eta goikoaren antzeko testuinguruetan bakarrik.
zabal-zabal. (b). adberbioa. Oso zabalik. Bentanak zabal-zabal eindda lagaittuzu. zabal artu. (c). esapidea. Lasai, patxadaz hartu. Asieria eztok erreza izango, baiña ik zabal artu, eztok ainbesterako ta.
zabal bizi. esapidea. patxadaz bizi. 3. zabal, zabala. (c). izena. Leku lau eta zabala. Toponimoetan ia bakarrik. Goimendi-Galdaramiño inguruan eitten genduan perretxikotan. Inguru horretan Beizuko-zabala eta Buztingorri-zabala dittuk onenak.
(SB Eibetno). zabáldu. 1. zabaldu. (a). da-du aditza. Abrir(se). Sin. eregi. 2. zabaldu. (b). du aditza. Esparcir, extender. Satsak zabaltzen diardu Julianek./ Oso zabalduta dago erderaz eitteko joeria.
3. zabaldu. (b). du aditza. Ensanchar. Sukaldia oso estua da ta zabaldu ein biou.
zábar, zabárra. (d). adjektiboa. Narrasa, arlotea. Abandonado, -a. Zabarra ba bastua danian, arlotia danian. Klem. Gutxi erabilia.
záborra, záborria. (d). izena. Jenero txarra edo balio ez duena. Género de pésima calidad, desperdicio. Aurtengo babiak zaborra asko dauka./ Sagarra ugari artu dou baiña geixena zaborria.
Zaborra asko edo gutxi dagoela esan ohi da jeneroaren artean dagoen jenero txar edo balio ez duenarengatik. Ik. zaborreríxa, zádor. zaborreríxa. 1. zaborrerixa, zaborrerixía. (c). izena. Zarramarrak, hondakinak. Suciedad, desperdicios, basura. Ufala pasau ondoren egundoko zaborrerixia geldittu zan kaletan./ Ezin da sinistu be eiñ bodegan zeuan zaborrerixia.
2. zaborrerixa, zaborrerixía. (c). izena. Zaborra, kalitate eskaseko jeneroa. zabrázta, zabraztía. (d). izena. ARBAZTA, GARBAZTA, ZARBAZTA. Arbazta. Arbola-adarra edo sastraka-abarra, zerbaitetarako erabiltzen denean. Rama de árbol, matojo de brezo, etc. cuando se utiliza para alguna función. Zabrazta bana artu eta sua emendatzera joan giñan basora./ Zabraztatxo batekin kenduixek eulixak irixei.
zábuka. (d). adberbioa. Burukadak emanez loguragatik edo. Dando cabezadas de sueño. Zabuka... balantzaka. —Mozkor bat? —Bueno, mozkorra balantzaka geixao. Buruakin aurrerakarak eittia. Klem. —Bueno, mozkorra balantzaka geixao. Buruakin aurrerakarak eittia. Klem. Balantzaka edo estropozuka adierazteko ere badirudi erabiltzen zutela lehengo zaharrek, baina gaurkoek aipaturiko bi hitz horiek esaten dituzte, eta zabuka, berriz, burukadez, eta oso gutxitan. Ik. lokábika. zádor, zadórra. (d). izena. Errekak ekarritako orbela eta abar, presetan eta geratutakoa, ongarritzat erabili ohi zena. Limo, lígamo. Lenao presetara-ta orbela etortzen zuan, aura zadorra. Orbela geratu presan, usteldu, eta gero soorako eruaten zuan. Don. Hemendik ote dator Arabako ibaiaren izena? Beste lekuko batek diosku azpigarritarako orbelari ere ZADOR esaten zitzaiola. Ik. lurrústel, záborra.
zagáztarro, sagáztarrua. (c). izena. ZARAZTARRO, KARRAZTARRO. turdus viscivorus. Neguan agertzen den txoria, birigarroa baino handixeagoa. Zorzal charlo Bi zozo ta iru sagastarro arrapaittut.
zái, záixa. (c). izena. Gari-azala, pentsutarako erabilia. Salvado. Artiriña ta zaixa emun ganauei. Bi mota daude, zai-zabala eta zai-birriña edo birzaixa.
zai-bírriñ, zai-birríña. (c). izena. Zahi xehea. Salvado menudo. Zai-zabala ta zai-birriña, bixak erabiltzen die pentsutarako./ Baiak lelengo zai-zabala botatzen eban, urrengo birriña, ta urrengo semolia. Aniz. Sin. birzái. Ik. basíllora, zai-zábal. zaidun ogi, zaidun ogixa. (c). OGI ZAIDUN. Pan integral. Ez aaztu ogi zaiduna ekartzia. Gure amak hala esan ohi du.
Sin. ogíbeltz. záilddu. 1. zailddu. (b). da-du aditza. Nekeztu. Hacer(se) difícil. Entzunda nago aspaldixan zaildduta dagola kotxian karneta.
Sin. nekéztu. Ant. erréztu, samúrtu. 2. zailddu. (c). da aditza. Lanerako edo kirol baterako gogortu, kurtidu. Curtirse, hacerse fuerte o hábil para un trabajo o deporte. Ze uste dok pa, korredore ona izateko gaztetatik zailddu biok; parranda gutxi ta entrenau asko./ Ondo zailddutakuak izengo zien bai, lengo andrak eta gizonak erak e. JJp. Ik. kúrtidu. záill. 1. zaill, záilla. (a). adjektiboa. Difícil. Adinekoek ez dute asko esaten. Ubera-Angiozar aldean GAITZ edo GATX da esanagoa eta gainetikoan NEKEZ. Sin. gáitz, nékez. 2. záill, záilla. (c). adjektiboa. Gogorra, ximela. Haragiaz batik bat. Se dice (sobre todo) de la carne dura o correosa. Auxe aragi zailla, tiragomak eitteko modukua. Ant. samúrra. eria baiño zaillago. (c). esapidea. (Oñati) Hedea baino zailagoa. "Más duro, curtido (persona) que la correa del yugo." (Izag Oñ) záinddu. (a). du aditza. ZAINTTU. Cuidar(se). Zaindduizu zeure burua./ Ezta bape zaintzen.
eskúa záinddu. (c). esapidea. Kaminoan, dagokion aldetik joan. Kamiñuan zoiazenian zeure eskua zainduizu. 1. záiñ. 1. zaiñ egon. (a). aditza. Estar esperando. Zure zaiñ dago. NOREN zaiñ.
2. -zaiñ. (b). atzizkia. Zaintzen. Hitz konposatuaren bigarren osagai gisa. Ganauzaiñ dago Mila./ Agostuan neu gelditzen naiz erri zaiñ./ Badauka naikua lan etxe zaiñ.
3. -záiñ, -záiña. (c). atzizkia. Zaintzailea. Hitz konposatuaren bigarren osagai gisa. Umezaiña joan ei jakue./ Tomas izete zan gurian etxezaiña.
zai-zábal, zai-zabála. (c). izena. Birrindu gabeko zahia. Salvado sin triturar. Gustora jaten dabe beixak zai-zabala pentsuakin naastuta.
zái-záku, zái-zákua. (c). izena. Saco de salvado (tanto el continente como el contenido). Zai-zakuak eztau balio iriña gordetzeko. Zaku salga eta handiak dira.
zákar. 1. zakar, zakárra. (b). adjektiboa. Takarra. Brusco, -a, de modales bruscos y rudos. Ama izan eta eztakitt umiekin ain zakarra zela izan leikien.
Ik. takar. 2. zákar, zákarrak. (c). izena. Zikinkeriak. Basuras, desperdicios. Zenbaittek errekara botatzeittu zakarrak. Pluralean beti.
zakarkeríxa, zakarkerixía. (b). izena. Takarkeria. Brusquedad. Komisarixan zakarkerixia da nausi.
Ik. takarkeríxa. zakarráldi, zakarraldíxa. (c). izena. Norbait zakar dagoeneko aldia. Momento de brusquedad. Itxuria zakarraldin baten palizia emon zotsan neskatilliai./ Arek zakarraldixa daukanian ezta giro izaten inguruan.
zakárrontzi. 1. zakárrontzi, zakárrontzixa. (d). izena. Zakarrak botatzeko ontzia. Recipiente donde se arrojan los despojos. Zakarrontzixa... erabili bai. Zeoze zikiñak zertzeko ero...; banasta ero, zikiñak ara botatzeko ero, olako zeoze. Klem. Ez da ontzi konkretu bat. Edozein, momentu hartan zakarrekin erabiliz gero.
2. zakárrontzi, zakárrontzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Zakarra, takarra. De modales bruscos. Zakarrontzixa... baldar samarra danian ero, zakarra; biolento samarra danian ero. Klem.
Ik. -ontzi, zakar. zákill, zakílla. (d). izena. Malatsa, artzaien esne-irabiagailua. Eitte zan korosti makilla batekin; batzuk zakilla be esate otsen. Don.
Igeltseroak masa irabiatzeko makila ere bai. Beste bat zakilla izaten zan ieltseruak masia itteko ganbelan, bota ura, gero igeltsua. Zakilla ari be esaten jakon. Don. Gizonen organoari, txistu, txilibitu... Zakil ere bai gaur egun. Ik. malatx, txilíbittu. zakú-patata, zakú-patatia. (b). izena. Patataz betetako zakua. Saco de patata. Iru zaku-patata jausi jatzu tratoretik. Zenbaitek "zaku-patata" betetakoa eta "patata-zaku" hutsa dela argudiatu izan du. Biek betea adierazten dute, nahiz eta patata-zakuk hutsa ere esan nahi duen. Sin. patáta-záku. zaku patatia emun. (c). esapidea. Gizena egon. Joxepa ikusi najonan atzo ta zaku-patatia emoten jon./ Zaku-patatia bezelaxe dago. Sin. pulpa-zakua emon. Ik. pulpá-záku. zalamala, zalamalia. (b). izena. (Oñati) Nahasketa. Azkenian ez euen ganorazko gauzarik moldau, zalamala galanta baiño. Ik. zarrámarra. zalapartára, zalapartaría. (b). izena. Mugimendu azkar eta bortitza. Movimiento rápido y brusco. Oillua eskutan artu giñuanian demaseko zalapartarak jote zittuan.
zalapartáraka. (b). adberbioa. Zalapartadak egiten. Kokoteraiño nago umiekin; goiz guztia zarataka, saltoka ta zalapartaraka ibilli die.
záldi, zaldíxa. (b). izena. Caballo. ZALDI eta KABALLO, bata zein bestea erabiltzen dira arra izendatzeko. Donatok susmoa du antzina irendutakoari KABALLO eta gabekoari ZALDI deitzen ote zitzaion, baina susmoa da bakarrik. Ik. bíor, móxal. zaldi-ganáu, zaldi-ganáua. (d). izena. Especie caballar. Sin. zaldi-bior. Ik. ardi-gánau, asto-ganáu, kaballeríxa. zaldi-bior, zaldi-biórra. (c). Especie caballar.
Gorbea aldian zaldi-biorra ikaragarri jabik. Sin. zaldi-ganáu. zaldibúrdi, zaldiburdíxa. (d). izena. Mendian trongotan egiteko gurdi berezia. Idiekin erabiltzen zen. Zaldiburdixa. -Zaldiekin erabiltzen zen? -Ez, irixekin. Baiña berak zeukan gaiñian kargatzeko trabesaiño aundi bat jiratorixua, tronguak luzian eruateko. Zaldiburdixa; berak buelta eitte juan kurbetan da. Don. Zaldiek erabiltzen dutenei karro edo zaldikarro, orain behintzat. Ik. tríbuli, zálpurdi. zaldizko.
1. zaldizko, zaldizkua. (d). Zalduna. Ik. oiñézko. 2. zaldizko, zaldizkua. (c). izena. ZALDI. Kartetako zaldia. El caballo de la baraja. Txanka ta zaldizkua ta erregia. Kaballua be esate jakuan, baiña zaldizkua lenguak. Klem.
ZALDI soilik ere bai. 3. zaldizko, zaldizkuak. (d). izena. Haizeak trabeska jotzen duelarik egiten duen euri-zaparrada. Orrek die zaldizkuak! Eurixa zaldizkotan diardu. (Lar Antz). Eurixa holan eitten ebanian, zaldizkuak esaten eben zaharrak. (SB Eibetno).
záldun, zaldúna. (d). izena. Jauna, jauntxoa. Caballero. Zalduna, lenaoko jauntxuak. Zaldi gaiñian ibiltze zittuan itxuria ta, zalduna. Kategorixako personiai ero esate jakuan. Klem. Lehenagoko zaharrei entzuten omen zitzaien hitza.
zále. 1. zale, zalía. (b). adjektiboa. Gustatzen zaiona, ohitura duena. Propenso, aficionado, -a. Gure Patxi zapatak sukaldian lagatzen zalia da./ Zu lanera berandu joaten zalia za./ Udabarrixa zalia da eurixa eitten.
-TzEN zalia. 2. -zale, -zalía. atzizkia. Zaletasuna duena. Neskazale demasa da./ Beti izan da ardauzalia.
zaletásun, zaletasúna. (b). izena. Afición. Eztauka estudixorako zaletasunik.
Afiziño gehiago entzuten da. Ik. afizíño. zálga. 1. zalga, zalgía. (c). izena. . vicia... sp.. Gari artean hazten den belar txarra. Gariari kiribildu eta igo egiten dio, berau itoaz. Idarraren antzeko lekak izaten ditu. Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau. Don.
2. zalga. Ik. sálga. záltai, záltaixa. (a). izena. ZALTEI. Ikuilua. Cuadra. Ama zaltaixan dabill ganau-gobernuak eitten. Etim.: zaldi+ari, agian (Ik. atari), edo zaldi+tegi. Sin. korta (Ub.), ittoi (Oñ., Lein.). Ik. átai, kórta. záma, zamía. (d). izena. Gurdiari edo lerari atzean lotu ohi zitzaizkion arbola adarrak, lehenaz gain, haren gainean belarra, garoa edo edozer garraiatu ahal izateko. Especie de narria improvisada que se hace de ramas de árbol y se ata al carro o a la narria para poder acarrear más. Leriai guk ipintzen gontsan, atzeko ezpatan sartu adar batzuk, katiau, eta gero bedarra geixao ekartzeko. Aura zamia. Klem. Garraiatzeaz gain, aldapa handietan gurdia frenatzea da zamaren beste eginkizuna.
|